Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
‘Figurazioa eta esentzia’ ortzegunean inauguratuko da (17:00) eta ikusgai izanen da egunero Kultur 2018 programazioaren baitan, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko ‘Figurazioa eta esentzia’ erakusketarekin. Inaugurazio ekitaldia uztailaren 19an, ortzegunean 17:00etan eginen dute.
Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.
Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke. Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).
Zazpi artisten lanak bilduko ditu eta ortziralean 19:00etan eginen dute irekiera ekitaldia Jokin Arman, Josu Goia, Ignacio Larra, Iciar Mikelperizena, Trini Mikelarena, Juan Carlos Olaetxea eta Oaia Peruarena herriko artisten 7 begirada erakusketa ikusgai izanen da uztailaren 27tik abuztuaren 19ra Berako Kultur Etxean. Uztailaren 27an, ortziralean 19:00etan irekiko dute. Asteartetik igandera irekiak egonen dira Kultur Etxeko ateak, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Igande eta besta egunetan 10:00etatik 14:00etara irekiko dute. Astelehenetan itxia egonen da, baita abuztuaren 3an, San Esteban egunean ere.
Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai daude abuztuaren 7tik irailaren 2ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era.
Egun handian Mexikortxo mariatxiak izanen dituzte eta hondarreko egunean, zikiro jatea Bortz eguneko San Lorenzo besta dotoreak prestatu dituzte aurten ere Zigan, denek ongi pasatzeko modukoak.
Ortzirale arratseko 8etan botako den txupinazoa baino lehen, frontenis txapelketako finalak, haurrendako herri-kirol probak eta txirrindularitza proba izanen dute Abuztuaren 10etik 14ra, ortziraletik asteartera ospatuko dituzte Sunbillan Santiburtzio bestak. Ortziralean 20:00etan botako dute txupinazoa,baina aitzinetik, ortzirale goizean frontenis txapelketako finalak jokatuko dituzte eta arratsaldean haurrendako herri-kirol probak eta txirrindula proba. Larunbatean ospatuko dute San Tiburtzio egun handia.
Gabriel Saralegik piztuko du txupinazoa ostiral arratsaldeko 6etan eta Plazaola aldizkariko azalen egileak, Jon Arrizurieta, Haizea Saenz, Saioa Sagastibeltza, Leire Retegi, Paula Perurena eta Haizea Azpiroz sarituko dituzte Asteburu honetan Plazaola aldizkaria banatzen eta haurren ospakizuneta ibili badira ere, abuztuaren 10ean, ostiralean 18:00etan botako du Gabriel Saralegik Leitzako Santiburtzio pestetako txupinazoa eta sariak emanen dizkiete Plazaola aldizkariko egileei. Baina pesta goizetik hasiko da, kuadrillen arteko herri-kirolekin, elkartasun manifestazioarekin, jubilatuen eta herri bazkariarekin. Ondotik, sei eguneko ospakizun dotoreak izanen dituzte. Santiburtzio egunean, Ezpatadantza ikustera korporazioarekin esertzeko Mikel Nieve txirrindularia eta Nerea Zabaleta ikerlari eta zientzilaria gonbidatu dituzte.