Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
Ihiztarien etxolako eguna ospatuko dute larunbatean, hurrengo ortziralean hasiko diren Jondoni Petri besten esperoan Jondoni Petri bestak ereiaroaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko dituzte Senperen. Aitzinetik, ereiaroaren 23an, larunbatean, Ihiztarien Etxolako eguna ospatuko dute. 09:00etan Ball-trap eta bazkaria izanen dute (14 euro).
Jondoni Petri bestak eskolen lasterketarekin abiatuko dira Jondoni Petri bestak ereiaroaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko dituzte Senperen. Abiatzeko, ortzirale arratsaldean eskolen lasterketa eginen dute, esku huskako Senpereko pilota openeko lehen finalerdia eta arratsean, zikiroa. Larunbat eguerdian botako dute txupinazoa.