Besteak beste, larunbatean 09:00etan gaztetxoen mendi irteera eta 17:00etan helduen Total Training erakustaldia izanen dituzte Kultur Aroaren harira maiatzaren 19an, larunbatean, kirolarien hitzordua izanen dute Leitzan. Goizean kiroldegi eta eskola eremuan ibiliko dira gaztetxoak; arratsaldean, berriz, helduek hartuko dute lekukoa.
10,6 eta 25,2 kilometrotako ibilbideak dituzte aukeran Bi ibilbide izanen ditu aukeran Goizutrail mendi lasterketaren bosgarren edizioak maiatzaren 19an: bata 10,6 kilometrotakoa; eta bestea 25,2 kilometrotakoa. Herriko plazan hasiko dira bi ibilbideak 09:00etan, Aitasemegi auzora igoko dira korrikalari guztiak xenda estu batetik, 680 metrotara dagoen Eneko Elorriko bizkarrera igoko dira.
Ate Irekiak, pilota partidak, herri-bazkaria, zozketak eta bertze hainbat ekitaldi eginen dituzte larunbatean Berako Toki Ona institutua mende erdiz egindako lana ospatzen ari da aurtengo ikasturtean. Orain artean ikasle eta irakasle ohiekin mahai-inguruak egin dituzte, egungo ikasle eta irakasleak Toki Onako historia eta istorioaz solastatu dira, ospakizun instituzionala egin dute... Urteurrena borobiltzeko egun handia, ordea, maiatzaren 19an, larunbatean, izanen dute.
Larunbatean 10:00etatik 14:00etara plazan Baztango artisauak eta Baztango Zaporeak elkarteek antolatuta bertako produktuen merkatua eginen dute maiatzaren 19an Elizondoko plazan, Udalaren laguntzarekin. Larunbatean 10:00etatik 14:00etara plazaratuko dituzte produktuak.
Kontzertu akabailan, Ana Mari Marinen margolan bat zozketatuko dute Elizondoko Recreo musika bandak maiatzaren 19an Iriarte pilotaleku irekian Udaberriko kontzertua eskainiko du (18:00etan). Aurtengo gaia zarzuela izanen da eta gisa horretako musikaren zati batzuk eskainiko dituzte. Kontzertu akabailan eta bandaren mantenurako diru pixka bat lortzearren, Ana Mari Marinek oparitutako margolan baten zozketa eginen dute. Egun hauetan zehar txartelak euro batean salgai izanen dituzte.
Maiatzaren 19an, 19:00etan, Sorginen Museoko sabaian Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori horrela, biharamunerako, hilaren 19rako, Sorginen Museoak, Agurtzane Anduetzaren laguntzaz, ekitaldi bereziak antolatu ditu. Zehazki, Anduetzaren Oro erakusketa finkoa eta Itzalean sortzen sormen aktiboa oinarri duen proiektua inauguratuko dituzte. Inaugurazioa 19:00etan izanen da, Sorginen Museoko sabaian.
Harriondoa Kultur Etxean 20:00etan hasiko den emanaldirako sarrerak 8 eurotan salgai daude Suakai taldeak Raíces diziplina aunitzeko ikuskizuna eskainiko du maiatzaren 19an, larunbatean 20:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Sarrerak 8 eurotan salgai daude aitzinetik Xagu eta Telletxea liburudendetan eta Kultura-Turismo Bulegoan. Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren baitan Nafarroako Antzoki Sariak antolatu du emanaldia, udalaren laguntzaz.
Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da.
Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.
Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.
Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Maiatzaren 17, 24 eta 31n eginen dituzte Harriondoa Kultur Etxean Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi goiburupean, Hegoak elkartearen eskutik Bortzirietako gurasoei zuzendutako tailerrak eginen dituzte maiatzaren 17, 24 eta 31n, 17:00etatik 19:00etara Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra gelan. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du tailerra, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Izena emateko 948 635036 telefonora deitu edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatzi behar da.
Mendekoste egunean Buhaminak Baionako emazte kantu taldeak eskainiko du emanaldia Maiatzaren 18an, ortziral arratseko 8etan botako den txupinazoarekin hasi eta asteleheneko zikiro eguneko zikiro eta xingar jateak bitarte, lau eguneko Mendekoste besta dotoreak prestatu dituzte Berroetan. Egun handian, Buhaminak taldea ariko da kantari.
‘Asteazkenekuak’ eta Santxotena akordeoilariak alaituko dute giroa Otsondo barride elkarteak antolaturik maiatzaren 19an, larunbatean, Amaiurko Gaztelu Elkartean kantu afaria izanen dute. 21:30ean izanen dute hitzordua eta ‘Asteazkenekuak’ eta Santxotena akordeoilariak alaituko dute giroa.