Larunbata, ekainak 23



10:00

Igantziko Biltoki elkartearen 40. urteurrena

Bortziriak Igantzi | Mendi ibilaldiak

San Juan bezpera eguna aprobetxatuz, egun guzian Elutxa txaranga ibiliko da herrian barna, Herriko Etxeak, Biltokik eta estankoak antolatuta  Igantziko Biltoki Elkartearen 40. urteurrena ekitaldiz bete-betea prestatzen ari dira, San Juan bezpera eguna aprobetxatuz. Ginkana, Garagardo Besta, bazkaria, afaria, musika eta dantza izanen dituzte, bertzeak bertze.

Igantziko Biltoki elkartearen 40. urteurrena

San Juan bezpera eguna aprobetxatuz, egun guzian Elutxa txaranga ibiliko da herrian barna, Herriko Etxeak, Biltokik eta estankoak antolatuta 

Igantziko Biltoki Elkartearen 40. urteurrena ekitaldiz bete-betea prestatzen ari dira, San Juan bezpera eguna aprobetxatuz. Ginkana, Garagardo Besta, bazkaria, afaria, musika eta dantza izanen dituzte, bertzeak bertze.


11:00

'Herriko baratzak, herri ondare' ibilaldia Leitzan

Leitzako plaza, Leitzaldea Leitza | Besteak

Larunbat goizeko 11etan abiatuko dira, ‘Herriko baratzak, herri ondare’ izenburupean  Ekainaren 23an, larunbatean 11:00etan, Jakoba Errekondoren eskutik Herriko Baratzak, Herri Ondare ibilaldia izanen dute Leitzan. Herriko baratzeen bisibilizazioa eta aitortza egiteko helburuz, garaian garaiko produktuen sustapenaz eta praktika onez hitz egiteko tartea izanen dute.

'Herriko baratzak, herri ondare' ibilaldia Leitzan Leitzako plaza

Larunbat goizeko 11etan abiatuko dira, ‘Herriko baratzak, herri ondare’ izenburupean 

Ekainaren 23an, larunbatean 11:00etan, Jakoba Errekondoren eskutik Herriko Baratzak, Herri Ondare ibilaldia izanen dute Leitzan. Herriko baratzeen bisibilizazioa eta aitortza egiteko helburuz, garaian garaiko produktuen sustapenaz eta praktika onez hitz egiteko tartea izanen dute.


20:00

San Joan bezperakoa Lesakan

Lesakako plaza, Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

Euskaraldia izanen da aurtengo protagonista eta kantuak, dantzak, herri-afaria eta musika izanen dira plaza inguruan Azken urteotako ohiturari eutsiz, Lesakako Euskara Batzordeak hainbat ekitaldi prestatu ditu San Joan bezperarako. Aurtengoan Euskaraldia izanen da protagonista eta Lesakako Euskaraldia taldearen laguntza ere izan dute antolaketan. 

San Joan bezperakoa Lesakan Lesakako plaza

Euskaraldia izanen da aurtengo protagonista eta kantuak, dantzak, herri-afaria eta musika izanen dira plaza inguruan

Azken urteotako ohiturari eutsiz, Lesakako Euskara Batzordeak hainbat ekitaldi prestatu ditu San Joan bezperarako. Aurtengoan Euskaraldia izanen da protagonista eta Lesakako Euskaraldia taldearen laguntza ere izan dute antolaketan. 



18:00
23:00

'Kontzientzia eskuratu iraultza' hitzaldiak

Leitzan, Irurtzunen eta Larraunen, Leitzaldea Leitza | Hitzaldia

Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.

'Kontzientzia eskuratu iraultza' hitzaldiak Leitzan, Irurtzunen eta Larraunen

Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute

Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.



14:56
15:00

Kultur Aroa

Leitza, Leitzaldea Leitza

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Kultur Aroa Leitza

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte

Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.



12:00
21:00

Eugenio Llamosasen margo erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Egunero irekia egonen da, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara Eugenio Llamosas margolariaren margo erakusketa irekiko dute Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 1etik 24ra. Sortzez Castro Urdialeskoa (Kantabria), Baztango Eskolako kide den Llamosas-en margolanak lehen ere ikusgai izan dira Arizkunenean. Egunero irekia egonen da erakusketa, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara.

Eugenio Llamosasen margo erakusketa Arizkunenea

Egunero irekia egonen da, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara

Eugenio Llamosas margolariaren margo erakusketa irekiko dute Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 1etik 24ra. Sortzez Castro Urdialeskoa (Kantabria), Baztango Eskolako kide den Llamosas-en margolanak lehen ere ikusgai izan dira Arizkunenean. Egunero irekia egonen da erakusketa, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara.



