Larunbata, irailak 15



09:30

Lekarozko Larraldea sagardotegia ateraldia

Larraldea sagardotegia, Baztan Lekaroz | Besteak

Baztango Hazitik Hozie elkarteak antolatu du, Baztango Agroekologia Eskola Herritarraren baitan Hazitik Hozie elkarteak antolatuta, Baztango Agroekologia Eskola Herritarraren harira, Lekarozko Larraldea sagardotegi ekologikoa bisitatuko dute irailaren 15ean, larunbat goizean. 09:30ean bilduko dira, sagardotegian bertan. Ateraldi horren bidez, bisitariek bertzeak bertze, sagarrondoen patroiak, barietateak, txertoak, inausketari buruzko zenbait kontu... ezagutuko dituzte eta sagardia eta sagardotegia ikusiko dituzte. Izen-ematea: hazitikhozie1@gmail.com helbidean.

Lekarozko Larraldea sagardotegia ateraldia Larraldea sagardotegia

Baztango Hazitik Hozie elkarteak antolatu du, Baztango Agroekologia Eskola Herritarraren baitan

Hazitik Hozie elkarteak antolatuta, Baztango Agroekologia Eskola Herritarraren harira, Lekarozko Larraldea sagardotegi ekologikoa bisitatuko dute irailaren 15ean, larunbat goizean. 09:30ean bilduko dira, sagardotegian bertan. Ateraldi horren bidez, bisitariek bertzeak bertze, sagarrondoen patroiak, barietateak, txertoak, inausketari buruzko zenbait kontu... ezagutuko dituzte eta sagardia eta sagardotegia ikusiko dituzte. Izen-ematea: hazitikhozie1@gmail.com helbidean.


10:30

Ameriketan ibilitako artzainen eguna Lekunberrin

Lekunberrin, Mendialdea | Ospakizunak

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak artzain "amerikanoen" festarako egitarau zabala prestatu du aurten ere. Irailaren 15ean ospatuko da Lekunberrin (Nafarroa).

Ameriketan ibilitako artzainen eguna Lekunberrin Lekunberrin

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak artzain "amerikanoen" festarako egitarau zabala prestatu du aurten ere. Irailaren 15ean ospatuko da Lekunberrin (Nafarroa).


11:00

Lekarozko kolegio berriaren 50. urteurreneko besta

Lekarozko ikastetxea, Baztan Lekaroz | Ospakizunak

50. urteurreneko ospakizunean, berriki hil den Jose Antonio Argaña, kolegioko irakasle izana, omenduko dute  Lekarozko kolegio berriak 1968ko ekainaren 1ean ireki zituen ateak. Inaugurazio ekitaldi hartatik 50 urte bete diren honetan, heldu den larunbatean, hilaren 15ean, institutuan ospakizun ekitaldia antolatu dute. Goiz osoko ospakizun ekitaldietan, bertzeak bertze, ikasle ohiak biltzeko eta garaiko oroitzapenak berrartzeko tartea izanen dute.

Lekarozko kolegio berriaren 50. urteurreneko besta Lekarozko ikastetxea

50. urteurreneko ospakizunean, berriki hil den Jose Antonio Argaña, kolegioko irakasle izana, omenduko dute 

Lekarozko kolegio berriak 1968ko ekainaren 1ean ireki zituen ateak. Inaugurazio ekitaldi hartatik 50 urte bete diren honetan, heldu den larunbatean, hilaren 15ean, institutuan ospakizun ekitaldia antolatu dute. Goiz osoko ospakizun ekitaldietan, bertzeak bertze, ikasle ohiak biltzeko eta garaiko oroitzapenak berrartzeko tartea izanen dute.


19:30

Olatz Zugastiren 'Ur Goiena, ur barrena…' emanaldia

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Kontzertuak

Larunbatean 19:30ean Harriondoa Kultur Etxean  Olatz Zugasti musikari ezagunak kontzertua eskainiko du, irailaren 15ean, larunbatean 19:30ean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, Ur goiena, ur barrena… diska aurkeztuz. Sarrerak 12 eurotan daude Kultura-Turismo Bulegoan, Telletxean eta Xagun. Egunean bertan ere salduko dituzte.

Olatz Zugastiren 'Ur Goiena, ur barrena…' emanaldia Harriondoa Kultur Etxea

Larunbatean 19:30ean Harriondoa Kultur Etxean 

Olatz Zugasti musikari ezagunak kontzertua eskainiko du, irailaren 15ean, larunbatean 19:30ean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, Ur goiena, ur barrena… diska aurkeztuz. Sarrerak 12 eurotan daude Kultura-Turismo Bulegoan, Telletxean eta Xagun. Egunean bertan ere salduko dituzte.


