Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
Ihiztarien etxolako eguna ospatuko dute larunbatean, hurrengo ortziralean hasiko diren Jondoni Petri besten esperoan Jondoni Petri bestak ereiaroaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko dituzte Senperen. Aitzinetik, ereiaroaren 23an, larunbatean, Ihiztarien Etxolako eguna ospatuko dute. 09:00etan Ball-trap eta bazkaria izanen dute (14 euro).
Ortzegun eguerdiko txupinazoaren eta ezkil-jotzearen ondotik pintxo potea, gazteen bazkaria eta Izpegiko IX. Igoera izanen dituzte Ekainaren 28an, ortzegun eguerdian botako den txupinazoarekin eta ezkil-jotzearekin hasi eta igandeko zikiro-jatea bitarte, lau eguneko besta dotoreak prestatu dituzte aurten ere Erratzun.
Egun handiko bertso saioan Aitor Sarriegi, Agin Laburu eta Amaia Agirre ariko dira kantari Ekainaren 28an, ortzegun arratseko 8etan botako duten txupinazoarekin hasiko dira San Pedro bestak Donezteben. Bortz egunez, hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Jondoni Petri bestak eskolen lasterketarekin abiatuko dira Jondoni Petri bestak ereiaroaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko dituzte Senperen. Abiatzeko, ortzirale arratsaldean eskolen lasterketa eginen dute, esku huskako Senpereko pilota openeko lehen finalerdia eta arratsean, zikiroa. Larunbat eguerdian botako dute txupinazoa.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |