Igandea, irailak 23



10:00

Tradizioaren besta Lizarietan

Lizarieta, Bortziriak Etxalar | Ospakizunak

Etxalar eta Sararen arteko hitzarmena berresteaz gain, hainbat ekitaldi eginen dituzte  Bertze urte batez, Etxalarko Usategiak antolatuta, usategietako tradizioaren besta ospatuko dute igande honetan, irailak 23, Lizarietan. 2011n bi udalek sinatutako hitzarmena berritzeaz gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Tradizioaren besta Lizarietan Lizarieta

Etxalar eta Sararen arteko hitzarmena berresteaz gain, hainbat ekitaldi eginen dituzte 

Bertze urte batez, Etxalarko Usategiak antolatuta, usategietako tradizioaren besta ospatuko dute igande honetan, irailak 23, Lizarietan. 2011n bi udalek sinatutako hitzarmena berritzeaz gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte.



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



11:00
13:30

Osasuntsu zahartzeko gakoak

Elizondoko Osasun Etxea, Baztan Elizondo | Ikastaroak

Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan 11:00etatik 13:30era Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan, osasuntsu zahartzeko gakoak izanen dira hizpide Elizondoko Osasun Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan. 11:00etatik 13:30era bitarte izanen dira saioak. Izena eman nahi dutenek 948 581833 telefonora deituz edota Osasun Etxeko harreran galdetuz egin ahal izanen dute. 

Osasuntsu zahartzeko gakoak Elizondoko Osasun Etxea

Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan 11:00etatik 13:30era

Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan, osasuntsu zahartzeko gakoak izanen dira hizpide Elizondoko Osasun Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan. 11:00etatik 13:30era bitarte izanen dira saioak. Izena eman nahi dutenek 948 581833 telefonora deituz edota Osasun Etxeko harreran galdetuz egin ahal izanen dute. 



15:19
20:00

Beti Gazte elkartearen argazki lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Beti Gazte elkartearen argazki lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.



20:00
08:00

Amaiurko errebestak

Baztan Amaiur | Bestak

Ortziralean afaria izanen dute elkartean; larunbatean, berriz, zikiro jatea Asteburu honetarako besta ttikiak prest dituzte Amaiurren. Ortziralean 20:00etan lehertuko da errebestei hasiera emanen dien suziria eta larunbat gaua dantzan pasatu ondotik, xingar jatearekin borobilduko dute asteburua. 

Amaiurko errebestak

Ortziralean afaria izanen dute elkartean; larunbatean, berriz, zikiro jatea

Asteburu honetarako besta ttikiak prest dituzte Amaiurren. Ortziralean 20:00etan lehertuko da errebestei hasiera emanen dien suziria eta larunbat gaua dantzan pasatu ondotik, xingar jatearekin borobilduko dute asteburua. 



09:00
15:00

Pirinioetako behi azienda lehiaketa

Baztan Elizondo | Lehiaketak

Ortziralean, hilaren 21ean, abelburuak Merkatu plazan sartzeko aukera izanen da, 15:00etatik aitzinera Piriniotar behi aziendaren lehiaketaren XXXI. edizioa izanen dute hilaren 22an eta 23an, larunbatean eta igandean, Eizondon. Halere, ortzirale arratsaldeko 3etatik aitzinera abelburuak Merkatu Plazan sartzeko aukera izanen dute abeltzainek.

Pirinioetako behi azienda lehiaketa

Ortziralean, hilaren 21ean, abelburuak Merkatu plazan sartzeko aukera izanen da, 15:00etatik aitzinera

Piriniotar behi aziendaren lehiaketaren XXXI. edizioa izanen dute hilaren 22an eta 23an, larunbatean eta igandean, Eizondon. Halere, ortzirale arratsaldeko 3etatik aitzinera abelburuak Merkatu Plazan sartzeko aukera izanen dute abeltzainek.


09:30
20:00

Igantziko besten aitzineko asteburua

Bortziriak Igantzi | Ospakizunak

Larunbatean pilota txapelketaren azken partidak, dantza taldearen saioa eta afaria eta igandean gazta lehiaketa eta ardo dastaketa, bertzeak bertze  Irailaren 28an, datorren ortzirale arratseko 8ak bitarte ez dute txupinazoa botako Igantzin, baina ohiturari eutsiz, aitzineko asteburuan hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Iaz bezala, ez da artzain zakur lehiaketarik izanen, baina bai herriko pilota txapelketaren finalerdiak eta finala, dantza taldearen emanaldia, bakarrizketekin girotutako afaria, gazta lehiaketa eta ardo dastaketa, bertzeak bertze.

Igantziko besten aitzineko asteburua

Larunbatean pilota txapelketaren azken partidak, dantza taldearen saioa eta afaria eta igandean gazta lehiaketa eta ardo dastaketa, bertzeak bertze 

Irailaren 28an, datorren ortzirale arratseko 8ak bitarte ez dute txupinazoa botako Igantzin, baina ohiturari eutsiz, aitzineko asteburuan hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Iaz bezala, ez da artzain zakur lehiaketarik izanen, baina bai herriko pilota txapelketaren finalerdiak eta finala, dantza taldearen emanaldia, bakarrizketekin girotutako afaria, gazta lehiaketa eta ardo dastaketa, bertzeak bertze.