Igandea, uztailak 29



10:00

Aranoko XIV. Feria Eguna

Leitzaldea Arano | Feriak

Postua jarri nahi duenak Festa Batzordeko kideren bati jakinarazi beharko dio Herriko festen harira, uztailaren 29an, datorren igandean, XIV. Feria Eguna izanen dute Aranon. Ferian parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek, bi aukera proposatuz. Batetik, patata tortilla lehiaketan parte hartzera animatu nahi izan dituzte; eta bestetik, nahi duenak etxeko jaki edo artisau produktuekin postu bat jar dezakeela gogorarazi dute. Postua jarri nahi dutenen kasuan Festa Batzordeko kideren bati, tokia gordetzeko, jakinarazi behar zaiola gogorarazi dute. 

Aranoko XIV. Feria Eguna

Postua jarri nahi duenak Festa Batzordeko kideren bati jakinarazi beharko dio

Herriko festen harira, uztailaren 29an, datorren igandean, XIV. Feria Eguna izanen dute Aranon. Ferian parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek, bi aukera proposatuz. Batetik, patata tortilla lehiaketan parte hartzera animatu nahi izan dituzte; eta bestetik, nahi duenak etxeko jaki edo artisau produktuekin postu bat jar dezakeela gogorarazi dute. Postua jarri nahi dutenen kasuan Festa Batzordeko kideren bati, tokia gordetzeko, jakinarazi behar zaiola gogorarazi dute. 


13:00

Banartako bestak Lesakan

Bortziriak Lesaka | Bestak

Igandean 13:00etan botako dute txupinazoa eta hainbat ekitaldi eginen dituzte Linddurrenborda sagardotegi inguruan Santiago egunez ospatu ohi dituzte Lesakan Banartako bestak, baina aurten besta eguna ez denez izan, ondoko igandean eginen dute. Garai batean egun hori ospatzeko Banartako kaxkoan biltzen omen ziren Nabaz eta Katazpegi auzoko bizilagunak. Azken urteetan, berriz, Linddurrenborda sagardotegiaren inguruan izaten dira ekitaldiak.

Banartako bestak Lesakan

Igandean 13:00etan botako dute txupinazoa eta hainbat ekitaldi eginen dituzte Linddurrenborda sagardotegi inguruan

Santiago egunez ospatu ohi dituzte Lesakan Banartako bestak, baina aurten besta eguna ez denez izan, ondoko igandean eginen dute. Garai batean egun hori ospatzeko Banartako kaxkoan biltzen omen ziren Nabaz eta Katazpegi auzoko bizilagunak. Azken urteetan, berriz, Linddurrenborda sagardotegiaren inguruan izaten dira ekitaldiak.



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



11:34
11:34

Udaleku irekiak Areson

Leitzaldea Areso

11:00etatik 13:00etara bilduko dira, egunero Herriko plazara inguratzen denak, aurten ere, umeen jolasak eta barreak adituko ditu. Ekainaren 19an izan zuten azken eskola eguna eta ginkana berezi batekin bukaera borobila eman zioten ikasturteari. Orain, berriz, atseden hartzeko garaia da baina baita ongi pasatzekoa ere.

Udaleku irekiak Areson

11:00etatik 13:00etara bilduko dira, egunero

Herriko plazara inguratzen denak, aurten ere, umeen jolasak eta barreak adituko ditu. Ekainaren 19an izan zuten azken eskola eguna eta ginkana berezi batekin bukaera borobila eman zioten ikasturteari. Orain, berriz, atseden hartzeko garaia da baina baita ongi pasatzekoa ere.



10:30
19:00

Javier Cigaren 'Figurazioa eta esentzia' Bertizen

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

‘Figurazioa eta esentzia’ ortzegunean inauguratuko da (17:00) eta ikusgai izanen da egunero Kultur 2018 programazioaren baitan, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko ‘Figurazioa eta esentzia’ erakusketarekin.  Inaugurazio ekitaldia uztailaren 19an, ortzegunean 17:00etan eginen dute.

Javier Cigaren 'Figurazioa eta esentzia' Bertizen Bertizko natur parkean

‘Figurazioa eta esentzia’ ortzegunean inauguratuko da (17:00) eta ikusgai izanen da egunero

Kultur 2018 programazioaren baitan, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko ‘Figurazioa eta esentzia’ erakusketarekin.  Inaugurazio ekitaldia uztailaren 19an, ortzegunean 17:00etan eginen dute.



12:00
04:00

Elizondoko Santiago bestak 2018

Baztan Elizondo | Bestak

Astearte eguerdian botako den txupinazoaren eta Baztan-zopen ondotik, erraldoi konpartsak itzulia eginen du  Baztandarren Biltzarrari txanda hartuz, Elizondoko Santiago bestek segida emanen diote ospakizun giroari Baztanen. Uztailaren 24tik 28ra ospatuko dituzte bestak Elizondon. Astearte eguerdiko txupinazoarekin hasi eta larunbateko zikiro-jate eta bertze ekitaldiak bitarte, bortz egunez izanen da ederki pasatzeko aukera.

Elizondoko Santiago bestak 2018

Astearte eguerdian botako den txupinazoaren eta Baztan-zopen ondotik, erraldoi konpartsak itzulia eginen du 

Baztandarren Biltzarrari txanda hartuz, Elizondoko Santiago bestek segida emanen diote ospakizun giroari Baztanen. Uztailaren 24tik 28ra ospatuko dituzte bestak Elizondon. Astearte eguerdiko txupinazoarekin hasi eta larunbateko zikiro-jate eta bertze ekitaldiak bitarte, bortz egunez izanen da ederki pasatzeko aukera.



11:00
23:30

Aranoko Santiago festak

Leitzaldea Arano | Bestak

Arkume jateko txartelak uztailaren 25a bitarte eros daitezke; helduek 30 euro eta haurrek sei euro ordaindu beharko dituzte Santiago Festetarako gogotsu daude aranoarrak ere. Santiago Egunarekin hasi eta lau egunez haur, gazte eta helduen gozamenerako ekitaldiz jositako egunak izanen dituzte; tartean, osteguna, atseden eguna izanen dute.  Festak hilaren 25ean, asteazkenean, hasiagatik, aurreko igandean ere, hilaren 22an, festa seinalea izan da herrian. Izan ere, pala txapelketako finalak jokatu dituzte. 

Aranoko Santiago festak

Arkume jateko txartelak uztailaren 25a bitarte eros daitezke; helduek 30 euro eta haurrek sei euro ordaindu beharko dituzte

Santiago Festetarako gogotsu daude aranoarrak ere. Santiago Egunarekin hasi eta lau egunez haur, gazte eta helduen gozamenerako ekitaldiz jositako egunak izanen dituzte; tartean, osteguna, atseden eguna izanen dute.  Festak hilaren 25ean, asteazkenean, hasiagatik, aurreko igandean ere, hilaren 22an, festa seinalea izan da herrian. Izan ere, pala txapelketako finalak jokatu dituzte. 


12:00
23:59

Elgorriagako Santiago bestak

Malerreka Elgorriaga | Bestak

Santiago egunaren biharamuna, hilaren 26a, atseden eguna izanen da  Elgorriagan ere Santiago bestak ospatuko dituzte uztailaren 25etik 29ra, nahiz eta uztailaren 26a, ortzeguna, atseden eguna izanen dute. Beraz, Santiago eguna ospatuko dute asteazkenean eta ortziraletik igandera segituko du bestak.

Elgorriagako Santiago bestak

Santiago egunaren biharamuna, hilaren 26a, atseden eguna izanen da 

Elgorriagan ere Santiago bestak ospatuko dituzte uztailaren 25etik 29ra, nahiz eta uztailaren 26a, ortzeguna, atseden eguna izanen dute. Beraz, Santiago eguna ospatuko dute asteazkenean eta ortziraletik igandera segituko du bestak.


18:30
21:00

Diana Iniestaren margolanak ikusgai Erratzun

Tailerrean edo Lixutegian, Baztan Erratzu | Erakusketak

Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.

Diana Iniestaren margolanak ikusgai Erratzun Tailerrean edo Lixutegian

Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu

Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.



12:06
12:06

Aralar ezagutzeko ibilaldi gidatuak

Plazaola, Leitzaldea

Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke. Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).

Aralar ezagutzeko ibilaldi gidatuak Plazaola

Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke.

Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).


19:00
14:00

'7 begirada' erakusketa Berako Kultur Etxean

Bortziriak Bera | Erakusketak

Zazpi artisten lanak bilduko ditu eta ortziralean 19:00etan eginen dute irekiera ekitaldia Jokin Arman, Josu Goia, Ignacio Larra, Iciar Mikelperizena, Trini Mikelarena, Juan Carlos Olaetxea eta Oaia Peruarena herriko artisten 7 begirada erakusketa ikusgai izanen da uztailaren 27tik abuztuaren 19ra Berako Kultur Etxean. Uztailaren 27an, ortziralean 19:00etan irekiko dute. Asteartetik igandera irekiak egonen dira Kultur Etxeko ateak, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Igande eta besta egunetan 10:00etatik 14:00etara irekiko dute. Astelehenetan itxia egonen da, baita abuztuaren 3an, San Esteban egunean ere.

'7 begirada' erakusketa Berako Kultur Etxean

Zazpi artisten lanak bilduko ditu eta ortziralean 19:00etan eginen dute irekiera ekitaldia

Jokin Arman, Josu Goia, Ignacio Larra, Iciar Mikelperizena, Trini Mikelarena, Juan Carlos Olaetxea eta Oaia Peruarena herriko artisten 7 begirada erakusketa ikusgai izanen da uztailaren 27tik abuztuaren 19ra Berako Kultur Etxean. Uztailaren 27an, ortziralean 19:00etan irekiko dute. Asteartetik igandera irekiak egonen dira Kultur Etxeko ateak, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Igande eta besta egunetan 10:00etatik 14:00etara irekiko dute. Astelehenetan itxia egonen da, baita abuztuaren 3an, San Esteban egunean ere.



05:30
21:00

Beti Gazte Pirinioetara

Bortziriak Lesaka | Mendi ibilaldiak

Panticosa aldera joateko uztailaren 24ª baino lehen eman behar da izena Azken urteetako ohiturari eutsiz, uztailean Pirinioetara irteera antolatu du Beti Gazteko mendi taldeak. Aurten, Panticosa ingurura joanen dira uztailaren 28an eta 29an. Apuntatzeko epea uztailaren 24an bukatuko da eta 25 lagunendako lekua dute.  Beti Gazteko bazkideek lehentasuna izanen dute. Informazio +

Beti Gazte Pirinioetara

Panticosa aldera joateko uztailaren 24ª baino lehen eman behar da izena

Azken urteetako ohiturari eutsiz, uztailean Pirinioetara irteera antolatu du Beti Gazteko mendi taldeak. Aurten, Panticosa ingurura joanen dira uztailaren 28an eta 29an. Apuntatzeko epea uztailaren 24an bukatuko da eta 25 lagunendako lekua dute.  Beti Gazteko bazkideek lehentasuna izanen dute. Informazio +