19:30

Bertso saioa Berako Kultur Etxean

Berako Kultur Etxea, Bera | bertso-saioa

Larunbatean 19:30ean hasita Kultur Etxean Nafarroako Antzoki Sareak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Berako Kultur Batzordeak elkarlanean, bertso jaialdia antolatu dute irailaren 15erako Beran. Lau bertsolari gonbidatu dituzte: Alazne Untxalo iturendarra, Amets Arzallus hendaiarra (Lapurdi), Iker Zubeldia zegamarra (Gipuzkoa) eta Alaia Martin oiartzuarra (Gipuzkoa). Gai-jartzaile lanetan, berriz, Ainhoa Larretxea herritarra ariko da. Jaialdia larunbatean 19:30ean hasiko da Kultur Etxean eta sarrerak hiru eurotan salduko dituzte.

Bertso saioa Berako Kultur Etxean Berako Kultur Etxea

Larunbatean 19:30ean hasita Kultur Etxean

Nafarroako Antzoki Sareak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Berako Kultur Batzordeak elkarlanean, bertso jaialdia antolatu dute irailaren 15erako Beran. Lau bertsolari gonbidatu dituzte: Alazne Untxalo iturendarra, Amets Arzallus hendaiarra (Lapurdi), Iker Zubeldia zegamarra (Gipuzkoa) eta Alaia Martin oiartzuarra (Gipuzkoa). Gai-jartzaile lanetan, berriz, Ainhoa Larretxea herritarra ariko da. Jaialdia larunbatean 19:30ean hasiko da Kultur Etxean eta sarrerak hiru eurotan salduko dituzte.


20:00

Euskal Herriko IV. Sagardo txapelketa herrikoiaren finalaurrekoa Goizuetan

Leitzaldea Goizueta | Lehiaketak

Afariko txartelak Amaia kafetegian eros daitezke irailaren 13a arte, 26 eurotan  Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen eskutik, Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finalaurrekoa izanen da Goizuetan irailaren 15ean. Larunbatean, hilaren 8an, Beasainen abiatuko da txapelketa eta Goizuetako hitzorduaren ondotik, Oñatin eta Urnietan izanen du segida, irailaren 21ean eta 22an, hurrenez hurren. Finala irailaren 29an izanen dute, Usurbilen. 

Euskal Herriko IV. Sagardo txapelketa herrikoiaren finalaurrekoa Goizuetan

Afariko txartelak Amaia kafetegian eros daitezke irailaren 13a arte, 26 eurotan 

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen eskutik, Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finalaurrekoa izanen da Goizuetan irailaren 15ean. Larunbatean, hilaren 8an, Beasainen abiatuko da txapelketa eta Goizuetako hitzorduaren ondotik, Oñatin eta Urnietan izanen du segida, irailaren 21ean eta 22an, hurrenez hurren. Finala irailaren 29an izanen dute, Usurbilen. 



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



18:00
13:30

Burdinaren Martxaren harira, erakusketa Irunen

Colon Pasealekua, 13, Mendialdea | Erakusketak

Colon Pasealekuan, 13. zenbakian ikusgai dago irailaren 10etik 16ra Burdinaren Martxaren garaian Irun eta Hondarribia eskualdeko langile gehien kontratatzen zituen enpresa pribatua Lesakako Laminaciones zen. Garaiko datuen arabera «500 langile inguru» ziren, «gure eskualdeak Lesakarekin zuen harremana garrantzitsua zen» adierazi dute. Hori horrela, joan den urtean Burdinaren Martxaren 25. urteurrena zela eta Lesakan egin zen erakusketa Irunen jarriko dute ikusgai, Colon Pasealekuko 13. zenbakian. 

Burdinaren Martxaren harira, erakusketa Irunen Colon Pasealekua, 13

Colon Pasealekuan, 13. zenbakian ikusgai dago irailaren 10etik 16ra

Burdinaren Martxaren garaian Irun eta Hondarribia eskualdeko langile gehien kontratatzen zituen enpresa pribatua Lesakako Laminaciones zen. Garaiko datuen arabera «500 langile inguru» ziren, «gure eskualdeak Lesakarekin zuen harremana garrantzitsua zen» adierazi dute. Hori horrela, joan den urtean Burdinaren Martxaren 25. urteurrena zela eta Lesakan egin zen erakusketa Irunen jarriko dute ikusgai, Colon Pasealekuko 13. zenbakian. 



