Ostirala, abuztuak 3



20:30

'Fusioak' dantza ikuskizuna Elizondon

Elizondoko plaza, Baztan Elizondo | Ikuskizunak

‘Fusioak’ ikuskizuna eskainiko du plazan ortziralean 20:30ean, Kultur 2018 programaren baitan Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak antolatutako Kultur 2018 programaren baitan ekainaren 22tik irailaren 8ra musika, dantza eta arteko 36 emanaldi egiten ari dira. Abuztuaren 3an, ortziralean 20:30ean, Aukeran dantza konpainiak Fusioak emanaldia eskainiko du Elizondoko plazan.

'Fusioak' dantza ikuskizuna Elizondon Elizondoko plaza

‘Fusioak’ ikuskizuna eskainiko du plazan ortziralean 20:30ean, Kultur 2018 programaren baitan

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak antolatutako Kultur 2018 programaren baitan ekainaren 22tik irailaren 8ra musika, dantza eta arteko 36 emanaldi egiten ari dira. Abuztuaren 3an, ortziralean 20:30ean, Aukeran dantza konpainiak Fusioak emanaldia eskainiko du Elizondoko plazan.



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



11:34
11:34

Udaleku irekiak Areson

Leitzaldea Areso

11:00etatik 13:00etara bilduko dira, egunero Herriko plazara inguratzen denak, aurten ere, umeen jolasak eta barreak adituko ditu. Ekainaren 19an izan zuten azken eskola eguna eta ginkana berezi batekin bukaera borobila eman zioten ikasturteari. Orain, berriz, atseden hartzeko garaia da baina baita ongi pasatzekoa ere.

Udaleku irekiak Areson

11:00etatik 13:00etara bilduko dira, egunero

Herriko plazara inguratzen denak, aurten ere, umeen jolasak eta barreak adituko ditu. Ekainaren 19an izan zuten azken eskola eguna eta ginkana berezi batekin bukaera borobila eman zioten ikasturteari. Orain, berriz, atseden hartzeko garaia da baina baita ongi pasatzekoa ere.



10:30
19:00

Javier Cigaren 'Figurazioa eta esentzia' Bertizen

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

‘Figurazioa eta esentzia’ ortzegunean inauguratuko da (17:00) eta ikusgai izanen da egunero Kultur 2018 programazioaren baitan, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko ‘Figurazioa eta esentzia’ erakusketarekin.  Inaugurazio ekitaldia uztailaren 19an, ortzegunean 17:00etan eginen dute.

Javier Cigaren 'Figurazioa eta esentzia' Bertizen Bertizko natur parkean

‘Figurazioa eta esentzia’ ortzegunean inauguratuko da (17:00) eta ikusgai izanen da egunero

Kultur 2018 programazioaren baitan, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko ‘Figurazioa eta esentzia’ erakusketarekin.  Inaugurazio ekitaldia uztailaren 19an, ortzegunean 17:00etan eginen dute.



18:30
21:00

Diana Iniestaren margolanak ikusgai Erratzun

Tailerrean edo Lixutegian, Baztan Erratzu | Erakusketak

Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.

Diana Iniestaren margolanak ikusgai Erratzun Tailerrean edo Lixutegian

Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu

Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.



12:06
12:06

Aralar ezagutzeko ibilaldi gidatuak

Plazaola, Leitzaldea

Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke. Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).

Aralar ezagutzeko ibilaldi gidatuak Plazaola

Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke.

Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).


19:00
14:00

'7 begirada' erakusketa Berako Kultur Etxean

Bortziriak Bera | Erakusketak

Zazpi artisten lanak bilduko ditu eta ortziralean 19:00etan eginen dute irekiera ekitaldia Jokin Arman, Josu Goia, Ignacio Larra, Iciar Mikelperizena, Trini Mikelarena, Juan Carlos Olaetxea eta Oaia Peruarena herriko artisten 7 begirada erakusketa ikusgai izanen da uztailaren 27tik abuztuaren 19ra Berako Kultur Etxean. Uztailaren 27an, ortziralean 19:00etan irekiko dute. Asteartetik igandera irekiak egonen dira Kultur Etxeko ateak, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Igande eta besta egunetan 10:00etatik 14:00etara irekiko dute. Astelehenetan itxia egonen da, baita abuztuaren 3an, San Esteban egunean ere.

