Asteartea, abuztuak 28



08:00

San Agustin Eguna, Artikutzan

Leitzaldea Goizueta | Ospakizunak

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, bihar, abuztuaren 28an, Artikutzako ateak irekiko dituzte. Eskualdeko herritar aunitzentzat, Goizueta, Arantza edota Lesakakoentzat, adibidez, hutsik egiten ez duten hitzordua izaten da San Agustin Egunekoa.

San Agustin Eguna, Artikutzan

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, bihar, abuztuaren 28an, Artikutzako ateak irekiko dituzte. Eskualdeko herritar aunitzentzat, Goizueta, Arantza edota Lesakakoentzat, adibidez, hutsik egiten ez duten hitzordua izaten da San Agustin Egunekoa.



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



18:30
21:00

Diana Iniestaren margolanak ikusgai Erratzun

Tailerrean edo Lixutegian, Baztan Erratzu | Erakusketak

Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.

Diana Iniestaren margolanak ikusgai Erratzun Tailerrean edo Lixutegian

Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu

Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.



12:06
12:06

Aralar ezagutzeko ibilaldi gidatuak

Plazaola, Leitzaldea

Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke. Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).

Aralar ezagutzeko ibilaldi gidatuak Plazaola

Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke.

Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).



17:30
20:30

Juan Carlos Pikabearen margolanak ikusgai

Irisarri etxea, Bortziriak Lesaka | Erakusketak

Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai daude abuztuaren 7tik irailaren 2ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era. 

Juan Carlos Pikabearen margolanak ikusgai Irisarri etxea

Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai daude abuztuaren 7tik irailaren 2ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era. 



10:15
14:00

Bertizko Jaurerriko Natur Parkeko II. argazki lehiaketa

Bertizko natur parkean, Oieregi | Lehiaketak

Lanak irailaren 4rako bidali beharko dituzte argazkilariek Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak bigarren aldiz argazki lehiaketa antolatu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. ‘Xarmadun xenda eta txokoak’ izanen dute argazkilariek gaia eta partehartzaileek Bertizko basoa bisitatzeko nahia pizten duten elementuei eta paisaiei argazkiak atera beharko dizkiote. Argazkiak irailaren 4ko 14:00 baino lehen aurkeztu behar dira.

Bertizko Jaurerriko Natur Parkeko II. argazki lehiaketa Bertizko natur parkean

Lanak irailaren 4rako bidali beharko dituzte argazkilariek

Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak bigarren aldiz argazki lehiaketa antolatu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. ‘Xarmadun xenda eta txokoak’ izanen dute argazkilariek gaia eta partehartzaileek Bertizko basoa bisitatzeko nahia pizten duten elementuei eta paisaiei argazkiak atera beharko dizkiote. Argazkiak irailaren 4ko 14:00 baino lehen aurkeztu behar dira.



07:43
22:00

Legasako bestak

Bertizarana Legasa | Bestak

Zikiro jatea larunbatean, irailaren 1ean, izanen dute Ortzegunean, 20:00etan, lehertuko dira bestak. Aitzinetik, ordea, izanen da mugimendurik herrian. Asteazkenean dantzarien emanaldiaz, luntxaz, erraldoiez, mus txapelketaz... gozatzeko aukera izanen dute herritarrek.

Legasako bestak

Zikiro jatea larunbatean, irailaren 1ean, izanen dute

Ortzegunean, 20:00etan, lehertuko dira bestak. Aitzinetik, ordea, izanen da mugimendurik herrian. Asteazkenean dantzarien emanaldiaz, luntxaz, erraldoiez, mus txapelketaz... gozatzeko aukera izanen dute herritarrek.


09:00
20:00

Arte Jardunaldiak

Iruritako Jauregia, Baztan Irurita | Jardunaldiak

Jardunaldiak abuztuaren 28an eta 29an eginen dituzte baina ekainaren 30ean akituko da izena emateko epea Talentudun gazteen eta esperientzia handiko profesionalen arteko zubia izateko helburuarekin, Arte Jardunaldiak antolatu dituzte abuzturako. Abuztuaren 28an eta 29an eginen dituzte Iruritako Jauregian, eta bi egunetan, hurbiltzen direnek zalantzak eta zailtasunak artearen munduko profesionalekin partekatzeko aukera izanen dute, baita interes berdineko gazteak ezagutzeko aukera ere. 

Arte Jardunaldiak Iruritako Jauregia

Jardunaldiak abuztuaren 28an eta 29an eginen dituzte baina ekainaren 30ean akituko da izena emateko epea

Talentudun gazteen eta esperientzia handiko profesionalen arteko zubia izateko helburuarekin, Arte Jardunaldiak antolatu dituzte abuzturako. Abuztuaren 28an eta 29an eginen dituzte Iruritako Jauregian, eta bi egunetan, hurbiltzen direnek zalantzak eta zailtasunak artearen munduko profesionalekin partekatzeko aukera izanen dute, baita interes berdineko gazteak ezagutzeko aukera ere. 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»