Asteazkena, irailak 5



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



12:06
12:06

Aralar ezagutzeko ibilaldi gidatuak

Plazaola, Leitzaldea

Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke. Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).

Aralar ezagutzeko ibilaldi gidatuak Plazaola

Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke.

Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).



18:00
20:00

Margo erakusketa Elizondon

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Tomas Sobrinoren ikasleek egindako lanak ikusi ahal izanen dira, 18:00etatik 20:00etara Tomas Sobrinoren ikasleek udako ikastaroan egindako lanak Arizkunenean izanen dira ikusgai. Erakusketa, gaur, irailaren 3an, irekiko da eta larunbatera arte egonen da zabalik. 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izanen dira lanak. 

Margo erakusketa Elizondon Arizkunenea

Tomas Sobrinoren ikasleek egindako lanak ikusi ahal izanen dira, 18:00etatik 20:00etara

Tomas Sobrinoren ikasleek udako ikastaroan egindako lanak Arizkunenean izanen dira ikusgai. Erakusketa, gaur, irailaren 3an, irekiko da eta larunbatera arte egonen da zabalik. 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izanen dira lanak. 



18:00
20:00

Argazki erakusketa Erratzun

Lixutegian, Baztan Erratzu | Erakusketak

Ortziralean, berriz, Francisco Escuderoren erakusketako ateak irekiko dituzte Heldu den asteartean, irailaren 4an, irekiko dute Itxusi argazki elkarteko argazkilarien argazki erakusketa. Argazkiak, hamar egunez, hau da, irailaren 14a bitarte, Erratzuko lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:00etatik 20:00etara.

Argazki erakusketa Erratzun Lixutegian

Ortziralean, berriz, Francisco Escuderoren erakusketako ateak irekiko dituzte

Heldu den asteartean, irailaren 4an, irekiko dute Itxusi argazki elkarteko argazkilarien argazki erakusketa. Argazkiak, hamar egunez, hau da, irailaren 14a bitarte, Erratzuko lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:00etatik 20:00etara.