Haur eta helduendako lasterketak antolatu ditu Sara Korrikak Igandean, abuztuaren 26an, eginen da Kontrabandisten Lasterketaren 55. edizioa. Herriko Etxearen laguntzarekin, Sara Korrikak, egun osorako ekitaldiak antolatu ditu. 10:00etan sortzaileen merkatua zabalduko dute plazan. Horrez gain, haurrek pottoka gainean plazan itzuliak egiteko aukera izanen dute. Eguerdian, musika eta dantza izanen dira: txalapartariak, albokariak, muxikoak... Olhain Ikastolak, bere aldetik, taloak egin eta ostatua paratuko du.
Nafarroako ardi latxen XXXV. erakusketa eta esne-ekoizpenaren lehiaketa eginen dute Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, heldu den igandean, abuztuaren 26an, 51. Artzai Eguna izanen dute Uharte Arakilen. Aralar Mendi elkarteak antolaturiko Nafarroako artzaien bestaren aurtengo edizioan ardi latxen sektorean lanean hasi direnak eta esne horrekin gazta egiteari ekin diotenak omenduko dituzte.
Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.
Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke. Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).
Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai daude abuztuaren 7tik irailaren 2ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era.
Lanak irailaren 4rako bidali beharko dituzte argazkilariek Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak bigarren aldiz argazki lehiaketa antolatu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. ‘Xarmadun xenda eta txokoak’ izanen dute argazkilariek gaia eta partehartzaileek Bertizko basoa bisitatzeko nahia pizten duten elementuei eta paisaiei argazkiak atera beharko dizkiote. Argazkiak irailaren 4ko 14:00 baino lehen aurkeztu behar dira.
Abuztuaren 25ean, larunbatean, I. Enduro Indoor izanen dute Bortz eguneko bestetarako prest daude herritarrak. Asteazken eguerdian lehertuko da bestei hasiera emanen dien txupinazoa, baina aitzinetik, herriko ttikiendako jokoak izanen dira, plazan.
Igandean bertso-afaria izanen dute, Julio Soto eta Aitor Sarriegirekin Ortzegunetik astelehenera bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte herrian: dantza, musika, pilota partidak, herri-kirolak, jolasak, bazkari eta afariak... Haur, gazte eta helduen gozamenerako egunak izanen dira abuztu hondarrekoak.