Larunbata, urriak 6



08:00

Aurrera Elkartearen eguna Litzan

Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Bazkariko txartelak urriaren 4a arte salgai daude Peritzan eta Torrean, bazkideek 23 eurotan eta bazkideen bikoteek 28tan  Urtero bezala, aurten ere, Aurrera elkartearen eguna ospatuko dute bazkideek urriaren 6an. Egun osoko egitaraua antolatu dute larunbaterako, guztien gozamenerako. 

Aurrera Elkartearen eguna Litzan

Bazkariko txartelak urriaren 4a arte salgai daude Peritzan eta Torrean, bazkideek 23 eurotan eta bazkideen bikoteek 28tan 

Urtero bezala, aurten ere, Aurrera elkartearen eguna ospatuko dute bazkideek urriaren 6an. Egun osoko egitaraua antolatu dute larunbaterako, guztien gozamenerako. 


10:00

'Liburua familian' jardunaldia

Larreko gela, Senpere | Jardunaldiak

Larreko Kulturgunean eginen da irakurketaren hitzordua eta mitologia izanen da aurtengo gai nagusia Irakurketa maite dutenek hitzordua Senperen izanen dute larunbat honetan, urriak 6. Herriko Etxeak, bertze hainbat eragileren laguntzarekin, 'Liburua familian' jardunaldia antolatu baitu laugarren urtez. 10:00etatik 18:00etara liburu salmentaz gain, tailerrak eta animazioak izanen dira eta mitologia izanen da aurtengo gai nagusia. Horren bueltan prestatu dituzte egun osoko ekitaldiak.

'Liburua familian' jardunaldia Larreko gela

Larreko Kulturgunean eginen da irakurketaren hitzordua eta mitologia izanen da aurtengo gai nagusia

Irakurketa maite dutenek hitzordua Senperen izanen dute larunbat honetan, urriak 6. Herriko Etxeak, bertze hainbat eragileren laguntzarekin, 'Liburua familian' jardunaldia antolatu baitu laugarren urtez. 10:00etatik 18:00etara liburu salmentaz gain, tailerrak eta animazioak izanen dira eta mitologia izanen da aurtengo gai nagusia. Horren bueltan prestatu dituzte egun osoko ekitaldiak.


11:30

Sarako errebestak

Xareta Sara | Bestak

Larunbat goizean pilota partidak esku huska, aperitifa eta herri-bazkaria izanen dute, arratsaldean pailazok eta gauean musika Batzuk finitu eta bertzeak hasi. Hala, herriko besten ondotik, errebestei begira jarriak dira saratarrak. Urriaren 6an izanen dira Sarako errebestak eta bertze urte batez, egun osorako egitaraua prestatu du Besten Komiteak. 

Sarako errebestak

Larunbat goizean pilota partidak esku huska, aperitifa eta herri-bazkaria izanen dute, arratsaldean pailazok eta gauean musika

Batzuk finitu eta bertzeak hasi. Hala, herriko besten ondotik, errebestei begira jarriak dira saratarrak. Urriaren 6an izanen dira Sarako errebestak eta bertze urte batez, egun osorako egitaraua prestatu du Besten Komiteak. 


12:00

Nafarroako Ganbera Abesbatza Aita Goicoechearen menea

San Esteban eliza, Bera | Kontzertuak

Abesbatzaren lehenbiziko ohorezko kidea izan zen Beran sortutako musikagilea eta berak egindako lanak eskainiko dituzte larunbat eguerdian San Esteban elizan Nafarroako Ganbera Abesbatzak Aita Goicoechea lehenengo ohorezko kide izendatu zuen 2011n. Jose Maria Goikoetxea Aizkorbe 1924an jaio zen Beran eta 2017an hil zen Santanderren eta orain, abesbatzak omenaldia eskainiko dio bere sorterrian, ‘Zeure presentzia goresten dut’ izenburu duen programarekin. Urriaren 6an, larunbatean 12:00etan izanen da kontzertua Berako San Esteban elizan.

Nafarroako Ganbera Abesbatza Aita Goicoechearen menea San Esteban eliza

Abesbatzaren lehenbiziko ohorezko kidea izan zen Beran sortutako musikagilea eta berak egindako lanak eskainiko dituzte larunbat eguerdian San Esteban elizan

Nafarroako Ganbera Abesbatzak Aita Goicoechea lehenengo ohorezko kide izendatu zuen 2011n. Jose Maria Goikoetxea Aizkorbe 1924an jaio zen Beran eta 2017an hil zen Santanderren eta orain, abesbatzak omenaldia eskainiko dio bere sorterrian, ‘Zeure presentzia goresten dut’ izenburu duen programarekin. Urriaren 6an, larunbatean 12:00etan izanen da kontzertua Berako San Esteban elizan.


