Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
‘Figurazioa eta esentzia’ ortzegunean inauguratuko da (17:00) eta ikusgai izanen da egunero Kultur 2018 programazioaren baitan, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko ‘Figurazioa eta esentzia’ erakusketarekin. Inaugurazio ekitaldia uztailaren 19an, ortzegunean 17:00etan eginen dute.
Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.
Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke. Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).
Zazpi artisten lanak bilduko ditu eta ortziralean 19:00etan eginen dute irekiera ekitaldia Jokin Arman, Josu Goia, Ignacio Larra, Iciar Mikelperizena, Trini Mikelarena, Juan Carlos Olaetxea eta Oaia Peruarena herriko artisten 7 begirada erakusketa ikusgai izanen da uztailaren 27tik abuztuaren 19ra Berako Kultur Etxean. Uztailaren 27an, ortziralean 19:00etan irekiko dute. Asteartetik igandera irekiak egonen dira Kultur Etxeko ateak, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Igande eta besta egunetan 10:00etatik 14:00etara irekiko dute. Astelehenetan itxia egonen da, baita abuztuaren 3an, San Esteban egunean ere.
Egun handian herri bazkaria izanen dute eta hondar egunean aizkora apustua eta Txamukos taldea ikusgai eta entzungai Lau eguneko Santo Domingo bestak antolatu dituzte aurten ere Gaztelun, egitarau zabalarekin. Abuztuaren 2ko, ortzegun arratsaldeko, erraketa partidekin hasiko dituzte bestak. Ondotik, haurrentzako jokoak izanen dituzte. 20:00etan suziriak bota eta segidan txistulariak herria alaitzen ibiliko dira.
Larunbatean Aspeko pilotarien arteko pilota partidak izanen dira ikusgai Berako bestak abuztuaren 2an, ortzegunean hasi eta abuztuaren 6an, astelehenean, bukatuko dira. Bortz egunez, bertzeak bertze, herriko txistulariek, Incansables txarangak eta Ezpelur gaiteroek girotuko dute herria eta gisa guztietako ekitaldiez gozatzeko aukera izanen dute herritar eta bisitariak: bertso-saioak, dantza-emanaldiak, su artifizialak, kukaña, danborrada, puzgarriak, trialsin ikuskizuna...
Larunbatean aizkora apustua eta igandean Euskal Herriko 3. Mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko dituzte Egun batean Beintzan, hurrengoan Labaienen, lau eguneko bestak antolatu dituzte. Beintzan hasi eta Labaienen bukatuko dira aurten.
Plazaola aldizkaria banatuko dute larunbatean eta igandeen umeentzako ekitaldiak prestatu dituzte Abuztuaren 10ean, datorren ostiralean botako dute Santiburtzio pestetako txupinazoa Leitzan. Baina astebete lehenago, pesta usaina somatzen hasiko dira, larunbateko Erreparto Egunarekin eta igandeko Umeen Egunarekin.