Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Egunero irekia egonen da, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara Eugenio Llamosas margolariaren margo erakusketa irekiko dute Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 1etik 24ra. Sortzez Castro Urdialeskoa (Kantabria), Baztango Eskolako kide den Llamosas-en margolanak lehen ere ikusgai izan dira Arizkunenean. Egunero irekia egonen da erakusketa, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara.
Ekainaren 14an, 21ean eta 28an izango dira saioak eta ekainaren 7ra bitarte eman daiteke izena Mendialdea Mankomunitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, elkarlanean, hondakin bereziak eta materia organikoa kudeatzen ikasteko formazioa antolatu dute. Hiru saio izanen dira, ekainaren 14an hasita, ostegunetan. Arratsaldeko 17:30etik 20:00etara bitarte bilduko dira.
Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
Ortziralean Arizkun Rock jaialdia izanen dute Ekainaren 21etik 25era ospatuko dituzte Sanjoan bestak. Ortzeguneko txupinazoaren eta txopo goratzearen ondotik, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ortziralean, Arizkun Rock jaialdia izanen da.
Larunbatean IV Palioa zaldi lasterketa eta igandean artzain zakur eta mus txapelketak jokatuko dituzte Irisarriko bestak ospatuko dituzte ekainaren 22tik 24ra Igantziko Irrisarri Land-en. San Juan sua, dantzak, herri kirolak, artzain zakur txapelketa eta bertze hainbat ekitaldi prest dituzte egitarauan.
Ihiztarien etxolako eguna ospatuko dute larunbatean, hurrengo ortziralean hasiko diren Jondoni Petri besten esperoan Jondoni Petri bestak ereiaroaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko dituzte Senperen. Aitzinetik, ereiaroaren 23an, larunbatean, Ihiztarien Etxolako eguna ospatuko dute. 09:00etan Ball-trap eta bazkaria izanen dute (14 euro).