19:00

'Etxeko saltsak' antzezlana Beran

Berako Kultur Etxea, Bera | Antzerkiak

Larunbat arratsaldeko 7etan hasiko da emanaldia Kultur Etxean Txalo produkzioak taldearen eskutik Etxeko saltsak antzezlana ikusgai izanen da urriaren 6an, larunbatean 19:00etan Berako Kultur Etxean. Berako Euskara Batzordeak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen, Berako Kultur Batzordearen eta Berako Udalaren laguntzaz antolatutako emanaldira artzeko 7 euro ordaindu beharko dira. Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aktore ezagunak ariko dira taula gainean. 

'Etxeko saltsak' antzezlana Beran Berako Kultur Etxea

Larunbat arratsaldeko 7etan hasiko da emanaldia Kultur Etxean

Txalo produkzioak taldearen eskutik Etxeko saltsak antzezlana ikusgai izanen da urriaren 6an, larunbatean 19:00etan Berako Kultur Etxean. Berako Euskara Batzordeak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen, Berako Kultur Batzordearen eta Berako Udalaren laguntzaz antolatutako emanaldira artzeko 7 euro ordaindu beharko dira. Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aktore ezagunak ariko dira taula gainean. 


19:00

Sunbillako dantzarien saioa

Sunbillako frontoia, Malerreka Sunbilla | Dantzak

Larunbatean 19:00etan udal pilotalekuan Urriaren 6an, larunbatean 19:00etan Sunbillako dantzariek hamargarren aldiz urte osoan ikasitako dantzen emanaldia eskainiko dute pilotalekuan. Bertan haur, gaztetxo eta helduen andana dantza ikusteko aukera izanen da. 

Sunbillako dantzarien saioa Sunbillako frontoia

Larunbatean 19:00etan udal pilotalekuan

Urriaren 6an, larunbatean 19:00etan Sunbillako dantzariek hamargarren aldiz urte osoan ikasitako dantzen emanaldia eskainiko dute pilotalekuan. Bertan haur, gaztetxo eta helduen andana dantza ikusteko aukera izanen da. 


20:00

'Hago Haizea, Ipar doinuak' Zugarramurdiko lezean

Zugarramurdiko lezeak, Zugarramurdi | Ikuskizunak

‘Hego haizeak, Ipar doinuak’ emanaldia eskainiko dute larunbatean 20:00etan hasita Ekitaldi berezi baten lekuko bihurtuko da bertze behin Zugarramurdiko lezea. Dantzak, kantak eta txistu doinuak oinarri dituen ikuskizun bat prestatu baitute larunbat honetarako, urriak 6. Hego haizeak, Ipar doinuak  izeneko emanaldia antolatu du Sorginen Lezeak, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Rural Kutxaren laguntzarekin. Larunbatean 20:00etan hasiko da ikuskizuna.

'Hago Haizea, Ipar doinuak' Zugarramurdiko lezean Zugarramurdiko lezeak

‘Hego haizeak, Ipar doinuak’ emanaldia eskainiko dute larunbatean 20:00etan hasita

Ekitaldi berezi baten lekuko bihurtuko da bertze behin Zugarramurdiko lezea. Dantzak, kantak eta txistu doinuak oinarri dituen ikuskizun bat prestatu baitute larunbat honetarako, urriak 6. Hego haizeak, Ipar doinuak  izeneko emanaldia antolatu du Sorginen Lezeak, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Rural Kutxaren laguntzarekin. Larunbatean 20:00etan hasiko da ikuskizuna.


21:00

Bertso-afari musikatua Malerrekako Biraren baitan

Ulibeltzak elkartea, Sunbilla | bertso-saioa

Sunbillan larunbat arratsean eginen den bertso-afari musikatuaren ondotik, Zubietan, Urrozen eta Beintza-Labaienen eginen dira aurtengo kultur hitzorduak  Bertsoak, bakarrizketak, ipuin-kontaketak... Euskara eta kultura uztartuz aurten ere egitarau erakargarria prestatu du Malerrekako Euskara Zerbitzuak urrirako. Kultur Biraren seigarren edizioa izanen da eta lau herri hauetan eginen du geldialdia: Sunbillan, Zubietan, Urrozen eta Beintza-Labaienen.  Malerrekako Mankomunitateak lau herriotako udalekin batera antolatu du Kultur Bira, Nafarroako Gobernuaren babespean.

Bertso-afari musikatua Malerrekako Biraren baitan Ulibeltzak elkartea

Sunbillan larunbat arratsean eginen den bertso-afari musikatuaren ondotik, Zubietan, Urrozen eta Beintza-Labaienen eginen dira aurtengo kultur hitzorduak 

Bertsoak, bakarrizketak, ipuin-kontaketak... Euskara eta kultura uztartuz aurten ere egitarau erakargarria prestatu du Malerrekako Euskara Zerbitzuak urrirako. Kultur Biraren seigarren edizioa izanen da eta lau herri hauetan eginen du geldialdia: Sunbillan, Zubietan, Urrozen eta Beintza-Labaienen.  Malerrekako Mankomunitateak lau herriotako udalekin batera antolatu du Kultur Bira, Nafarroako Gobernuaren babespean.