16:30
14:00

Elbeteko Santa Krutz bestak

Baztan Elbete | Bestak

Ortziraleko egun handian paellada eta postre lehiaketa, Grand Prix, Txamukos mariatxiak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte Ortzegun honetan, 18:30eko txupinazoarekin abiatuko dira Elbeteko bestak. Aitzinetik, 16:30ean, mus eta partxis txapeketa jokatuko da, Posadan. Bortz egunez, haur, gazte eta helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute.

Elbeteko Santa Krutz bestak

Ortziraleko egun handian paellada eta postre lehiaketa, Grand Prix, Txamukos mariatxiak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte

Ortzegun honetan, 18:30eko txupinazoarekin abiatuko dira Elbeteko bestak. Aitzinetik, 16:30ean, mus eta partxis txapeketa jokatuko da, Posadan. Bortz egunez, haur, gazte eta helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute.



11:00
09:00

Urritzokietako bestak Etxalarren

Bortziriak Etxalar | Bestak

Ortzirale goizean botako dute txupinazoa Sainduneko zubian Santakruz bestak ospatzeko prest daude Etxalarko Urritzokieta auzoan. Ortzirale goizena botako dute txupinazoa eta igandean ere izanen dituzte ospakizunak. Astelehen goizean Sainduneko zubi ingurua txukunduko dute.

Urritzokietako bestak Etxalarren

Ortzirale goizean botako dute txupinazoa Sainduneko zubian

Santakruz bestak ospatzeko prest daude Etxalarko Urritzokieta auzoan. Ortzirale goizena botako dute txupinazoa eta igandean ere izanen dituzte ospakizunak. Astelehen goizean Sainduneko zubi ingurua txukunduko dute.


20:00
22:00

Euskal Lore Jokoak Iruritan

Baztan Irurita | Ospakizunak

Julio Sotok eta Uxue Alberdik girotutako herri-bazkaria izanen dute larunbatean  Iruritako gazteek, Iruritako Herriak, Iruritako dantzariek, Laxoa elkarteak, Dorrea elkarteak eta Baztandarren biltzarra elkarteak antolatuta, Euskal Lore Jokoak izanen dituzte heldu den irailaren 14an eta 15ean Iruritan. Ortzirale iluntzetik hasita larunbatera bitarte mugimendua somatuko da herrian. 

Euskal Lore Jokoak Iruritan

Julio Sotok eta Uxue Alberdik girotutako herri-bazkaria izanen dute larunbatean 

Iruritako gazteek, Iruritako Herriak, Iruritako dantzariek, Laxoa elkarteak, Dorrea elkarteak eta Baztandarren biltzarra elkarteak antolatuta, Euskal Lore Jokoak izanen dituzte heldu den irailaren 14an eta 15ean Iruritan. Ortzirale iluntzetik hasita larunbatera bitarte mugimendua somatuko da herrian. 



10:00
14:00

Motorzaleen besta Donezteben

Malerreka Doneztebe | Ospakizunak

Otorduak eta musikak ez dute hutsik eginen larunbatean eta igandean  Aitzineko urtetan bezala, aurten ere, iraileko  hirugarren asteburuan motorren burrunbek alaituko dituzte Doneztebeko karrikak. Larunbatean10:00etan izena emateko aukera izanen da eta 11:00etan ibilbidea eginen dute.  Ondotik, herriko ostatuetan poteoan ibiliko dira eta bazkariarekin borobilduko dute goiza. 

Motorzaleen besta Donezteben

Otorduak eta musikak ez dute hutsik eginen larunbatean eta igandean 

Aitzineko urtetan bezala, aurten ere, iraileko  hirugarren asteburuan motorren burrunbek alaituko dituzte Doneztebeko karrikak. Larunbatean10:00etan izena emateko aukera izanen da eta 11:00etan ibilbidea eginen dute.  Ondotik, herriko ostatuetan poteoan ibiliko dira eta bazkariarekin borobilduko dute goiza. 


12:00
22:00

Illekuetako bestak

Bortziriak Bera | Bestak

Larunbatean auzoko bazkaria eginen dute eta igandean pintxo dastaketarekin borobilduko dituzte bestak  Agerrako bestei lekukoa hartuz, Illekuetakoek auzoko bestak ospatuko dituzte irailaren 15ean eta 16an. 

Illekuetako bestak

Larunbatean auzoko bazkaria eginen dute eta igandean pintxo dastaketarekin borobilduko dituzte bestak 

Agerrako bestei lekukoa hartuz, Illekuetakoek auzoko bestak ospatuko dituzte irailaren 15ean eta 16an.