Igandea, apirilak 22



06:30

Sara Oinez mendi itzulia

Sarako kiroldegia, Xareta Sara | Mendi ibilaldiak

Igandean 07:00etatik 08:00etara abiatuko dira mendizaleak, 28 kilometroko ibilbidea egitera  Har Hitza Elkarteak antolatuta, 28 kilometro eta 1.275 metroko malda positiboa duen Sarako mendi itzulia eginen da apirilaren 22an. Mendizaleak 07:00etatik 08:00etara abiatuko dira eta izena 06:30etik 08:00etara eman beharko da kiroldegian, 10 euro ordainduz. 

Sara Oinez mendi itzulia Sarako kiroldegia

Igandean 07:00etatik 08:00etara abiatuko dira mendizaleak, 28 kilometroko ibilbidea egitera 

Har Hitza Elkarteak antolatuta, 28 kilometro eta 1.275 metroko malda positiboa duen Sarako mendi itzulia eginen da apirilaren 22an. Mendizaleak 07:00etatik 08:00etara abiatuko dira eta izena 06:30etik 08:00etara eman beharko da kiroldegian, 10 euro ordainduz. 


10:00

Tantirudantza jaialdia

Bortziriak Lesaka | Jaialdiak

Herriko dantzari ttikiekin batera, Bera, Zumaia, Ibarra eta Lezokoak ere ariko dira dantzan  Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak antolatutako Tantirudantza jaialdia eginen dute apirilaren 22an. Herriko dantzari ttikiekin batera, Berako Gure Txokoa, Zumaiako Txori Txiki, Ibarrako Alurr eta Lezoko Murixka taldetakoak izanen dira. 

Tantirudantza jaialdia

Herriko dantzari ttikiekin batera, Bera, Zumaia, Ibarra eta Lezokoak ere ariko dira dantzan 

Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak antolatutako Tantirudantza jaialdia eginen dute apirilaren 22an. Herriko dantzari ttikiekin batera, Berako Gure Txokoa, Zumaiako Txori Txiki, Ibarrako Alurr eta Lezoko Murixka taldetakoak izanen dira. 


18:30

Oliver Magoaren 'Balore magikoak'

Doneztebeko zinema, Malerreka Doneztebe | Ikuskizunak

Oliver Magoak Balore magikoak ikuskizuna eskainiko du igande arratsaldeko 6:30ean zineman Apirileko hondar egunetan magia emanaldia eta Liburuaren Egunaren harira antolaturiko ekitaldiak izanen dira herrian. Apirilaren 22an, igandean 18:30ean, Oliver Magoak Balore magikoak helaraziko ditu, zineman, dohainik.

Oliver Magoaren 'Balore magikoak' Doneztebeko zinema

Oliver Magoak Balore magikoak ikuskizuna eskainiko du igande arratsaldeko 6:30ean zineman

Apirileko hondar egunetan magia emanaldia eta Liburuaren Egunaren harira antolaturiko ekitaldiak izanen dira herrian. Apirilaren 22an, igandean 18:30ean, Oliver Magoak Balore magikoak helaraziko ditu, zineman, dohainik.



11:06
13:00

Berako bestetako programaren azal lehiaketa

Berako Udaletxea, Bortziriak Bera | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da  Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 

Berako bestetako programaren azal lehiaketa Berako Udaletxea

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da 

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 



07:42
22:00

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa

Berako Kultur Etxea, Bera | Lehiaketak

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean  Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa Berako Kultur Etxea

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean 

Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 



16:30
18:00

Nezabezaroari buruzko Guraso Eskola

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari Arizkunenean eginen diren saioetan  Berdinen arteko harremanak goiburupean, nerabezaroari buruzko Guraso Eskola antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak datozen hiru asteazkenetarako. Apirilaren 11, 18 eta 25ean, asteazkenetan 16:30etik 18:00etara izanen dira saioak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari. Izen ematea 948 580006 telefonoan egin daiteke.

Nezabezaroari buruzko Guraso Eskola Arizkunenea

Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari Arizkunenean eginen diren saioetan 

Berdinen arteko harremanak goiburupean, nerabezaroari buruzko Guraso Eskola antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak datozen hiru asteazkenetarako. Apirilaren 11, 18 eta 25ean, asteazkenetan 16:30etik 18:00etara izanen dira saioak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari. Izen ematea 948 580006 telefonoan egin daiteke.



