Larunbata, irailak 8



09:00

Autodefentsa feminista ikastaroa irailaren 8an Lesakan

Bortziriak Lesaka | Ikastaroak

Beti Gazte elkarteak emakumeendako defentsa pertsonalerako ikastaroa antolatu du. Lehendabiziko saioa larunbatean, hilaren 8an, izanen da, 09:00etatik 11:00etara bitarte. Hilean behin elkartuko dira eta lehendabiziko saioa irekia izanen da. Informazio gehiago nahi duenak 615 755176 telefonoan eskuratu ahal izanen du. 

Autodefentsa feminista ikastaroa irailaren 8an Lesakan

Beti Gazte elkarteak emakumeendako defentsa pertsonalerako ikastaroa antolatu du. Lehendabiziko saioa larunbatean, hilaren 8an, izanen da, 09:00etatik 11:00etara bitarte. Hilean behin elkartuko dira eta lehendabiziko saioa irekia izanen da. Informazio gehiago nahi duenak 615 755176 telefonoan eskuratu ahal izanen du. 


10:00

Piedadeko besta irailaren 8an Igantzin

Iñarreko gainean, Bortziriak Igantzi | Bestak

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, larunbatean, hilaren 8an, Igantziko Piedadeko auzotarrek besta eguna izanen dute. Ohiturari eutsiz, 14:30ean zikiro jatea eginen dute Iñarreko gainean. Azken urteetan bezalatsu, mahaiaren bueltan 30 lagun inguru bilduko dira. Aitzinetik toka lehiaketa jokatu eta pintxoak dastatzeko aukera izanen dute herritarrek. 

Piedadeko besta irailaren 8an Igantzin Iñarreko gainean

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, larunbatean, hilaren 8an, Igantziko Piedadeko auzotarrek besta eguna izanen dute. Ohiturari eutsiz, 14:30ean zikiro jatea eginen dute Iñarreko gainean. Azken urteetan bezalatsu, mahaiaren bueltan 30 lagun inguru bilduko dira. Aitzinetik toka lehiaketa jokatu eta pintxoak dastatzeko aukera izanen dute herritarrek. 


10:30

Baztan-Bidasoko ekoizleen azoka Beran

Rikardo Baroja eskolako aterpean, Bortziriak Bera | Azoka

Abuztuko atsedenaren ondotik, Baztan-Bidasoko ekoizleak larunbatean, irailaren 8an, Rikardo Baroja eskolako arkupeetan bilduko dira. Bertaratzen direnek 10:30etik 13:30era bitarte salgaiak erosteko aukera izanen dute. 

Baztan-Bidasoko ekoizleen azoka Beran Rikardo Baroja eskolako aterpean

Abuztuko atsedenaren ondotik, Baztan-Bidasoko ekoizleak larunbatean, irailaren 8an, Rikardo Baroja eskolako arkupeetan bilduko dira. Bertaratzen direnek 10:30etik 13:30era bitarte salgaiak erosteko aukera izanen dute. 


12:00

Eguzkialdeko bestak bihar Arantzan

Eguzkialde auzoan, Bortziriak Arantza | Bestak

Herri-kirolak, auzotarren bazkariak, Beñat Mitxelenaren doinuek eta pintxo-jateak osatuko dute egitaraua Bestarako prest dira Eguzkialdeko auzotarrak. Larunbat honetan, irailak 8, ospatuko dituzte. 12:00etan altxaferoa botako dute eta ondotik, herri-kirol saioa izanen da. 14:00etan, auzotarren bazkarian bilduko dira. Beñat Mitxelena herritar musikariak girotuko du arratsaldea eta kanta nahiz dantzarako aukera ederra izanen dute bildutakoek. Ilunabarrean, pintxoak eskainiko dituzte.

Eguzkialdeko bestak bihar Arantzan Eguzkialde auzoan

Herri-kirolak, auzotarren bazkariak, Beñat Mitxelenaren doinuek eta pintxo-jateak osatuko dute egitaraua

Bestarako prest dira Eguzkialdeko auzotarrak. Larunbat honetan, irailak 8, ospatuko dituzte. 12:00etan altxaferoa botako dute eta ondotik, herri-kirol saioa izanen da. 14:00etan, auzotarren bazkarian bilduko dira. Beñat Mitxelena herritar musikariak girotuko du arratsaldea eta kanta nahiz dantzarako aukera ederra izanen dute bildutakoek. Ilunabarrean, pintxoak eskainiko dituzte.



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



12:06
12:06

Aralar ezagutzeko ibilaldi gidatuak

Plazaola, Leitzaldea

Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke. Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).

Aralar ezagutzeko ibilaldi gidatuak Plazaola

Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke.

Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).



18:00
20:00

Margo erakusketa Elizondon

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Tomas Sobrinoren ikasleek egindako lanak ikusi ahal izanen dira, 18:00etatik 20:00etara Tomas Sobrinoren ikasleek udako ikastaroan egindako lanak Arizkunenean izanen dira ikusgai. Erakusketa, gaur, irailaren 3an, irekiko da eta larunbatera arte egonen da zabalik. 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izanen dira lanak. 

