Ostirala, abuztuak 31



17:00

Plaza Futbola Elizondon

Baztan Elizondo

2006 eta 2010 bitartean jaiotakoek parte hartu ahal izanen dute baztangogorriek@gmail.com helbidean izena emanez Osasuna Fundazioak Baztango Gorriek peñaren laguntzarekin 3X3 plaza futbola lehiaketa ekarriko du abuztuaren akabailan Elizondorat. Aurten egin diren ekimenekin segituta abuztuaren 31n 17:00ean hasiko dira futbol lehiaketak Elizondoko udaletxearen plazan, hain zuzen ere 3X3 mistoa, nesken 3X3  txapelketa eta penalti jaurtiketa.

Plaza Futbola Elizondon

2006 eta 2010 bitartean jaiotakoek parte hartu ahal izanen dute baztangogorriek@gmail.com helbidean izena emanez

Osasuna Fundazioak Baztango Gorriek peñaren laguntzarekin 3X3 plaza futbola lehiaketa ekarriko du abuztuaren akabailan Elizondorat. Aurten egin diren ekimenekin segituta abuztuaren 31n 17:00ean hasiko dira futbol lehiaketak Elizondoko udaletxearen plazan, hain zuzen ere 3X3 mistoa, nesken 3X3  txapelketa eta penalti jaurtiketa.



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



18:30
21:00

Diana Iniestaren margolanak ikusgai Erratzun

Tailerrean edo Lixutegian, Baztan Erratzu | Erakusketak

Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.

Diana Iniestaren margolanak ikusgai Erratzun Tailerrean edo Lixutegian

Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu

Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.



12:06
12:06

Aralar ezagutzeko ibilaldi gidatuak

Plazaola, Leitzaldea

Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke. Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).

Aralar ezagutzeko ibilaldi gidatuak Plazaola

Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke.

Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).



17:30
20:30

Juan Carlos Pikabearen margolanak ikusgai

Irisarri etxea, Bortziriak Lesaka | Erakusketak

Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai daude abuztuaren 7tik irailaren 2ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era. 

Juan Carlos Pikabearen margolanak ikusgai Irisarri etxea

Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai daude abuztuaren 7tik irailaren 2ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era. 



10:15
14:00

Bertizko Jaurerriko Natur Parkeko II. argazki lehiaketa

Bertizko natur parkean, Oieregi | Lehiaketak

Lanak irailaren 4rako bidali beharko dituzte argazkilariek Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak bigarren aldiz argazki lehiaketa antolatu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. ‘Xarmadun xenda eta txokoak’ izanen dute argazkilariek gaia eta partehartzaileek Bertizko basoa bisitatzeko nahia pizten duten elementuei eta paisaiei argazkiak atera beharko dizkiote. Argazkiak irailaren 4ko 14:00 baino lehen aurkeztu behar dira.

Bertizko Jaurerriko Natur Parkeko II. argazki lehiaketa Bertizko natur parkean

Lanak irailaren 4rako bidali beharko dituzte argazkilariek

Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak bigarren aldiz argazki lehiaketa antolatu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. ‘Xarmadun xenda eta txokoak’ izanen dute argazkilariek gaia eta partehartzaileek Bertizko basoa bisitatzeko nahia pizten duten elementuei eta paisaiei argazkiak atera beharko dizkiote. Argazkiak irailaren 4ko 14:00 baino lehen aurkeztu behar dira.



07:43
22:00

Legasako bestak

Bertizarana Legasa | Bestak

Zikiro jatea larunbatean, irailaren 1ean, izanen dute Ortzegunean, 20:00etan, lehertuko dira bestak. Aitzinetik, ordea, izanen da mugimendurik herrian. Asteazkenean dantzarien emanaldiaz, luntxaz, erraldoiez, mus txapelketaz... gozatzeko aukera izanen dute herritarrek.

Legasako bestak

Zikiro jatea larunbatean, irailaren 1ean, izanen dute

Ortzegunean, 20:00etan, lehertuko dira bestak. Aitzinetik, ordea, izanen da mugimendurik herrian. Asteazkenean dantzarien emanaldiaz, luntxaz, erraldoiez, mus txapelketaz... gozatzeko aukera izanen dute herritarrek.



12:00

Arraiozko bestak

Baztan Arraioz | Bestak

Baztan zopetako txartelak Batzartegian daude salgai bihartik hasi eta 26ra bitarte, 20:00etatik 22:00etara. Abuztuaren 27tik aitzinera 5 euro gehiago ordaindu beharko dituzte Lau eguneko bestak prest dituzte arraioztarrek ortzirale eguerditik astelehen gauerdira bitarte. Bertzeak bertze, ortziralean, ohiturari eutsiz, Baztan zopak izanen dituzte; larunbatean, patata tortilla eta postre lehiaketa; igandean, Korrontzi taldearen emanaldia; eta astelehenean zikiro jatea. Zopetako eta zikiroko txartelak salgai daude bihartik hasita abuztuaren 26ra, 20:00etatik 22:00etara. Abuztuaren 27tik aitzinera 5 euro gehiago ordaindu beharko dira.

Arraiozko bestak

Baztan zopetako txartelak Batzartegian daude salgai bihartik hasi eta 26ra bitarte, 20:00etatik 22:00etara. Abuztuaren 27tik aitzinera 5 euro gehiago ordaindu beharko dituzte

Lau eguneko bestak prest dituzte arraioztarrek ortzirale eguerditik astelehen gauerdira bitarte. Bertzeak bertze, ortziralean, ohiturari eutsiz, Baztan zopak izanen dituzte; larunbatean, patata tortilla eta postre lehiaketa; igandean, Korrontzi taldearen emanaldia; eta astelehenean zikiro jatea. Zopetako eta zikiroko txartelak salgai daude bihartik hasita abuztuaren 26ra, 20:00etatik 22:00etara. Abuztuaren 27tik aitzinera 5 euro gehiago ordaindu beharko dira.