10:00
14:00

Elizondoko bestetako kartel lehiaketa

Baztan Elizondo | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Elizondoko bestetako kartel lehiaketa

Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian

Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.


20:00
08:00

BRT Menditarrak taldeareen aldeko guapas

Larraintzarko frontoia, Baztan | Ospakizunak

Sarrerak salgai jarriko dituzte Doneztebeko Titi ostatuan, Elizondoko Intzan eta Larraintzako ostatuan Urtero bezala errugbiaren gaupasa antolatzen ari da aurten ere BRT Menditarrak errugbi taldea. Arras besta garrantzitsua da taldearen biziraupenerako, aurrekontuaren zatirik handiena bertatik lortzen baita. Taldekideen erditsuak ultzamarrak izanik eta inguru haietan hau bezain ekitaldi handirik izaten ez denez, Larraintzarko frontoian antolatzen dute urtero. Giro aparta, jende jatorra, besta haundia eta egitasmo on baten aldeko keinua da eta Menditarrak BRT taldetik gonbidapena luzatu diete inguruko bailaretako jendeari, apirilaren 21eko gaupasan parte hartzeko.

BRT Menditarrak taldeareen aldeko guapas Larraintzarko frontoia

Sarrerak salgai jarriko dituzte Doneztebeko Titi ostatuan, Elizondoko Intzan eta Larraintzako ostatuan

Urtero bezala errugbiaren gaupasa antolatzen ari da aurten ere BRT Menditarrak errugbi taldea. Arras besta garrantzitsua da taldearen biziraupenerako, aurrekontuaren zatirik handiena bertatik lortzen baita. Taldekideen erditsuak ultzamarrak izanik eta inguru haietan hau bezain ekitaldi handirik izaten ez denez, Larraintzarko frontoian antolatzen dute urtero. Giro aparta, jende jatorra, besta haundia eta egitasmo on baten aldeko keinua da eta Menditarrak BRT taldetik gonbidapena luzatu diete inguruko bailaretako jendeari, apirilaren 21eko gaupasan parte hartzeko.


20:30

Jolasean musikala

Baztan pilotalekua, Elizondo

Apirilaren 21erako sarrera guztiak akitu direla ikusirik, apirilaren 22an berriz eskainiko dute. Sarrerak Arkupe eta Malkorra Gozotegietan jarriko dituzte salgai Elizondoko Abesbatzak, 2017an, 75. urteurrenaren harira, Josu Elberdin konpositore pasaitarrarekin bi tailer antolatu zituen: bata haurren abesbatzarekin; eta bertzea helduekin. Tailer horien ondotik, lan handi bat taularatzeko ideia sortu zen. Hari horri tiraka prestaturiko musikala da Jolasean. Apirilaren 21ean, larunbatean, Elizondoko Baztan Pilotalekuan 20:30ean aurkeztea aurreikusi bazuten ere, sarreren salmentak izaniko arrakasta ikusirik, biharamunean, hilaren 22an, ordu eta toki berean, berriz eskaintzea erabaki dute.

Jolasean musikala Baztan pilotalekua

Apirilaren 21erako sarrera guztiak akitu direla ikusirik, apirilaren 22an berriz eskainiko dute. Sarrerak Arkupe eta Malkorra Gozotegietan jarriko dituzte salgai

Elizondoko Abesbatzak, 2017an, 75. urteurrenaren harira, Josu Elberdin konpositore pasaitarrarekin bi tailer antolatu zituen: bata haurren abesbatzarekin; eta bertzea helduekin. Tailer horien ondotik, lan handi bat taularatzeko ideia sortu zen. Hari horri tiraka prestaturiko musikala da Jolasean. Apirilaren 21ean, larunbatean, Elizondoko Baztan Pilotalekuan 20:30ean aurkeztea aurreikusi bazuten ere, sarreren salmentak izaniko arrakasta ikusirik, biharamunean, hilaren 22an, ordu eta toki berean, berriz eskaintzea erabaki dute.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»