Asteazkena, ekainak 20



07:20

Saldiasko San Juan bestak

Malerreka Saldias | Bestak

Ostiralean zopa jatea, larunbatean bertso bazkaria eta igandean mariatxiak izanen dituzte, besteak beste  Uda usainarekin batera besta giroa hedatzen hasia da Saldiasen. Ostiraletik igandera bitarte ospatuko dituzten San Juan bestetan, haur, gazte eta helduek hiru eguneko egitarauaz gozatzeko aukera izanen dute. Besteak beste, ostiralean zopa jatea; larunbatean, Muñoa eta Lizarralderen bertsoek girotutako bazkaria; eta igandean, Puro Relajoren kontzertua izanen dituzte. 

Saldiasko San Juan bestak

Ostiralean zopa jatea, larunbatean bertso bazkaria eta igandean mariatxiak izanen dituzte, besteak beste 

Uda usainarekin batera besta giroa hedatzen hasia da Saldiasen. Ostiraletik igandera bitarte ospatuko dituzten San Juan bestetan, haur, gazte eta helduek hiru eguneko egitarauaz gozatzeko aukera izanen dute. Besteak beste, ostiralean zopa jatea; larunbatean, Muñoa eta Lizarralderen bertsoek girotutako bazkaria; eta igandean, Puro Relajoren kontzertua izanen dituzte. 



18:00
23:00

'Kontzientzia eskuratu iraultza' hitzaldiak

Leitzan, Irurtzunen eta Larraunen, Leitzaldea Leitza | Hitzaldia

Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.

'Kontzientzia eskuratu iraultza' hitzaldiak Leitzan, Irurtzunen eta Larraunen

Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute

Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.



10:00
11:30

Musikoterapia haurdunaldian ikastaroa

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.

Musikoterapia haurdunaldian ikastaroa Arizkunenea

Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da

Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.



14:56
15:00

Kultur Aroa

Leitza, Leitzaldea Leitza

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Kultur Aroa Leitza

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte

Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.



12:00
21:00

Eugenio Llamosasen margo erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Egunero irekia egonen da, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara Eugenio Llamosas margolariaren margo erakusketa irekiko dute Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 1etik 24ra. Sortzez Castro Urdialeskoa (Kantabria), Baztango Eskolako kide den Llamosas-en margolanak lehen ere ikusgai izan dira Arizkunenean. Egunero irekia egonen da erakusketa, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara.

Eugenio Llamosasen margo erakusketa Arizkunenea

Egunero irekia egonen da, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara

Eugenio Llamosas margolariaren margo erakusketa irekiko dute Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 1etik 24ra. Sortzez Castro Urdialeskoa (Kantabria), Baztango Eskolako kide den Llamosas-en margolanak lehen ere ikusgai izan dira Arizkunenean. Egunero irekia egonen da erakusketa, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara.



17:30
20:30

Hondakin bereziak eta materia organikoa kudeatzen ikasteko ikastaroa

Mendialdea Mankomunitatean, Leitzaldea Leitza | Ikastaroak

Ekainaren 14an, 21ean eta 28an izango dira saioak eta ekainaren 7ra bitarte eman daiteke izena Mendialdea Mankomunitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, elkarlanean, hondakin bereziak eta materia organikoa kudeatzen ikasteko formazioa antolatu dute. Hiru saio izanen dira, ekainaren 14an hasita, ostegunetan. Arratsaldeko 17:30etik 20:00etara bitarte bilduko dira.

Hondakin bereziak eta materia organikoa kudeatzen ikasteko ikastaroa Mendialdea Mankomunitatean

Ekainaren 14an, 21ean eta 28an izango dira saioak eta ekainaren 7ra bitarte eman daiteke izena

Mendialdea Mankomunitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, elkarlanean, hondakin bereziak eta materia organikoa kudeatzen ikasteko formazioa antolatu dute. Hiru saio izanen dira, ekainaren 14an hasita, ostegunetan. Arratsaldeko 17:30etik 20:00etara bitarte bilduko dira.



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.