Larunbata, maiatzak 5



09:00

Sarako Aitada

Saran, Xareta Sara | Ospakizunak

Kultura, kirola eta gastronomia nahasiko dituzten proben bitartez Bera, Zugarramurdi, Urdazubi, Ainhoa, Etxalar eta Sarako herritarrak lehian ariko dira Inguruko herritarrekin harremanak indartzeko asmoz, Sarako Izarra Errugbi taldeak «besta euskaldun eta parekidea» izatea nahi duen eguna antolatu du maiatzaren 5erako, Herri Aitada goiburupean. Egun horretan, 09:00etatik goiti, Sararekin muga egiten duten herrietakoak hainbat probatan lehian ibiliko dira. 

Sarako Aitada Saran

Kultura, kirola eta gastronomia nahasiko dituzten proben bitartez Bera, Zugarramurdi, Urdazubi, Ainhoa, Etxalar eta Sarako herritarrak lehian ariko dira

Inguruko herritarrekin harremanak indartzeko asmoz, Sarako Izarra Errugbi taldeak «besta euskaldun eta parekidea» izatea nahi duen eguna antolatu du maiatzaren 5erako, Herri Aitada goiburupean. Egun horretan, 09:00etatik goiti, Sararekin muga egiten duten herrietakoak hainbat probatan lehian ibiliko dira. 


10:00

Autodefentsa feminista tailerra Elizondon

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Maiatzaren 5ean dute hitzordua, Arizkunenean Heldu den larunbatean, maiatzaren 5ean, Feminikasten jardunaldien harira, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute. Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean bilduko dira, goizez (10:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (16:00etatik 20:00etara).

Autodefentsa feminista tailerra Elizondon Arizkunenea

Maiatzaren 5ean dute hitzordua, Arizkunenean

Heldu den larunbatean, maiatzaren 5ean, Feminikasten jardunaldien harira, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute. Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean bilduko dira, goizez (10:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (16:00etatik 20:00etara).


10:30

Harreman osasuntsuak eta mugak

Arizkunenea, Elizondo | Hitzaldia

Ane Ablanedoren eskutik, larunbatean 10:30etik 13:00etara Arizkunenean Baztan Haur Eskolak antolatuta, Harreman osasuntsuak eta mugak izeneko solasaldia eskainiko du Ane Ablanedok maiatzaren 5ean, 10:30etik 13:00etara Arizkunenea Kultur Etxean. Apuntatzeko 948 580965 telefonora deitu edo info@eielizondo.com helbide elektronikora idatzi behar da. 5 euro ordaindu beharko da (Guraso Elkartekoek doan).

Harreman osasuntsuak eta mugak Arizkunenea

Ane Ablanedoren eskutik, larunbatean 10:30etik 13:00etara Arizkunenean

Baztan Haur Eskolak antolatuta, Harreman osasuntsuak eta mugak izeneko solasaldia eskainiko du Ane Ablanedok maiatzaren 5ean, 10:30etik 13:00etara Arizkunenea Kultur Etxean. Apuntatzeko 948 580965 telefonora deitu edo info@eielizondo.com helbide elektronikora idatzi behar da. 5 euro ordaindu beharko da (Guraso Elkartekoek doan).


12:00

'Itsasminez' txotxongilo ikuskizuna

Berako Kultur Etxea, Bera | Antzerkiak

Txotxongillo taldearen ‘Itsasminez’ ikusgai 12:00etan Kultur Etxean, Labiaga ikastolaren eskutik Enkarni Genuak eta Manolo Gomezek osatzen duten Txotxongillo taldeak Itsasminez txotxongilo ikuskizuna eskainiko du maiatzaren 5ean, larunbatean 12:00etan Berako Kultur Etxean. Labiaga ikastolak antolatutako emanaldirako sarrera 3 euro kostako da.

'Itsasminez' txotxongilo ikuskizuna Berako Kultur Etxea

Txotxongillo taldearen ‘Itsasminez’ ikusgai 12:00etan Kultur Etxean, Labiaga ikastolaren eskutik

Enkarni Genuak eta Manolo Gomezek osatzen duten Txotxongillo taldeak Itsasminez txotxongilo ikuskizuna eskainiko du maiatzaren 5ean, larunbatean 12:00etan Berako Kultur Etxean. Labiaga ikastolak antolatutako emanaldirako sarrera 3 euro kostako da.


