Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi ariko dira bertsotan larunbateko bazkarian Iturengo txoko guzietan joare soinuaz gozatzeko aukera izanen dute irailaren 22an eginen den Joaldunen egunean. Urtero bezala, larunbat goizean joaldun eta trikitilariak Ameztia auzoan barna ibiliko dira baserriz baserri.
Larunbat goizeko 10etan abiatuta Erratzu sarrerako aparkalekutik Larunbatean, irailaren 22an, Erratzuko Xorroxin ur-jauzira ibilbide gidatua izanen da. 10:00etan abiatuko dira Erratzuko sarreran dagoen aparkalekutik eta hiru orduko ibilaldia izanen da. Izen-ematea:info@orbela-beintza.com edo 659 477396, 7 eurotan.
Mus txapelketa, bazkaria eta Beñat Mitxelenaren musika izanen dute Larunbat honetan, irailak 22, Ulibeltzak elkartearen besta ospatuko dute. 10:00etan jokatuko den mus txapelketarekin hasiko dira ospakizunak. Parte hartzeko nahitaezkoa izanen da bikote bakoitzeko bat behintzat elkarteko bazkidea izatea. Mus txapelketaren ondotik, 14:00etan, aitzinetik izena emana duten bazkideak eta horien bikotekideak mahaiaren bueltan bilduko dira bazkaltzeko eta ondotik, Beñat Mitxelena akordeoilariarekin musika izanen dute.
Baztan-Bidasoaldeko hainbat talde eta konpartsa izanen dira larunbatean, egun osoan hedatuko diren ekitaldietan Bosgarren urteurrena ospatzeko urte osoan gauzatzen ari den egitarau zabalaren baitan, Erraldoien Topaketa antolatu du irailaren 22rako Elutxa txarangak. Parte hartuko duten taldeei dagokionez, Lesakako konpartsa, Zarandiako Erraldoiak, Etxalarko erraldoiak, Berako konpartsa, Igantziko kankailuak, Baztango erraldoiak, Legasako konpartsa, Lesakako Gaitariak, Igantziko Gaitariak, Ezpelur Gaitariak eta, nola ez, Elutxa Txaranga ospakizunean izanen dira.
‘Goiko al desnudo’ eskainiko du Madrilen bizi den Berako aktore eta musikariak larunbat eguerdian Larungo Kaiola ostatuan, Kabia kultur espazioan, irailaren 22an, larunbat eguerdiko 12:00etan Oskar Goiko, aktore eta musikari beratarraren proiektu berria izanen dute ikusgai eta entzungai; Goiko al desnudo.
Larunbatean 20:00etan hasiko da San Esteban elizan Iruñeko In Tempore abesbatzaren emanaldia Naturarekin bat egiteko musika izenburupean, Iruñeko In Tempore abesbatzak (2016 urtera bitarte San Jose abesbatza) kontzertua eskainiko du larunbat honetan, irailak 22, Berako San Esteban Elizan, Carlos Etxeberriaren zuzendaritzapean. Berako Abesbatzak, Kultur Batzodearen eta Udalaren laguntzaz antolatutako saioa talde instrumentalarekin izanen da eta 20:00etan hasiko da.
Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan 11:00etatik 13:30era Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan, osasuntsu zahartzeko gakoak izanen dira hizpide Elizondoko Osasun Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan. 11:00etatik 13:30era bitarte izanen dira saioak. Izena eman nahi dutenek 948 581833 telefonora deituz edota Osasun Etxeko harreran galdetuz egin ahal izanen dute.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Ortzirale arratsaldean ADANO elkartearen aldeko erremonte partidak antolatu dituzte Iraileko hitzordu haundiari hutsik egin gabe, Burrunba gazteen taldeak besta ttikiak prestatu ditu asteburu honetarako, irailak 21 eta 22rako Donezteben.
Ortziralean afaria izanen dute elkartean; larunbatean, berriz, zikiro jatea Asteburu honetarako besta ttikiak prest dituzte Amaiurren. Ortziralean 20:00etan lehertuko da errebestei hasiera emanen dien suziria eta larunbat gaua dantzan pasatu ondotik, xingar jatearekin borobilduko dute asteburua.
Ortziralean, hilaren 21ean, abelburuak Merkatu plazan sartzeko aukera izanen da, 15:00etatik aitzinera Piriniotar behi aziendaren lehiaketaren XXXI. edizioa izanen dute hilaren 22an eta 23an, larunbatean eta igandean, Eizondon. Halere, ortzirale arratsaldeko 3etatik aitzinera abelburuak Merkatu Plazan sartzeko aukera izanen dute abeltzainek.
Larunbatean pilota txapelketaren azken partidak, dantza taldearen saioa eta afaria eta igandean gazta lehiaketa eta ardo dastaketa, bertzeak bertze Irailaren 28an, datorren ortzirale arratseko 8ak bitarte ez dute txupinazoa botako Igantzin, baina ohiturari eutsiz, aitzineko asteburuan hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Iaz bezala, ez da artzain zakur lehiaketarik izanen, baina bai herriko pilota txapelketaren finalerdiak eta finala, dantza taldearen emanaldia, bakarrizketekin girotutako afaria, gazta lehiaketa eta ardo dastaketa, bertzeak bertze.