Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
Ortziralean, berriz, Francisco Escuderoren erakusketako ateak irekiko dituzte Heldu den asteartean, irailaren 4an, irekiko dute Itxusi argazki elkarteko argazkilarien argazki erakusketa. Argazkiak, hamar egunez, hau da, irailaren 14a bitarte, Erratzuko lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:00etatik 20:00etara.
Buruilaren 8tik 12ra bitarte, bortz egunez, musika zein kirol eskaintza zabala eta bertzelako ekitaldiak izanen dituzte Saran, Beste Komitearen eskutik.
Udako eskolaren laugarren edizioa izanen da irailaren 10ean eta 14an izanen dena. Eskola inklusiboa izanen da, guztiendako moduko jarduerak izanen dira, eta edizio honetan bereziki haurren obesitatea landuko dute. Lesakako kiroldegian dute hitzordua.
Colon Pasealekuan, 13. zenbakian ikusgai dago irailaren 10etik 16ra Burdinaren Martxaren garaian Irun eta Hondarribia eskualdeko langile gehien kontratatzen zituen enpresa pribatua Lesakako Laminaciones zen. Garaiko datuen arabera «500 langile inguru» ziren, «gure eskualdeak Lesakarekin zuen harremana garrantzitsua zen» adierazi dute. Hori horrela, joan den urtean Burdinaren Martxaren 25. urteurrena zela eta Lesakan egin zen erakusketa Irunen jarriko dute ikusgai, Colon Pasealekuko 13. zenbakian.
Ortziraleko egun handian paellada eta postre lehiaketa, Grand Prix, Txamukos mariatxiak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte Ortzegun honetan, 18:30eko txupinazoarekin abiatuko dira Elbeteko bestak. Aitzinetik, 16:30ean, mus eta partxis txapeketa jokatuko da, Posadan. Bortz egunez, haur, gazte eta helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute.