Ostirala, maiatzak 18



17:30

Lesakako Musika Eskolako Zeharkako txirula emanaldia

Lesakako Udal pleno aretoa, Bortziriak Lesaka | Kontzertuak

Ortziralean 17:30ean udal pleno aretoan Lesakako Musika Eskolako ikasleek zeharkako txirula kontzertua eskainiko dute maiatzaren 18an, ortziralean 17:30ean Leaskako Udal pleno aretoan. Sarrera doan izanen da.

Lesakako Musika Eskolako Zeharkako txirula emanaldia Lesakako Udal pleno aretoa

Ortziralean 17:30ean udal pleno aretoan

Lesakako Musika Eskolako ikasleek zeharkako txirula kontzertua eskainiko dute maiatzaren 18an, ortziralean 17:30ean Leaskako Udal pleno aretoan. Sarrera doan izanen da.



11:06
13:00

Berako bestetako programaren azal lehiaketa

Berako Udaletxea, Bortziriak Bera | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da  Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 

Berako bestetako programaren azal lehiaketa Berako Udaletxea

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da 

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 



07:42
22:00

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa

Berako Kultur Etxea, Bera | Lehiaketak

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean  Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa Berako Kultur Etxea

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean 

Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 



10:00
14:00

Elizondoko bestetako kartel lehiaketa

Baztan Elizondo | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Elizondoko bestetako kartel lehiaketa

Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian

Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.



17:00
20:00

Gervasio Sanchezen 'Sarajevo, gerra eta batea' argazki erakusketa

Baztan Elizondo | Erakusketak

Apirilaren 24tik maiatzaren 18ra jarri dute Arizkunenea Kultur Etxean Baztango udalak Gervasio Sanchez-en argazki erakusketa bat aurkeztu du apirilaren 24an Elizondoko Kultur Etxean. Sarajevo, gerra eta bakea izenburupean antolatu dute Euskal Fondoak eta Baztango Kultura Zerbitzuaketa maiatzaren 18ra bitarte dago ikusgai.

Gervasio Sanchezen 'Sarajevo, gerra eta batea' argazki erakusketa

Apirilaren 24tik maiatzaren 18ra jarri dute Arizkunenea Kultur Etxean

Baztango udalak Gervasio Sanchez-en argazki erakusketa bat aurkeztu du apirilaren 24an Elizondoko Kultur Etxean. Sarajevo, gerra eta bakea izenburupean antolatu dute Euskal Fondoak eta Baztango Kultura Zerbitzuaketa maiatzaren 18ra bitarte dago ikusgai.



19:00
21:00

Photoshop ikastaroa ortziraletan Donezteben

Herriko Ostatuan, Malerreka Doneztebe

Zortzi orduko ikastaroa izanen da eta apirilaren 27an hasita lau ortziralez, Herriko Ostatuan, bilduko dira Udazkeneko argazkigintza ikastaroaren arrakasta ikusirik, parte-hartzaileen gogoa asebetetzeko Photoshop ikastaroa antolatu dute herrian. Apirilaren 27an eta maiatzaren 4an, 11n eta 18an 19:00etatik 21:00etara bitarte eskainiko dute Herriko Ostatuan.

Photoshop ikastaroa ortziraletan Donezteben Herriko Ostatuan

Zortzi orduko ikastaroa izanen da eta apirilaren 27an hasita lau ortziralez, Herriko Ostatuan, bilduko dira

Udazkeneko argazkigintza ikastaroaren arrakasta ikusirik, parte-hartzaileen gogoa asebetetzeko Photoshop ikastaroa antolatu dute herrian. Apirilaren 27an eta maiatzaren 4an, 11n eta 18an 19:00etatik 21:00etara bitarte eskainiko dute Herriko Ostatuan.



18:00
23:00

'Kontzientzia eskuratu iraultza' hitzaldiak

Leitzan, Irurtzunen eta Larraunen, Leitzaldea Leitza | Hitzaldia

Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.

'Kontzientzia eskuratu iraultza' hitzaldiak Leitzan, Irurtzunen eta Larraunen

Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute

Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.



10:00
11:30

Musikoterapia haurdunaldian ikastaroa

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.

Musikoterapia haurdunaldian ikastaroa Arizkunenea

Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da

Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.



14:56
15:00

Kultur Aroa

Leitza, Leitzaldea Leitza

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Kultur Aroa Leitza

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte

Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.



10:45
20:00

Berako Mugaz Gain Antzerki Jardunaldiak

Berako Kultur Etxea, Bera | Antzerkiak

DBHko ikasleen txanda izanen da ortzegun eta ortziral honetan eta Lehen Hezkuntzakoena datorren astean Ortzegun honetan hasita Mugaz Gain antzerki jardunaldiak eginen dituzte Berako Kultur Etxean, Antzerki eta Eskola Elkarteak antolatu eta Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak lagunduta.

Berako Mugaz Gain Antzerki Jardunaldiak Berako Kultur Etxea

DBHko ikasleen txanda izanen da ortzegun eta ortziral honetan eta Lehen Hezkuntzakoena datorren astean

Ortzegun honetan hasita Mugaz Gain antzerki jardunaldiak eginen dituzte Berako Kultur Etxean, Antzerki eta Eskola Elkarteak antolatu eta Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak lagunduta.



17:00
19:00

Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Tailerrak

Maiatzaren 17, 24 eta 31n eginen dituzte Harriondoa Kultur Etxean  Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi goiburupean, Hegoak elkartearen eskutik Bortzirietako gurasoei zuzendutako tailerrak eginen dituzte maiatzaren 17, 24 eta 31n, 17:00etatik 19:00etara Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra gelan. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du tailerra, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Izena emateko 948 635036 telefonora deitu edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi Harriondoa Kultur Etxea

Maiatzaren 17, 24 eta 31n eginen dituzte Harriondoa Kultur Etxean 

Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi goiburupean, Hegoak elkartearen eskutik Bortzirietako gurasoei zuzendutako tailerrak eginen dituzte maiatzaren 17, 24 eta 31n, 17:00etatik 19:00etara Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra gelan. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du tailerra, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Izena emateko 948 635036 telefonora deitu edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatzi behar da.



20:00
23:59

Berroetako Mendekoste bestak

Baztan Berroeta | Bestak

Mendekoste egunean Buhaminak Baionako emazte kantu taldeak eskainiko du emanaldia Maiatzaren 18an, ortziral arratseko 8etan botako den txupinazoarekin hasi eta asteleheneko zikiro eguneko zikiro eta xingar jateak bitarte, lau eguneko Mendekoste besta dotoreak prestatu dituzte Berroetan. Egun handian, Buhaminak taldea ariko da kantari.

Berroetako Mendekoste bestak

Mendekoste egunean Buhaminak Baionako emazte kantu taldeak eskainiko du emanaldia

Maiatzaren 18an, ortziral arratseko 8etan botako den txupinazoarekin hasi eta asteleheneko zikiro eguneko zikiro eta xingar jateak bitarte, lau eguneko Mendekoste besta dotoreak prestatu dituzte Berroetan. Egun handian, Buhaminak taldea ariko da kantari.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»