Ortzegunean 17:00etan Herriko Etxeko batzar aretoan izanen da German Ereña egilea German Ereña Minguezek idatzi eta Nafarroako Gobernuak eta Berako Udalak elkarrekin argitaratu duten ‘Isidoro Fagoaga. El tenor olvidado’ liburuaren aurkezpena eginen dute irailaren 27an, ortzegunean 17:00etan Berako Herriko Etxeko batzar aretoan, bigarren solairuan. Liburu hau, Illekuetako Agramontean sortutako Isidoro Fagoaga tenore eta idazleari buruzko biografia da.
Berez ortzegunerako iragarria bazegoen ere, asteazken arratsaldera aurreratu dute bilera. Beraz, gaur izanen da 19:00etan Beralandetan Gaur, asteazkena, 19:00etan, N-121-A errepideari buruzko solasaldia eginen dute Berako Beralandetan.Berez, bilera bihar, irailaren 27an izanen zela iragarri bazen ere, azken orduko aldaketa bat tarteko, bilera gaur eginen da. Bertzeak bertze, Belateko eta Almandozko tunelen itxieraren ondorioz izan diren trafiko murrizketen eragina aztertuko da eta etorkizunari begira, zer nolako neurriak hartu behar diren. Ariketa hau eskualdeko herri guztietan egiten ari dira. Ondotik, udaletxe guztiak Nafarroako Gobernuari dagokion eskakizuna adosten saiatuko dira.
Santesteban zerrategian, 20:30ean Heldu den ostegunean, irailaren 27an, Herri txiki infernu handi saioaren harira, Zubietan grabatutako bideoa proiektatuko dute herrian. Santesteban zerrategian dute hitzordua, 20:30ean. Herriko biztanleekin izandako elkarrizketak ikusi eta aditzeko, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiren monologoez eta Sebastian Lizasoren bertsoez gozatzeko aukera izanen dute. Telebistan noiz emango duten aurrerago zehaztuko da.
Ortzegunean 21:00etan elizan Ezpeletan kantuz gizonezkoen abesbatza ariko da kantari Euskal kantak maite dituenak horiek adituz gozatzeko aukera izanen du irailaren 27an Saran. Ezpeletan kantuz gizonezkoen abesbatza bat elizan ariko da kantari, ortzegun arratseko bederatzietatik aitzinera. Sartzea 10 euro ordaindu beharko da, baina 12 urtez beheitikoek urririk izanen dute.
Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Larrungo Koloreak elkartearen eskutik Larrungo Koloreak elkarteko kideen lanak ikusteko aukera eskainiko dute iraileko azken astean, hilaren 24tik 30era, Sarako Lur Berri gelan. 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara zabalduko dituzte ateak eta sartzea urririk izanen da.
Larunbatean herri-bazkaria eginen dute bertsolariekin eta igandean aizkora apustua izanen da Irailaren 27ko arratsaldean hasiko dira aurtengo Urrozko bestak eta, horren ondotik, ekitaldiz ongi hornitutako asteburua prestatu dute. Musika, dantza, kirola, otorduak... uztartuko dituzte irailaren 30era arte eta, biharamunean, urriko lehenbiziko egunean, herria garbitzeko deialdia egin dute.