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



15:19
20:00

Beti Gazte elkartearen argazki lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Beti Gazte elkartearen argazki lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.



10:30
17:30

Diana Iniestaren 'Ehun urtez Bertizen'

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke  Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.

Diana Iniestaren 'Ehun urtez Bertizen' Bertizko natur parkean

‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke 

Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.



17:00
20:00

'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea'

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Urriaren 4tik 23ra ikusgai dago Arizkunenea Kultur Etxean  Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, 'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea' erakusketa antolatu du. Urriaren 4tik 23ra bitarte dago ikusgai Arizkunenea kultur etxean, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. 

'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea' Arizkunenea

Urriaren 4tik 23ra ikusgai dago Arizkunenea Kultur Etxean 

Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, 'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea' erakusketa antolatu du. Urriaren 4tik 23ra bitarte dago ikusgai Arizkunenea kultur etxean, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. 


19:00
13:46

Herri dantza ikastaroa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Ikastaroak

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.

Herri dantza ikastaroa Beti Gazte elkartea

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan

Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.



11:00
23:00

Anizko bestak

Baztan Aniz | Bestak

Urriaren 4an eta 8an, besta aitzinetik eta ondotik, auzolana izanen dute Ortziraletik igandera bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte Anizen, herriko bestetan. Bertzeak bertze, larunbatean 19:00etan, Tio Teronen Semeak dantza ikuskizuna izanen da ikusgai. Bezperan Gan-torri autobusa ibiliko da herriz herri.  

Anizko bestak

Urriaren 4an eta 8an, besta aitzinetik eta ondotik, auzolana izanen dute

Ortziraletik igandera bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte Anizen, herriko bestetan. Bertzeak bertze, larunbatean 19:00etan, Tio Teronen Semeak dantza ikuskizuna izanen da ikusgai. Bezperan Gan-torri autobusa ibiliko da herriz herri.

 


17:00
20:00

Garun Paralisiaren Kongresua Lekarozen

Lekarozko aterpetxea, Baztan Lekaroz | Jardunaldiak

Garun paralisia duten pertsonen afektibitate eta sexualitate beharrak izanen dituzte langai 'Ez begiratu bertze aldera' lelopean, urriaren 5ean eta 6an, ortzirale arratsaldean eta larunbatean egun osoz, Aspacek kudeatzen duen Lekaroz aterpetxean eginen dute Garun Paralisiaren VIII. Kongresu Nazionala. 500 lagun inguru espero dituzte.  Bi egunotan, hainbat tailer eta hitzaldi izanen dituzte. Horien artean, bertzeak bertze,  garun paralisia duten petsonen afektibitate eta sexualitate beharrak izanen dituzte langai. Era berean landa eremuko arreta eta mugimendu asoziatiboaren nondik norakoei ere helduko diete. 

Garun Paralisiaren Kongresua Lekarozen Lekarozko aterpetxea

Garun paralisia duten pertsonen afektibitate eta sexualitate beharrak izanen dituzte langai

'Ez begiratu bertze aldera' lelopean, urriaren 5ean eta 6an, ortzirale arratsaldean eta larunbatean egun osoz, Aspacek kudeatzen duen Lekaroz aterpetxean eginen dute Garun Paralisiaren VIII. Kongresu Nazionala. 500 lagun inguru espero dituzte.  Bi egunotan, hainbat tailer eta hitzaldi izanen dituzte. Horien artean, bertzeak bertze,  garun paralisia duten petsonen afektibitate eta sexualitate beharrak izanen dituzte langai. Era berean landa eremuko arreta eta mugimendu asoziatiboaren nondik norakoei ere helduko diete. 


18:30
19:30

Kontzertu bira gaztetxetan

Elizondo eta Leitzako gaztetxetan, Mendialdea | Kontzertuak

Kike Tormenta, Apalatxe eta Pitxi eta Olaia ariko dira ortziralean Elizondon eta igandean Leitzan  Kike Tormenta abeslariak, Apalatxe taldeak eta Lesakako Pitxi eta Olaia bikoteak kontzertu bira eskainiko dute asteburu honetan gaztetxez gaztetxe. Ortziralean Elizondon, larunbatean Lezon eta igandean Leitzan ariko dira.

Kontzertu bira gaztetxetan Elizondo eta Leitzako gaztetxetan

Kike Tormenta, Apalatxe eta Pitxi eta Olaia ariko dira ortziralean Elizondon eta igandean Leitzan 

Kike Tormenta abeslariak, Apalatxe taldeak eta Lesakako Pitxi eta Olaia bikoteak kontzertu bira eskainiko dute asteburu honetan gaztetxez gaztetxe. Ortziralean Elizondon, larunbatean Lezon eta igandean Leitzan ariko dira.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»