Margo erakusketa Elizondon Arizkunenea

Tomas Sobrinoren ikasleek egindako lanak ikusi ahal izanen dira, 18:00etatik 20:00etara

Tomas Sobrinoren ikasleek udako ikastaroan egindako lanak Arizkunenean izanen dira ikusgai. Erakusketa, gaur, irailaren 3an, irekiko da eta larunbatera arte egonen da zabalik. 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izanen dira lanak. 



18:00
20:00

Argazki erakusketa Erratzun

Lixutegian, Baztan Erratzu | Erakusketak

Ortziralean, berriz, Francisco Escuderoren erakusketako ateak irekiko dituzte Heldu den asteartean, irailaren 4an, irekiko dute Itxusi argazki elkarteko argazkilarien argazki erakusketa. Argazkiak, hamar egunez, hau da, irailaren 14a bitarte, Erratzuko lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:00etatik 20:00etara.

Argazki erakusketa Erratzun Lixutegian

Ortziralean, berriz, Francisco Escuderoren erakusketako ateak irekiko dituzte

Heldu den asteartean, irailaren 4an, irekiko dute Itxusi argazki elkarteko argazkilarien argazki erakusketa. Argazkiak, hamar egunez, hau da, irailaren 14a bitarte, Erratzuko lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:00etatik 20:00etara.



20:30
23:00

Eratsungo pestak

Malerreka Eratsun

Ostiralean aizkora apustua eta pilota partidak izanen dituzte eta larunbatean, mariatxiak eta Nafarroako jotak Haur, gazte eta helduen gozamenerako, lau eguneko pestak prestatu dituzte aurten Eratsunen. Besteak beste, egun handian aizkora apustua eta pilota partidak izanen dituzte.

Eratsungo pestak

Ostiralean aizkora apustua eta pilota partidak izanen dituzte eta larunbatean, mariatxiak eta Nafarroako jotak

Haur, gazte eta helduen gozamenerako, lau eguneko pestak prestatu dituzte aurten Eratsunen. Besteak beste, egun handian aizkora apustua eta pilota partidak izanen dituzte.



18:00
01:00

Oizko bestak irailaren 7tik 9ra

Malerreka Oiz | Bestak

Igande eguerdian aizkora apustua izanen da eta ondotik bertsolariekin eta Agerrralderekin herri-bazkaria eginen dute Ortzirale arratsaldetik igande arratsa bitarte, irailaren 7tik 9ra, bestak ospatuko dituzte herrian, eta hiru egunetarako haur, gazte eta helduendako hainbat ekitaldi prestatu dituzte.

Oizko bestak irailaren 7tik 9ra

Igande eguerdian aizkora apustua izanen da eta ondotik bertsolariekin eta Agerrralderekin herri-bazkaria eginen dute

Ortzirale arratsaldetik igande arratsa bitarte, irailaren 7tik 9ra, bestak ospatuko dituzte herrian, eta hiru egunetarako haur, gazte eta helduendako hainbat ekitaldi prestatu dituzte.


19:00
20:00

Txokotoko bestak Elizondon

Txokoto, Baztan Elizondo

Baztan-zopak izanen dituzte ortziralean, zikiroa larunbatean eta txirrindulari gazteen lehendabiziko topaketa igandean Ortziralean lehertuko da bestei hasiera emanen dien altxaferoa eta igandeko txirrindulari gazteen topaketarekin borobilduko dute asteburua. 

Txokotoko bestak Elizondon Txokoto

Baztan-zopak izanen dituzte ortziralean, zikiroa larunbatean eta txirrindulari gazteen lehendabiziko topaketa igandean

Ortziralean lehertuko da bestei hasiera emanen dien altxaferoa eta igandeko txirrindulari gazteen topaketarekin borobilduko dute asteburua. 



08:00
08:00

Sarako bestak, buruilaren 8tik 12ra

Xareta Sara | Bestak

Buruilaren 8tik 12ra bitarte, bortz egunez, musika zein kirol eskaintza zabala eta bertzelako ekitaldiak izanen dituzte Saran, Beste Komitearen eskutik.

Sarako bestak, buruilaren 8tik 12ra

Buruilaren 8tik 12ra bitarte, bortz egunez, musika zein kirol eskaintza zabala eta bertzelako ekitaldiak izanen dituzte Saran, Beste Komitearen eskutik.


19:00
02:00

Garagardo festa larunbatean Goizuetan

Iskibi kanpina, Goizueta | Bestak

Afariko txartelak Amaia kafetegian edo kanpinean bertan eros daitezke, 12 eurotan Irailaren 8an, 19:00etatik aurrera, Garagardo Festa izanen dute Goizuetan. Iskibi kanpinean dute hitzordua eta kanpatzea doan izanen da. Afalondoan, 23:00etatik aurrera, Orlis Pinedaren, abeskari kubatarraren, emanaldia izanen dute.

Garagardo festa larunbatean Goizuetan Iskibi kanpina

Afariko txartelak Amaia kafetegian edo kanpinean bertan eros daitezke, 12 eurotan

Irailaren 8an, 19:00etatik aurrera, Garagardo Festa izanen dute Goizuetan. Iskibi kanpinean dute hitzordua eta kanpatzea doan izanen da. Afalondoan, 23:00etatik aurrera, Orlis Pinedaren, abeskari kubatarraren, emanaldia izanen dute.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»