Ortzegunean 19:30ean Kataku herri ostatuan Zaragozako Piró Taldeak kontzertua eskainiko du irailaren 20an, ortzegunean 19:30ean Berako Kataku herri ostatuan.
Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan 11:00etatik 13:30era Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan, osasuntsu zahartzeko gakoak izanen dira hizpide Elizondoko Osasun Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan. 11:00etatik 13:30era bitarte izanen dira saioak. Izena eman nahi dutenek 948 581833 telefonora deituz edota Osasun Etxeko harreran galdetuz egin ahal izanen dute.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.