Igandea, irailak 16



10:30

Ate Irekien Eguna Bertizen

Bertizko natur parkean, Oieregi | Ospakizunak

Hurbiltzen direnek egun osoan Lorategi Historiko Artistikoa dohainik bisitatzeko aukera izanen dute Bertizko Natur Parkea ezagutu eta bertan gozatzeko aukera eskainiz, aurten ere ate irekien jardunaldia antolatu dute Nafarroako Gobernuak eta Bertizko Natur Parkeak irailaren 16rako. 

Ate Irekien Eguna Bertizen Bertizko natur parkean

Hurbiltzen direnek egun osoan Lorategi Historiko Artistikoa dohainik bisitatzeko aukera izanen dute

Bertizko Natur Parkea ezagutu eta bertan gozatzeko aukera eskainiz, aurten ere ate irekien jardunaldia antolatu dute Nafarroako Gobernuak eta Bertizko Natur Parkeak irailaren 16rako. 


11:00

XIV. Talo Eguna

Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Igandeko egun handia irrintzi lehiaketarekin borobilduko dute Hilaren 16an izanen dute Talo Eguna. Igandean 10:00etan irekiko da eguna, Saralegi eta Billabona talogile taldeen eskutik. Artisauek beraien lanak erakutsiko dituzte eta karrapean, tresna zaharren erakusketa izanen da. Herriko ostalariek taloekin prestatutako gutiziak plazaratuko dituzte. 13:00etan eskualdeko talo lehiaketa izanen da eta ondoren sariak banatuko dituzte. 16:30ean, berriz ere, talogile eta artisauak plazaratuko dira. Eguna irrintzi lehiaketarekin borobilduko dute, 18:00etan. Talo eta irrintzi lehiaketarako izen-ematea 11:00etan zabalduko da. 

XIV. Talo Eguna

Igandeko egun handia irrintzi lehiaketarekin borobilduko dute

Hilaren 16an izanen dute Talo Eguna. Igandean 10:00etan irekiko da eguna, Saralegi eta Billabona talogile taldeen eskutik. Artisauek beraien lanak erakutsiko dituzte eta karrapean, tresna zaharren erakusketa izanen da. Herriko ostalariek taloekin prestatutako gutiziak plazaratuko dituzte. 13:00etan eskualdeko talo lehiaketa izanen da eta ondoren sariak banatuko dituzte. 16:30ean, berriz ere, talogile eta artisauak plazaratuko dira. Eguna irrintzi lehiaketarekin borobilduko dute, 18:00etan. Talo eta irrintzi lehiaketarako izen-ematea 11:00etan zabalduko da. 


12:30

XI. Euskal Jaia Iskibi kanpinean

Leitzaldea Goizueta | Ospakizunak

Herri kirolak, taloak eta musikak osatuko dute egitaraua Goizuetako urteko festen artean, indar handia hartu duen Iskibiko Euskal Jaiak hamaikagarren edizioa beteko du igande honetan, irailaren 16an. Urtero bezala, hainbat ekitaldi izanen dira eta guztiak kanpinean. Seguruenik, azken Euskal Jaia izanen da, gaur eggnog arduradunek kanpinaren azken denboraldia izanen dela iragarri baitute.

XI. Euskal Jaia Iskibi kanpinean

Herri kirolak, taloak eta musikak osatuko dute egitaraua

Goizuetako urteko festen artean, indar handia hartu duen Iskibiko Euskal Jaiak hamaikagarren edizioa beteko du igande honetan, irailaren 16an. Urtero bezala, hainbat ekitaldi izanen dira eta guztiak kanpinean. Seguruenik, azken Euskal Jaia izanen da, gaur eggnog arduradunek kanpinaren azken denboraldia izanen dela iragarri baitute.



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



18:00
13:30

Burdinaren Martxaren harira, erakusketa Irunen

Colon Pasealekua, 13, Mendialdea | Erakusketak

Colon Pasealekuan, 13. zenbakian ikusgai dago irailaren 10etik 16ra Burdinaren Martxaren garaian Irun eta Hondarribia eskualdeko langile gehien kontratatzen zituen enpresa pribatua Lesakako Laminaciones zen. Garaiko datuen arabera «500 langile inguru» ziren, «gure eskualdeak Lesakarekin zuen harremana garrantzitsua zen» adierazi dute. Hori horrela, joan den urtean Burdinaren Martxaren 25. urteurrena zela eta Lesakan egin zen erakusketa Irunen jarriko dute ikusgai, Colon Pasealekuko 13. zenbakian. 

