Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Ekainaren 14an, 21ean eta 28an izango dira saioak eta ekainaren 7ra bitarte eman daiteke izena Mendialdea Mankomunitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, elkarlanean, hondakin bereziak eta materia organikoa kudeatzen ikasteko formazioa antolatu dute. Hiru saio izanen dira, ekainaren 14an hasita, ostegunetan. Arratsaldeko 17:30etik 20:00etara bitarte bilduko dira.
Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
Ihiztarien etxolako eguna ospatuko dute larunbatean, hurrengo ortziralean hasiko diren Jondoni Petri besten esperoan Jondoni Petri bestak ereiaroaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko dituzte Senperen. Aitzinetik, ereiaroaren 23an, larunbatean, Ihiztarien Etxolako eguna ospatuko dute. 09:00etan Ball-trap eta bazkaria izanen dute (14 euro).
Ortzegun eguerdiko txupinazoaren eta ezkil-jotzearen ondotik pintxo potea, gazteen bazkaria eta Izpegiko IX. Igoera izanen dituzte Ekainaren 28an, ortzegun eguerdian botako den txupinazoarekin eta ezkil-jotzearekin hasi eta igandeko zikiro-jatea bitarte, lau eguneko besta dotoreak prestatu dituzte aurten ere Erratzun.
Egun handiko bertso saioan Aitor Sarriegi, Agin Laburu eta Amaia Agirre ariko dira kantari Ekainaren 28an, ortzegun arratseko 8etan botako duten txupinazoarekin hasiko dira San Pedro bestak Donezteben. Bortz egunez, hainbat ekitaldi antolatu dituzte.