Larunbatean 10:00etatik 14:00etara Beralandetan Autodefentsa ikastaroa antolatu du Beran Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Berdintasun Institutuak lagunduta. Uztailaren 28an eginen dute, larunbatean 10:00etatik 14:00etara Beralandetan.
Patata tortila lehiaketa eta dastatzea ere eginen dituzte larunbat arratsean Bertze urtetan bezala, aurten ere Urdazubiko Udalak Pilotaren Unibertsoaren erakusketa antolatu du, aurten hamabigarren edizioa beteko duena.
Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
11:00etatik 13:00etara bilduko dira, egunero Herriko plazara inguratzen denak, aurten ere, umeen jolasak eta barreak adituko ditu. Ekainaren 19an izan zuten azken eskola eguna eta ginkana berezi batekin bukaera borobila eman zioten ikasturteari. Orain, berriz, atseden hartzeko garaia da baina baita ongi pasatzekoa ere.
‘Figurazioa eta esentzia’ ortzegunean inauguratuko da (17:00) eta ikusgai izanen da egunero Kultur 2018 programazioaren baitan, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko ‘Figurazioa eta esentzia’ erakusketarekin. Inaugurazio ekitaldia uztailaren 19an, ortzegunean 17:00etan eginen dute.
Astearte eguerdian botako den txupinazoaren eta Baztan-zopen ondotik, erraldoi konpartsak itzulia eginen du Baztandarren Biltzarrari txanda hartuz, Elizondoko Santiago bestek segida emanen diote ospakizun giroari Baztanen. Uztailaren 24tik 28ra ospatuko dituzte bestak Elizondon. Astearte eguerdiko txupinazoarekin hasi eta larunbateko zikiro-jate eta bertze ekitaldiak bitarte, bortz egunez izanen da ederki pasatzeko aukera.
Arkume jateko txartelak uztailaren 25a bitarte eros daitezke; helduek 30 euro eta haurrek sei euro ordaindu beharko dituzte Santiago Festetarako gogotsu daude aranoarrak ere. Santiago Egunarekin hasi eta lau egunez haur, gazte eta helduen gozamenerako ekitaldiz jositako egunak izanen dituzte; tartean, osteguna, atseden eguna izanen dute. Festak hilaren 25ean, asteazkenean, hasiagatik, aurreko igandean ere, hilaren 22an, festa seinalea izan da herrian. Izan ere, pala txapelketako finalak jokatu dituzte.
Santiago egunaren biharamuna, hilaren 26a, atseden eguna izanen da Elgorriagan ere Santiago bestak ospatuko dituzte uztailaren 25etik 29ra, nahiz eta uztailaren 26a, ortzeguna, atseden eguna izanen dute. Beraz, Santiago eguna ospatuko dute asteazkenean eta ortziraletik igandera segituko du bestak.
Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.
Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke. Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).
Zazpi artisten lanak bilduko ditu eta ortziralean 19:00etan eginen dute irekiera ekitaldia Jokin Arman, Josu Goia, Ignacio Larra, Iciar Mikelperizena, Trini Mikelarena, Juan Carlos Olaetxea eta Oaia Peruarena herriko artisten 7 begirada erakusketa ikusgai izanen da uztailaren 27tik abuztuaren 19ra Berako Kultur Etxean. Uztailaren 27an, ortziralean 19:00etan irekiko dute. Asteartetik igandera irekiak egonen dira Kultur Etxeko ateak, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Igande eta besta egunetan 10:00etatik 14:00etara irekiko dute. Astelehenetan itxia egonen da, baita abuztuaren 3an, San Esteban egunean ere.
Ortziralean 23:00etan Kataku herri ostatuan Zozo Taldeak kontzertua eskainiko du uztailaren 27an, ortziralean 23:00etan Kataku herri ostatuan.
Panticosa aldera joateko uztailaren 24ª baino lehen eman behar da izena Azken urteetako ohiturari eutsiz, uztailean Pirinioetara irteera antolatu du Beti Gazteko mendi taldeak. Aurten, Panticosa ingurura joanen dira uztailaren 28an eta 29an. Apuntatzeko epea uztailaren 24an bukatuko da eta 25 lagunendako lekua dute. Beti Gazteko bazkideek lehentasuna izanen dute. Informazio +