19:00

Haur eta Gazte Kantarien 7. Topaketa

Iruritako eliza, Baztan Irurita | Topaketak

Larunbatean 19:00etan izanen dute hitzordua Iruritako elizan Haur eta Gazte Kantarien Topaketaren zazpigarren edizioa antolatu du Elizondoko Abesbatzak. Maiatzaren 5ean, larunbatean 19:00etan izanen dute hitzordua Iruritako elizan. Honela, azken urteetan bezala, zonaldeko haur eta gaztetxoak bilduko dira.

Haur eta Gazte Kantarien 7. Topaketa Iruritako eliza

Larunbatean 19:00etan izanen dute hitzordua Iruritako elizan

Haur eta Gazte Kantarien Topaketaren zazpigarren edizioa antolatu du Elizondoko Abesbatzak. Maiatzaren 5ean, larunbatean 19:00etan izanen dute hitzordua Iruritako elizan. Honela, azken urteetan bezala, zonaldeko haur eta gaztetxoak bilduko dira.



11:06
13:00

Berako bestetako programaren azal lehiaketa

Berako Udaletxea, Bortziriak Bera | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da  Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 

Berako bestetako programaren azal lehiaketa Berako Udaletxea

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da 

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 



07:42
22:00

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa

Berako Kultur Etxea, Bera | Lehiaketak

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean  Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa Berako Kultur Etxea

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean 

Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 



10:00
14:00

Elizondoko bestetako kartel lehiaketa

Baztan Elizondo | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Elizondoko bestetako kartel lehiaketa

Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian

Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.



16:30
17:00

Igantziko Udaberriko bestak

Bortziriak Igantzi | Ospakizunak

Herriko dantza taldearen emanaldia ortziralean, kantu poteoa, bazkaria eta umorezko bakarrizketa larunbatean eta igandeko mendi buelta eta antzerki emanaldia dira ekitaldi nagusiak Urtero bezala, prest ditu Igantziko Euskara Batzordeak Udaberriko Bestak. Iaz bezala, Liburuaren Egunarekin hasi ziren joan den astean eta zinea ere izan zuten astearte eta igandean. Halere, maiatzeko lehen asteburuan izanen dira ekitaldi nagusiak.

Igantziko Udaberriko bestak

Herriko dantza taldearen emanaldia ortziralean, kantu poteoa, bazkaria eta umorezko bakarrizketa larunbatean eta igandeko mendi buelta eta antzerki emanaldia dira ekitaldi nagusiak

Urtero bezala, prest ditu Igantziko Euskara Batzordeak Udaberriko Bestak. Iaz bezala, Liburuaren Egunarekin hasi ziren joan den astean eta zinea ere izan zuten astearte eta igandean. Halere, maiatzeko lehen asteburuan izanen dira ekitaldi nagusiak.


17:00
20:00

Gervasio Sanchezen 'Sarajevo, gerra eta batea' argazki erakusketa

Baztan Elizondo | Erakusketak

Apirilaren 24tik maiatzaren 18ra jarri dute Arizkunenea Kultur Etxean Baztango udalak Gervasio Sanchez-en argazki erakusketa bat aurkeztu du apirilaren 24an Elizondoko Kultur Etxean. Sarajevo, gerra eta bakea izenburupean antolatu dute Euskal Fondoak eta Baztango Kultura Zerbitzuaketa maiatzaren 18ra bitarte dago ikusgai.

Gervasio Sanchezen 'Sarajevo, gerra eta batea' argazki erakusketa

Apirilaren 24tik maiatzaren 18ra jarri dute Arizkunenea Kultur Etxean

Baztango udalak Gervasio Sanchez-en argazki erakusketa bat aurkeztu du apirilaren 24an Elizondoko Kultur Etxean. Sarajevo, gerra eta bakea izenburupean antolatu dute Euskal Fondoak eta Baztango Kultura Zerbitzuaketa maiatzaren 18ra bitarte dago ikusgai.



17:00
19:00

Langile batailoien arrastoa Beran

Berako Kultur Etxea, Bera | Jardunaldiak

Apirilaren 26tik maiatzaren 12ra erakusketa Kultur Etxean, solasaldia eta txangoa eginen dituzte  Espainiako Gerra garaian eta ondotik bortxazko lana egin behar izan zuten langile batailoiek Beran utzitako arrastoa ezagutzeko egitarau zabala prestatu dute Berako Udalak eta Kultura Batzordeak. 

Langile batailoien arrastoa Beran Berako Kultur Etxea

Apirilaren 26tik maiatzaren 12ra erakusketa Kultur Etxean, solasaldia eta txangoa eginen dituzte 

Espainiako Gerra garaian eta ondotik bortxazko lana egin behar izan zuten langile batailoiek Beran utzitako arrastoa ezagutzeko egitarau zabala prestatu dute Berako Udalak eta Kultura Batzordeak. 



