Ia 28 kilometro luze eta 1.600 metroko malda du igandeko ibilbideak Mendia gustuko dutenentzat gozatzeko moduko hitzordua izanen da maiatzaren 20an, Ekaitza Elkarteak antolatuta, Arantzako IX. Mendi Itzulia eginen baita herria inguratzen duten mendietan barna. 07:00-07:30ean plazatik abiatuko den ibilbideak 27,9 kilometro eta 1.600 metroko malda du eta mendizaleek Arantzako mendi-zirkua osatzeko aukera izanen dute Itsaszelaita (515 m), Izu (829 m), Ibintza (1.032 m), Ekaitza (1.042 m), Illurdi (1.075 m) eta Mairubaratza (750 m) puntuetatik pasatuz.
Hirugaarren edizioa antolatu du Zorroilo elkarteak Zorroilo Elkarteak antolatuta, igande honetan, maiatzak 20, Elgorriagako Mendi Itzuliaren hirugarren edizioa eginen dute. Mendizaleak 08:00etan aterako dira herritik, baina 07:45ean, antolatzaileek parte-hartzaile guztiekin argazkia atera nahi dute. Herritik abiatu eta Bostorratzera igoko dira kirolariak eta han gosaria eskainiko diete. Handik, nahi duenak, Mendaurrera joateko aukera izanen du. Gainerakoek Amezti alderako bidea hartuko dute eta urbidean barna herrira jautsiko dira. Gero bazkaria eginen dute Herriko Ostatuan.
Euskara erakusten egin duen ibilbide luze eta emankorra ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu dute Sarako Olhain ikastolaren 40. urteurrenaren karierara, ikasturtean egin dituzten ekitaldiei igandean, hilaren 20ko ikastolaren bestarekin emanen diete bukaera. Egun osoko egitaraua prestatu dute.
Euskal idazle eta musikariaren emanaldia 19:00etan izanen da, Kataku ostatuan Andoni Tolosak, Morau ezizenez ezagutzen denak, bere azken diska, Egunsentiak alperrentzat, aurkeztuko du igandean, hilaren 20an. Berako Kataku ostatuan eskainiko du saioa, 19:00etan. Folk-rock kantautoreak 'gizartearen kronistatzat' du bere burua; eta ironia eta xamurtasunez zipriztinduak dira orain artean kaleratu dituen sei diskak.
Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da.
Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.
Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.
Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Maiatzaren 17, 24 eta 31n eginen dituzte Harriondoa Kultur Etxean Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi goiburupean, Hegoak elkartearen eskutik Bortzirietako gurasoei zuzendutako tailerrak eginen dituzte maiatzaren 17, 24 eta 31n, 17:00etatik 19:00etara Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra gelan. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du tailerra, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Izena emateko 948 635036 telefonora deitu edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatzi behar da.
Mendekoste egunean Buhaminak Baionako emazte kantu taldeak eskainiko du emanaldia Maiatzaren 18an, ortziral arratseko 8etan botako den txupinazoarekin hasi eta asteleheneko zikiro eguneko zikiro eta xingar jateak bitarte, lau eguneko Mendekoste besta dotoreak prestatu dituzte Berroetan. Egun handian, Buhaminak taldea ariko da kantari.
‘Asteazkenekuak’ eta Santxotena akordeoilariak alaituko dute giroa Otsondo barride elkarteak antolaturik maiatzaren 19an, larunbatean, Amaiurko Gaztelu Elkartean kantu afaria izanen dute. 21:30ean izanen dute hitzordua eta ‘Asteazkenekuak’ eta Santxotena akordeoilariak alaituko dute giroa.