Euskaraldirako prestaketa-lanak aitzinera doaz Arantzan ere. Abuztuaren 14an, bestei hasiera emateko bota zuten altxaferoan keinu egin zioten, Ahobizi eta Belarriprestak bilduz. Orain, berriz, izen-ematea irekitzear denez, herritarrei Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzeko helburuz, bilera irekia antolatu dute. Irailaren 18an, asteartean, dute hitzordua, 16:00etan, Herriko Etxean.
Garbigunean bertan dute hitzordua, 20:00etan Mendialdea Mankomunitateak garbiguneen bidez hondakinak jasotzeko zerbitzua emateko asmoz, eta 2017-2019ko Nafarroako Tokiko Inbertsioen Planari eta Hondakinen Partzuergoari finantzaketari esker, bi garbigune eraiki ditu; bat Leitzan eta bestea Goizuetan. Leitzako lanak bukatuta, irailaren 18an, asteartean, bisita eta ordenantzaren parte-hartze prozesuari buruzko bilera eginen dute, garbigunean bertan, 20:00etan.
Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.