Iruñeko El Velocimetro autoeskolan eskainiko da ikastaroa, abuztuaren 18an hasita. Izen-ematea 680 110651 (Migeltxo) edo 679 958880 (Rosa) telefonoetan egin daiteke Ministerioak errepideko garraiolari titulua eskuratzeko azterketan aldaketak egin ditu. 2018ko uztailaren 1etik aitzinera, azterketa egin ahal izateko, guttieneko ikasketak izan beharko dira (baliteke Erdi Mailako Zikloko edo Batxilergoko tituluak eskatzea). Hala ere, El Velocimetro autoeskolak orain arteko sistema ardatz duen azken ikastaroa eskainiko du. Abuztuaren 18tik aitzinera Nafarroako Gobernuak urrian egitekoa duen deialdira bideraturiko saioak eskainiko dituzte.
Asteazkenean San Jose Zahar Etxeko familia bazkaria ere eginen dute Berako bestak abuztuaren 2ko txupinazoarekin lehertuko badira ere, abuztuaren 1ean, asteazkenean 21:00etan ohiko dantza jaialdia eskainiko du Gure Txokoa elkarteko dantza taldeak Eztegara pilotalekuan. Lehenagotik, 13:00etan San Jose Zahar Etxeko familia bazkaria izanen dute eta ondotik, 22:30ean, Manttalek antolatutako Berako Gau Krosaren bosgarren edizioa.
Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
11:00etatik 13:00etara bilduko dira, egunero Herriko plazara inguratzen denak, aurten ere, umeen jolasak eta barreak adituko ditu. Ekainaren 19an izan zuten azken eskola eguna eta ginkana berezi batekin bukaera borobila eman zioten ikasturteari. Orain, berriz, atseden hartzeko garaia da baina baita ongi pasatzekoa ere.
‘Figurazioa eta esentzia’ ortzegunean inauguratuko da (17:00) eta ikusgai izanen da egunero Kultur 2018 programazioaren baitan, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko ‘Figurazioa eta esentzia’ erakusketarekin. Inaugurazio ekitaldia uztailaren 19an, ortzegunean 17:00etan eginen dute.
Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.
Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke. Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).
Zazpi artisten lanak bilduko ditu eta ortziralean 19:00etan eginen dute irekiera ekitaldia Jokin Arman, Josu Goia, Ignacio Larra, Iciar Mikelperizena, Trini Mikelarena, Juan Carlos Olaetxea eta Oaia Peruarena herriko artisten 7 begirada erakusketa ikusgai izanen da uztailaren 27tik abuztuaren 19ra Berako Kultur Etxean. Uztailaren 27an, ortziralean 19:00etan irekiko dute. Asteartetik igandera irekiak egonen dira Kultur Etxeko ateak, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Igande eta besta egunetan 10:00etatik 14:00etara irekiko dute. Astelehenetan itxia egonen da, baita abuztuaren 3an, San Esteban egunean ere.