17:30
20:30

Hondakin bereziak eta materia organikoa kudeatzen ikasteko ikastaroa

Mendialdea Mankomunitatean, Leitzaldea Leitza | Ikastaroak

Ekainaren 14an, 21ean eta 28an izango dira saioak eta ekainaren 7ra bitarte eman daiteke izena Mendialdea Mankomunitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, elkarlanean, hondakin bereziak eta materia organikoa kudeatzen ikasteko formazioa antolatu dute. Hiru saio izanen dira, ekainaren 14an hasita, ostegunetan. Arratsaldeko 17:30etik 20:00etara bitarte bilduko dira.

Hondakin bereziak eta materia organikoa kudeatzen ikasteko ikastaroa Mendialdea Mankomunitatean

Ekainaren 14an, 21ean eta 28an izango dira saioak eta ekainaren 7ra bitarte eman daiteke izena

Mendialdea Mankomunitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, elkarlanean, hondakin bereziak eta materia organikoa kudeatzen ikasteko formazioa antolatu dute. Hiru saio izanen dira, ekainaren 14an hasita, ostegunetan. Arratsaldeko 17:30etik 20:00etara bitarte bilduko dira.



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



12:00
05:00

Arizkungo San Joan bestak

Baztan Arizkun | Bestak

Ortziralean Arizkun Rock jaialdia izanen dute Ekainaren 21etik 25era ospatuko dituzte Sanjoan bestak. Ortzeguneko txupinazoaren eta txopo goratzearen ondotik, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ortziralean, Arizkun Rock jaialdia izanen da.

Arizkungo San Joan bestak

Ortziralean Arizkun Rock jaialdia izanen dute

Ekainaren 21etik 25era ospatuko dituzte Sanjoan bestak. Ortzeguneko txupinazoaren eta txopo goratzearen ondotik, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ortziralean, Arizkun Rock jaialdia izanen da.



10:00
20:00

Yrisarriko bestak

Bortziriak Igantzi | Bestak

Larunbatean IV Palioa zaldi lasterketa eta igandean artzain zakur eta mus txapelketak jokatuko dituzte  Irisarriko bestak ospatuko dituzte ekainaren 22tik 24ra Igantziko Irrisarri Land-en. San Juan sua, dantzak, herri kirolak, artzain zakur txapelketa eta bertze hainbat ekitaldi prest dituzte egitarauan.

Yrisarriko bestak

Larunbatean IV Palioa zaldi lasterketa eta igandean artzain zakur eta mus txapelketak jokatuko dituzte 

Irisarriko bestak ospatuko dituzte ekainaren 22tik 24ra Igantziko Irrisarri Land-en. San Juan sua, dantzak, herri kirolak, artzain zakur txapelketa eta bertze hainbat ekitaldi prest dituzte egitarauan.


23:00
07:00

Arizkun Rock

Baztan Arizkun | Kontzertuak

Ekainaren 22an izanen da jaialdia, 23:00etan hasita Arizkungo besten harira ospatzen den Arizkun Rock ekitaldirako musika taldeak zein izanen diren iragartzen duen kartela atera berri dute. Kaotiko eta Sofokaos taldearen eta Tirri&Tery DJaren emanaldiek girotuko dute jaialdia. Ekainaren 22an, ortziralean, 23:00etan hasiko dira kontzertuak eta sartzea dohainik izanen da.

Arizkun Rock

Ekainaren 22an izanen da jaialdia, 23:00etan hasita

Arizkungo besten harira ospatzen den Arizkun Rock ekitaldirako musika taldeak zein izanen diren iragartzen duen kartela atera berri dute. Kaotiko eta Sofokaos taldearen eta Tirri&Tery DJaren emanaldiek girotuko dute jaialdia. Ekainaren 22an, ortziralean, 23:00etan hasiko dira kontzertuak eta sartzea dohainik izanen da.



09:00
23:50

Jondoni Petri bestak Senperen

Xareta Senpere | Bestak

Ihiztarien etxolako eguna ospatuko dute larunbatean, hurrengo ortziralean hasiko diren Jondoni Petri besten esperoan Jondoni Petri bestak ereiaroaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko dituzte Senperen. Aitzinetik, ereiaroaren 23an, larunbatean, Ihiztarien Etxolako eguna ospatuko dute. 09:00etan Ball-trap eta bazkaria izanen dute (14 euro).

Jondoni Petri bestak Senperen

Ihiztarien etxolako eguna ospatuko dute larunbatean, hurrengo ortziralean hasiko diren Jondoni Petri besten esperoan

Jondoni Petri bestak ereiaroaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko dituzte Senperen. Aitzinetik, ereiaroaren 23an, larunbatean, Ihiztarien Etxolako eguna ospatuko dute. 09:00etan Ball-trap eta bazkaria izanen dute (14 euro).