Asteartea, uztailak 24



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



11:34
11:34

Udaleku irekiak Areson

Leitzaldea Areso

11:00etatik 13:00etara bilduko dira, egunero Herriko plazara inguratzen denak, aurten ere, umeen jolasak eta barreak adituko ditu. Ekainaren 19an izan zuten azken eskola eguna eta ginkana berezi batekin bukaera borobila eman zioten ikasturteari. Orain, berriz, atseden hartzeko garaia da baina baita ongi pasatzekoa ere.

Udaleku irekiak Areson

11:00etatik 13:00etara bilduko dira, egunero

Herriko plazara inguratzen denak, aurten ere, umeen jolasak eta barreak adituko ditu. Ekainaren 19an izan zuten azken eskola eguna eta ginkana berezi batekin bukaera borobila eman zioten ikasturteari. Orain, berriz, atseden hartzeko garaia da baina baita ongi pasatzekoa ere.



10:30
19:00

Javier Cigaren 'Figurazioa eta esentzia' Bertizen

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

‘Figurazioa eta esentzia’ ortzegunean inauguratuko da (17:00) eta ikusgai izanen da egunero Kultur 2018 programazioaren baitan, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko ‘Figurazioa eta esentzia’ erakusketarekin.  Inaugurazio ekitaldia uztailaren 19an, ortzegunean 17:00etan eginen dute.

Javier Cigaren 'Figurazioa eta esentzia' Bertizen Bertizko natur parkean

‘Figurazioa eta esentzia’ ortzegunean inauguratuko da (17:00) eta ikusgai izanen da egunero

Kultur 2018 programazioaren baitan, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko ‘Figurazioa eta esentzia’ erakusketarekin.  Inaugurazio ekitaldia uztailaren 19an, ortzegunean 17:00etan eginen dute.



12:00
04:00

Elizondoko Santiago bestak 2018

Baztan Elizondo | Bestak

Astearte eguerdian botako den txupinazoaren eta Baztan-zopen ondotik, erraldoi konpartsak itzulia eginen du  Baztandarren Biltzarrari txanda hartuz, Elizondoko Santiago bestek segida emanen diote ospakizun giroari Baztanen. Uztailaren 24tik 28ra ospatuko dituzte bestak Elizondon. Astearte eguerdiko txupinazoarekin hasi eta larunbateko zikiro-jate eta bertze ekitaldiak bitarte, bortz egunez izanen da ederki pasatzeko aukera.

Elizondoko Santiago bestak 2018

Astearte eguerdian botako den txupinazoaren eta Baztan-zopen ondotik, erraldoi konpartsak itzulia eginen du 

Baztandarren Biltzarrari txanda hartuz, Elizondoko Santiago bestek segida emanen diote ospakizun giroari Baztanen. Uztailaren 24tik 28ra ospatuko dituzte bestak Elizondon. Astearte eguerdiko txupinazoarekin hasi eta larunbateko zikiro-jate eta bertze ekitaldiak bitarte, bortz egunez izanen da ederki pasatzeko aukera.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»