Izena emateko azken eguna apirilaren 26a da Datorren apirilaren 28an, larubatean, Leitzako mendizaleek herritik abiatu eta Areso, Ulizar, Pagozelai eta Gurutzetan barna, Leitza helmuga duen itzulia eginen dute. Bost ordu eta erdi inguruko ibilaldia egiteko 07:30ean abiatuko dira, autobus geltokitik.
Heldu den apirilaren 28an, larunbat goizean, III. Azienda Erakusketa eginen dute Beran. Kiroldegi aitzinean dute hitzordua. Bertaratzen direnek idi proba eta aziendak ikusteko ez ezik, inguruko ekoizleen salgaiak erosteko aukera izanen dute. Bazkariarekin borobilduko dute feria.
Bazkariko txartelak apirilaren 25era bitarte eros daitezke Mikelo ostatuan Apirilaren 28an, larunbatean, minbizia jasaten duten haurren aldeko Nafarroako Adano elkartearentzat dirua biltzeko asmoz, egun osoko besta antolatu dute Elgorriagan. 11:00etan hasi eta ilunabarrera bitarte ekitaldiak izanen dira; eta bien bitartean, Adano elkarteko kamisetak, boligrafoak, pultserak... salgai paratuko dituzte.
Landa Berri Tabernan dute hitzordua, 16:00etan Heldu den igandean, apirilaren 28an, Leitzako Landa Berri Tabernan Nafarroako 33. Mus Txapelketa ofizialerako puntuagarriak diren partidak jokatuko dira. Irabazleek ekainaren 23an Zuastin jokatuko den txapelketa ofizialean parte hartuko dute.
Apirilaren 28an, larunbat arratsaldeko 6etan Elizondoko plazatik abiatuta N-121-A segurtasuna eskatuko dute Belate eta Almandozko tuneletako lanek irauten duten bitartean Belateko errepide zaharretik nazioarteko zama garraioa debekatzea eskatzen segitzen dute inguruko herrietako alkateek. Maiatzaren 28an, larunbatean 18:00etan Elizondoko plazatik abiatuko den manifestazioa deitu dute, N121A segurtasuna. Belateko mendi gainetik nazioarteko zama garraiorik ez goiburupean.
Apirilaren 28an, larunbatean 19:00etan hasita Lesakako Harriondoa Kultur Etxean Tortura Euskal Herrian izenburupean hitzaldia eskainiko dute Pako Etxeberria antropologo forense ezagunak eta Zaine Rekondo, torturak jasandako lesakarrak apirilaren 28an, larunbat arratsaldeko 7etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan.
Larunbatean 19:00etan Kultur Etxean Les Figuretes antzerki taldeak Cristina Torresek idatzi eta zuzendutako Gatas antzezlana eskainiko du apirilaren 28an, larunbatean 19:00etan Kultur Etxean. Ordu eta erdi inguruko antzerkia gaztelaniaz eskainiko dute. Berako Udalak eta Kultura Batzordeak antolatutako emanaldirako sarrera 4 euro izanen da.
Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteko kideek apirilaren 28an, larunbatean, batzar orokorra eginen dute. 19:00etan bilduko dira, elkarteak duen egoitzan. Bertzeak bertze, aitzineko akta, elkarteak egiten dituen jarduerak, kontuak eta denboraldiko proposamenak izanen dituzte hizpide. Galderak eta eskariak egiteko tartea ere izanen da. Zuzendaritzatik, batzarraren garrantzia aintzat hartuz, ahalik eta kide gehienek parte hartzeko deia egin dute.
Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da.
Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Herriko dantza taldearen emanaldia ortziralean, kantu poteoa, bazkaria eta umorezko bakarrizketa larunbatean eta igandeko mendi buelta eta antzerki emanaldia dira ekitaldi nagusiak Urtero bezala, prest ditu Igantziko Euskara Batzordeak Udaberriko Bestak. Iaz bezala, Liburuaren Egunarekin hasi ziren joan den astean eta zinea ere izan zuten astearte eta igandean. Halere, maiatzeko lehen asteburuan izanen dira ekitaldi nagusiak.
Apirilaren 24tik maiatzaren 18ra jarri dute Arizkunenea Kultur Etxean Baztango udalak Gervasio Sanchez-en argazki erakusketa bat aurkeztu du apirilaren 24an Elizondoko Kultur Etxean. Sarajevo, gerra eta bakea izenburupean antolatu dute Euskal Fondoak eta Baztango Kultura Zerbitzuaketa maiatzaren 18ra bitarte dago ikusgai.
Apirilaren 26tik maiatzaren 12ra erakusketa Kultur Etxean, solasaldia eta txangoa eginen dituzte Espainiako Gerra garaian eta ondotik bortxazko lana egin behar izan zuten langile batailoiek Beran utzitako arrastoa ezagutzeko egitarau zabala prestatu dute Berako Udalak eta Kultura Batzordeak.
Batukada eta zirkoak girotuko dute herria eta boto-emaileen artean 100 euroko erosketa txartela eta Inurrieta ardo botilez osatutako sorta bat zozketatuko dituzte Herriko sukaldariak zartaginak berotzen hasiak dira. Izan ere, apirilaren 27tik maiatz hasierara bitarte Pintxo Lehiaketaren XI. edizioa eginen dute. Herriko ostatu eta kafetegiak usain eta zapore gozoz beteko dituzte aurtengo sariak lortzeko.
Zortzi orduko ikastaroa izanen da eta apirilaren 27an hasita lau ortziralez, Herriko Ostatuan, bilduko dira Udazkeneko argazkigintza ikastaroaren arrakasta ikusirik, parte-hartzaileen gogoa asebetetzeko Photoshop ikastaroa antolatu dute herrian. Apirilaren 27an eta maiatzaren 4an, 11n eta 18an 19:00etatik 21:00etara bitarte eskainiko dute Herriko Ostatuan.
Casino Ostatuan dute hitzordua, ortziralean 23:00etan Apirilaren 27an, ortziralean 23:00etan, Azken Trena taldeak Zerotik diska aurkeztuko du Elizondoko Casino Ostatuan. Kontzertuaren ondotik, bertaratutakoek diskak eskuratzeko aukera izanen dute.
Kataku ostatuan, 23:00etan Apirilaren 27an, ortziralean, 23:00etan, Tristtan Mouguy bakarlariaren kontzertua izanen da Berako Kataku ostatuan. Donibane Lohizuneko musikaria konpositore ere bada; berak sortutako olerkiak edota bertsoak gitarraren laguntzaz abesten ditu.
Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.