19:00
21:00

Photoshop ikastaroa ortziraletan Donezteben

Herriko Ostatuan, Malerreka Doneztebe

Zortzi orduko ikastaroa izanen da eta apirilaren 27an hasita lau ortziralez, Herriko Ostatuan, bilduko dira Udazkeneko argazkigintza ikastaroaren arrakasta ikusirik, parte-hartzaileen gogoa asebetetzeko Photoshop ikastaroa antolatu dute herrian. Apirilaren 27an eta maiatzaren 4an, 11n eta 18an 19:00etatik 21:00etara bitarte eskainiko dute Herriko Ostatuan.

Photoshop ikastaroa ortziraletan Donezteben Herriko Ostatuan

Zortzi orduko ikastaroa izanen da eta apirilaren 27an hasita lau ortziralez, Herriko Ostatuan, bilduko dira

Udazkeneko argazkigintza ikastaroaren arrakasta ikusirik, parte-hartzaileen gogoa asebetetzeko Photoshop ikastaroa antolatu dute herrian. Apirilaren 27an eta maiatzaren 4an, 11n eta 18an 19:00etatik 21:00etara bitarte eskainiko dute Herriko Ostatuan.



18:00
23:00

'Kontzientzia eskuratu iraultza' hitzaldiak

Leitzan, Irurtzunen eta Larraunen, Leitzaldea Leitza | Hitzaldia

Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.

'Kontzientzia eskuratu iraultza' hitzaldiak Leitzan, Irurtzunen eta Larraunen

Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute

Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.



10:00
11:30

Musikoterapia haurdunaldian ikastaroa

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.

Musikoterapia haurdunaldian ikastaroa Arizkunenea

Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da

Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.


18:30
21:00

Hirigintza Planaren harira, bilerak Areson

Udaletxea, Leitza | Besteak

Bilerak maiatzaren 2an, 9an eta 16an izanen dira, 18:30ean Hirigintza Planeko lehenbiziko fasea ixten joateko parte-hartze prozesua abiatu du Udalak. Parte-hartze prozesu horren bidez herriak etorkizunera begira zer hazkunde eredu izan behar duen eztabaidatzea dute helburu. Horrela bada, hiru proposamen jarri ditu Udalak mahai gainean: hazkundea bultzatzea, mantentzea edo erdibideko zerbaiten bila jotzea.

Hirigintza Planaren harira, bilerak Areson Udaletxea

Bilerak maiatzaren 2an, 9an eta 16an izanen dira, 18:30ean

Hirigintza Planeko lehenbiziko fasea ixten joateko parte-hartze prozesua abiatu du Udalak. Parte-hartze prozesu horren bidez herriak etorkizunera begira zer hazkunde eredu izan behar duen eztabaidatzea dute helburu. Horrela bada, hiru proposamen jarri ditu Udalak mahai gainean: hazkundea bultzatzea, mantentzea edo erdibideko zerbaiten bila jotzea.



14:56
15:00

Kultur Aroa

Leitza, Leitzaldea Leitza

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Kultur Aroa Leitza

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte

Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.


20:00
20:00

Txinoko fiestak

Leitzaldea Goizueta | Bestak

Hamabosgarren urtez bi egunetarako ekitaldi asko prestatu dituzte herriko hainbat eragilek elkarlanean Gazte Asanbladak, Guraso Elkarteak, Ezker Abertzaleak, Umore Ona Elkarteak eta herriko gazteek elkarlanean, Txino auzoko fiestak antolatu dituzte beste urte batez Goizuetan. Aurtengoa hamabosgarren edizioa izanen da eta aurrekoetan bezala, zubiaren beste aldean ez da musika, jai-giro eta ikuskizunik faltako. Bi egunez, maiatzaren 4an eta 5ean, ekitaldi ugari prestatu dituzte. 

Txinoko fiestak

Hamabosgarren urtez bi egunetarako ekitaldi asko prestatu dituzte herriko hainbat eragilek elkarlanean

Gazte Asanbladak, Guraso Elkarteak, Ezker Abertzaleak, Umore Ona Elkarteak eta herriko gazteek elkarlanean, Txino auzoko fiestak antolatu dituzte beste urte batez Goizuetan. Aurtengoa hamabosgarren edizioa izanen da eta aurrekoetan bezala, zubiaren beste aldean ez da musika, jai-giro eta ikuskizunik faltako. Bi egunez, maiatzaren 4an eta 5ean, ekitaldi ugari prestatu dituzte.