19:00etan elkartuko dira Atekabeltz herrigunean LeitzEKO kontsumo taldeak eta NNPEKek antolatuta, ardozaleendako hitzordua izanen dute Leitzan. Irailaren 28an, ostiralean, 19:00etan Atekabeltz herrigunean bilduko dira, ardo-dastaketan eta ordu eta erdiz, Migeltxo Goñik dastatzeko gakoak azalduko dizkie. Irailaren 26a bitarte, asteazkena, eman dezakete izena, Maimur edo Astiz liburu-dendetan eta doan izanen da.
Berako Toki Ona kiroldegian eginen dute ortziralean 19:00etan 2007 eta 2012 urte artean jaiotakoentzat eta 19:30ean 2006an edo lehen jaiotakoentzat Manttale Ttiki eskolak beste denboraldi berri bat hasiko du urriaren 20an. Interesa duten gurasoei informazioa zabaldu ahal izateko bi bilera antolatu dituzte irailaren 28an Berako kiroldegiko batzar gelan.
Ortziralean 19:00etan Arizkunenean, Baztango 23 baserriren argazkiak ehun urteko aldearekin erakusten ditu Etxezarra, Baztan 1912-2012 liburua aurkeztuko dute irailaren 28an, ortziralean 19:00etan Arizkunenea Kultur Etxeko hirugarren solairuan. Analecta argitaletxeak argitaratu du eta dagoeneko salgai dago.
Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Larrungo Koloreak elkartearen eskutik Larrungo Koloreak elkarteko kideen lanak ikusteko aukera eskainiko dute iraileko azken astean, hilaren 24tik 30era, Sarako Lur Berri gelan. 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara zabalduko dituzte ateak eta sartzea urririk izanen da.
Larunbatean herri-bazkaria eginen dute bertsolariekin eta igandean aizkora apustua izanen da Irailaren 27ko arratsaldean hasiko dira aurtengo Urrozko bestak eta, horren ondotik, ekitaldiz ongi hornitutako asteburua prestatu dute. Musika, dantza, kirola, otorduak... uztartuko dituzte irailaren 30era arte eta, biharamunean, urriko lehenbiziko egunean, herria garbitzeko deialdia egin dute.
Ezohiko garapena duten haurren hizkuntza-garapenaz ariko dira irailaren 28an eta 29an Harriondoa Kultur Etxean Haur elebidunen hizkuntza-garapena hobeki ezagutzen laguntzeko ikastaroa antolatu dute aurten ere, aldi honetan EHUren udako ikastaroen barne. Lesakan izanen da, irailaren 28an eta 29an, eta bereziki osasun arazoen edota arazo-sozialen ondorioz ezohiko garapena duten haurren egoera landuko dute. Zehazki, hizkuntzaren garapenaren alderdi soziolingustikoak haurtzaroan. Ezohiko garapenean eskuhartze eta baloraziorako pausoak da ikastaroaren izenburua. Hezkuntza eta osasun arloko hainbat profesionalek parte hartuko dute.
Ortzirale arratsaldeko 8etan botako den txupinazoaren aitzinetik ginkana izanen dute Ate-joka daude Sanmigel bestak Igantzin ere. Irailaren 28tik urriaren 1era ospatuko dituzte. Ortzirale arratsaldeko 8etan botako dute lehen suziria, baina horren aitzinetik ginkana izanen dute. Ondotik, hainbat ekitaldi izanen dituzte. Larunbateko egun handiko ohiko ospakizunez gain, pilota partidak eta gauerdian betizuak izanen dituzte. Igandean herri kirolak izanen dira protagonista eta astelehenean, herri-bazkaria, Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariekin.