Astelehena, urriak 1



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



15:19
20:00

Beti Gazte elkartearen argazki lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Beti Gazte elkartearen argazki lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.



18:00
12:00

Urrozko Sanmigel bestak

Malerreka Urroz | Bestak

Larunbatean herri-bazkaria eginen dute bertsolariekin eta igandean aizkora apustua izanen da Irailaren 27ko arratsaldean hasiko dira aurtengo Urrozko bestak eta, horren ondotik, ekitaldiz ongi hornitutako asteburua prestatu dute. Musika, dantza, kirola, otorduak... uztartuko dituzte irailaren 30era arte eta, biharamunean, urriko lehenbiziko egunean, herria garbitzeko deialdia egin dute.

Urrozko Sanmigel bestak

Larunbatean herri-bazkaria eginen dute bertsolariekin eta igandean aizkora apustua izanen da

Irailaren 27ko arratsaldean hasiko dira aurtengo Urrozko bestak eta, horren ondotik, ekitaldiz ongi hornitutako asteburua prestatu dute. Musika, dantza, kirola, otorduak... uztartuko dituzte irailaren 30era arte eta, biharamunean, urriko lehenbiziko egunean, herria garbitzeko deialdia egin dute.



16:00
23:59

Igantziko San Migel bestak

Bortziriak Igantzi | Bestak

Ortzirale arratsaldeko 8etan botako den txupinazoaren aitzinetik ginkana izanen dute  Ate-joka daude Sanmigel bestak Igantzin ere. Irailaren 28tik urriaren 1era ospatuko dituzte. Ortzirale arratsaldeko 8etan botako dute lehen suziria, baina horren aitzinetik ginkana izanen dute. Ondotik, hainbat ekitaldi izanen dituzte. Larunbateko egun handiko ohiko ospakizunez gain, pilota partidak eta gauerdian betizuak izanen dituzte. Igandean herri kirolak izanen dira protagonista eta astelehenean, herri-bazkaria, Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariekin.

Igantziko San Migel bestak

Ortzirale arratsaldeko 8etan botako den txupinazoaren aitzinetik ginkana izanen dute 

Ate-joka daude Sanmigel bestak Igantzin ere. Irailaren 28tik urriaren 1era ospatuko dituzte. Ortzirale arratsaldeko 8etan botako dute lehen suziria, baina horren aitzinetik ginkana izanen dute. Ondotik, hainbat ekitaldi izanen dituzte. Larunbateko egun handiko ohiko ospakizunez gain, pilota partidak eta gauerdian betizuak izanen dituzte. Igandean herri kirolak izanen dira protagonista eta astelehenean, herri-bazkaria, Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariekin.



10:30
17:30

Diana Iniestaren 'Ehun urtez Bertizen'

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke  Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.

Diana Iniestaren 'Ehun urtez Bertizen' Bertizko natur parkean

‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke 

Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.