Burdinaren Martxaren harira, erakusketa Irunen Colon Pasealekua, 13

Colon Pasealekuan, 13. zenbakian ikusgai dago irailaren 10etik 16ra

Burdinaren Martxaren garaian Irun eta Hondarribia eskualdeko langile gehien kontratatzen zituen enpresa pribatua Lesakako Laminaciones zen. Garaiko datuen arabera «500 langile inguru» ziren, «gure eskualdeak Lesakarekin zuen harremana garrantzitsua zen» adierazi dute. Hori horrela, joan den urtean Burdinaren Martxaren 25. urteurrena zela eta Lesakan egin zen erakusketa Irunen jarriko dute ikusgai, Colon Pasealekuko 13. zenbakian. 



16:30
14:00

Elbeteko Santa Krutz bestak

Baztan Elbete | Bestak

Ortziraleko egun handian paellada eta postre lehiaketa, Grand Prix, Txamukos mariatxiak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte Ortzegun honetan, 18:30eko txupinazoarekin abiatuko dira Elbeteko bestak. Aitzinetik, 16:30ean, mus eta partxis txapeketa jokatuko da, Posadan. Bortz egunez, haur, gazte eta helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute.

Elbeteko Santa Krutz bestak

Ortziraleko egun handian paellada eta postre lehiaketa, Grand Prix, Txamukos mariatxiak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte

Ortzegun honetan, 18:30eko txupinazoarekin abiatuko dira Elbeteko bestak. Aitzinetik, 16:30ean, mus eta partxis txapeketa jokatuko da, Posadan. Bortz egunez, haur, gazte eta helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute.



11:00
09:00

Urritzokietako bestak Etxalarren

Bortziriak Etxalar | Bestak

Ortzirale goizean botako dute txupinazoa Sainduneko zubian Santakruz bestak ospatzeko prest daude Etxalarko Urritzokieta auzoan. Ortzirale goizena botako dute txupinazoa eta igandean ere izanen dituzte ospakizunak. Astelehen goizean Sainduneko zubi ingurua txukunduko dute.

Urritzokietako bestak Etxalarren

Ortzirale goizean botako dute txupinazoa Sainduneko zubian

Santakruz bestak ospatzeko prest daude Etxalarko Urritzokieta auzoan. Ortzirale goizena botako dute txupinazoa eta igandean ere izanen dituzte ospakizunak. Astelehen goizean Sainduneko zubi ingurua txukunduko dute.



10:00
14:00

Motorzaleen besta Donezteben

Malerreka Doneztebe | Ospakizunak

Otorduak eta musikak ez dute hutsik eginen larunbatean eta igandean  Aitzineko urtetan bezala, aurten ere, iraileko  hirugarren asteburuan motorren burrunbek alaituko dituzte Doneztebeko karrikak. Larunbatean10:00etan izena emateko aukera izanen da eta 11:00etan ibilbidea eginen dute.  Ondotik, herriko ostatuetan poteoan ibiliko dira eta bazkariarekin borobilduko dute goiza. 

Motorzaleen besta Donezteben

Otorduak eta musikak ez dute hutsik eginen larunbatean eta igandean 

Aitzineko urtetan bezala, aurten ere, iraileko  hirugarren asteburuan motorren burrunbek alaituko dituzte Doneztebeko karrikak. Larunbatean10:00etan izena emateko aukera izanen da eta 11:00etan ibilbidea eginen dute.  Ondotik, herriko ostatuetan poteoan ibiliko dira eta bazkariarekin borobilduko dute goiza. 


12:00
22:00

Illekuetako bestak

Bortziriak Bera | Bestak

Larunbatean auzoko bazkaria eginen dute eta igandean pintxo dastaketarekin borobilduko dituzte bestak  Agerrako bestei lekukoa hartuz, Illekuetakoek auzoko bestak ospatuko dituzte irailaren 15ean eta 16an. 

Illekuetako bestak

Larunbatean auzoko bazkaria eginen dute eta igandean pintxo dastaketarekin borobilduko dituzte bestak 

Agerrako bestei lekukoa hartuz, Illekuetakoek auzoko bestak ospatuko dituzte irailaren 15ean eta 16an. 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»