'7 begirada' erakusketa Berako Kultur Etxean

Zazpi artisten lanak bilduko ditu eta ortziralean 19:00etan eginen dute irekiera ekitaldia

Jokin Arman, Josu Goia, Ignacio Larra, Iciar Mikelperizena, Trini Mikelarena, Juan Carlos Olaetxea eta Oaia Peruarena herriko artisten 7 begirada erakusketa ikusgai izanen da uztailaren 27tik abuztuaren 19ra Berako Kultur Etxean. Uztailaren 27an, ortziralean 19:00etan irekiko dute. Asteartetik igandera irekiak egonen dira Kultur Etxeko ateak, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Igande eta besta egunetan 10:00etatik 14:00etara irekiko dute. Astelehenetan itxia egonen da, baita abuztuaren 3an, San Esteban egunean ere.



10:00
23:59

Gazteluko bestak

Malerreka Donamaria | Bestak

Egun handian herri bazkaria izanen dute eta hondar egunean aizkora apustua eta Txamukos taldea ikusgai eta entzungai Lau eguneko Santo Domingo bestak antolatu dituzte aurten ere Gaztelun, egitarau zabalarekin. Abuztuaren 2ko, ortzegun arratsaldeko, erraketa partidekin hasiko dituzte bestak. Ondotik, haurrentzako jokoak izanen dituzte. 20:00etan suziriak bota eta segidan txistulariak herria alaitzen ibiliko dira.

Gazteluko bestak

Egun handian herri bazkaria izanen dute eta hondar egunean aizkora apustua eta Txamukos taldea ikusgai eta entzungai

Lau eguneko Santo Domingo bestak antolatu dituzte aurten ere Gaztelun, egitarau zabalarekin. Abuztuaren 2ko, ortzegun arratsaldeko, erraketa partidekin hasiko dituzte bestak. Ondotik, haurrentzako jokoak izanen dituzte. 20:00etan suziriak bota eta segidan txistulariak herria alaitzen ibiliko dira.


11:14
11:14

Berako bestak

Bortziriak Bera | Bestak

Larunbatean Aspeko pilotarien arteko pilota partidak izanen dira ikusgai Berako bestak abuztuaren 2an, ortzegunean hasi eta abuztuaren 6an, astelehenean, bukatuko dira. Bortz egunez, bertzeak bertze, herriko txistulariek, Incansables txarangak eta Ezpelur gaiteroek girotuko dute herria eta gisa guztietako ekitaldiez gozatzeko aukera izanen dute herritar eta bisitariak: bertso-saioak, dantza-emanaldiak, su artifizialak, kukaña, danborrada, puzgarriak, trialsin ikuskizuna...

Berako bestak

Larunbatean Aspeko pilotarien arteko pilota partidak izanen dira ikusgai

Berako bestak abuztuaren 2an, ortzegunean hasi eta abuztuaren 6an, astelehenean, bukatuko dira. Bortz egunez, bertzeak bertze, herriko txistulariek, Incansables txarangak eta Ezpelur gaiteroek girotuko dute herria eta gisa guztietako ekitaldiez gozatzeko aukera izanen dute herritar eta bisitariak: bertso-saioak, dantza-emanaldiak, su artifizialak, kukaña, danborrada, puzgarriak, trialsin ikuskizuna...



12:00
23:59

Beintza-Labaiengo bestak

Malerreka Beintza-Labaien | Bestak

Larunbatean aizkora apustua eta igandean Euskal Herriko 3. Mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko dituzte Egun batean Beintzan, hurrengoan Labaienen, lau eguneko  bestak antolatu dituzte. Beintzan hasi eta Labaienen bukatuko dira aurten.

Beintza-Labaiengo bestak

Larunbatean aizkora apustua eta igandean Euskal Herriko 3. Mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko dituzte

Egun batean Beintzan, hurrengoan Labaienen, lau eguneko  bestak antolatu dituzte. Beintzan hasi eta Labaienen bukatuko dira aurten.


22:00
06:00

Ur Festa Leitzan

Leitzako igerilekuan, Leitzaldea Leitza | Bestak

Abuztuaren 3an, ostiralean, 22:00etan, Leitzako igerilekuan 2-16 urteko gaztetxoei zuzenduta, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Leitzako kiroldegia, Leitzako Udala, Gozamenez koordinadora eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Ur festa antolatu du.

Ur Festa Leitzan Leitzako igerilekuan

Abuztuaren 3an, ostiralean, 22:00etan, Leitzako igerilekuan

2-16 urteko gaztetxoei zuzenduta, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Leitzako kiroldegia, Leitzako Udala, Gozamenez koordinadora eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Ur festa antolatu du.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»