Hilabeteko bigarren larunbatean, 10:30etik 13:30era eskolako arkupeetan Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua izanen da uztailaren 14an, hilabeteko bigarren larunbatean 10:30etik 13:30era Berako Rikardo Baroja eskolako arkupetan.
Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
11:00etatik 13:00etara bilduko dira, egunero Herriko plazara inguratzen denak, aurten ere, umeen jolasak eta barreak adituko ditu. Ekainaren 19an izan zuten azken eskola eguna eta ginkana berezi batekin bukaera borobila eman zioten ikasturteari. Orain, berriz, atseden hartzeko garaia da baina baita ongi pasatzekoa ere.
Ortziraletik astelehenera bitarte jolasak, ikuskizunak, musika, lehiaketak... izanen dira eta ortzirale goizetik hasita, egunero puzgarriak paratuko dituzte, plazan Ortziralean 20:00etan lehertuko da bestei hasiera emanen dien suziria. Halere, 16:30ean Kulkiren eskutik, herriko ttikiendako herri-kirolak izanen dira; eta 19:00etan besta girora hurbiltzeko herriko dantzaldien emanaldia izanen da ikusgai.