Eskualdean dauden baliabide eta zerbitzuen berri eman ondotik, Espektro autistaren desorekari buruzko solasaldia eskainiko du ANA elkarteko Amaia Arizek Bortzirietako haur garapen jardunaldien hamabigarren edizioa eginen dute apirilaren 21ean, Lesakako Udalaren Erabilera Anitzeko Aretoan. Lesakako Osasun Zentroak, Lesakako Udalaren, Guztiok elkartearen, ANAren Nafarroako Autismo Elkartearen eta La Caixaren Gizarte Ekintzaren laguntzaz antolatu ditu jardunaldiak.
Beralandetan solasaldiak eta mahai-ingurua eginen dituzte larunbat goizean eta Bidasoa ibaira bisita gidatua arratsaldean Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak, Oier Iantzi Ordokik, Ana Altzuri Lasartek eta Lorea Flores Compainsek, Berako, Lesakako eta Baztango Udalen laguntzaz antolatuta, Bidasoko Arrain Migratzaileen lehen jardunaldia eginen dute apirilaren 21ean Berako Beralandetan. Solasaldiak, mahai-ingurua eta bisita izanen dute.
Larunbatean 10:00etatik 13:30era Arizkunenean Euskaraldiaren formazio saioa eginen dute larunbatean 10:00etatik 13:30era Arizkunenea Kultur Etxeko sabaian (hamaiketakorako tartearekin). Ekimenaren oinarri teorikoak, komunikazio estrategiak, herritarren sareratze-lanak eta prestakuntza landuko dituzte.
Larunbatean 17:00etan lehenbiziko deialdian eta 17:30ean bigarrenean Apirilaren 21ean, Larraburua jubilatuen elkartearen urteko batzar orokorra eginen dute Larraburuan bertan. Lehenbiziko deialdia 17:00etan izanen da eta bigarrena 17:30ean. Elkartearen egoera ekonomikoa eta 2017ko kontuen azterketa, 2017an burututako ekintzak, aurten egin beharreko ekitaldien plangintza, bazkideen zerrendan izandako aldaketak, zuzendaritzaren aldaketak eta eskaerak eta galderak jorratuko dituzte bileran. Ondotik pintxoak eskainiko dituzte.
Larunbatean 19:30ean elizan eginen den mezan kantatu eta ondotik kontzertua eskainiko du Erronkariko taldeak Apirilaren 21ean, larunbatean, 19:30ean Erronkariko Julian Gayarre abesbatzaren emanaldia antolatu du Lesakako Abesbatzak elizan, Udalaren laguntzarekin. Mezan abestuko dute eta ondotik, kontzertua eskainiko dute. Ondotik, ekainaren 17an, Lesakako Abesbatza Erronkarira joanen da bertze kontzertu bat ematera eta honekin bukatuko dira bi abesbatzak elkarrekin egin behar dituzten ekitaldiak.
Sarrerak salgai daude Elizondoko Arkupe eta Malkorra gozotegietan (10 euro helduek eta 5 euro 12 urte arteko haurrek) Elizondok Abesbatza Ttikiren eskutik ‘Jolasean’ Josu Elberdinen musikala eskainiko dute apirilaren 21ean, 20:30ean Elizondoko Baztan pilotalekuan.
Larunbatean 21:00etan hasita bertze gaiak ere landuko dituzte Hurrengo asteetan ez dute aspertzeko aukerarik izanen Biltoki Elkarteko arduradunek. Heldu den larunbaterako, urrutirago joan gabe, ezohiko batzarrean biltzeko deituak dituzte bazkideak. Elkartearen kokapenaren etorkizuna izanen da gai nagusia. Ondotik funtzionamenduari buruz sortu diren bertze zenbait proposamen ere eztabaidatuko dituzte: berogailuaren erabilera, sarrerako giltzarena, eta abar. Bilera apirilaren 21ean eginen dute, 21:00etan.
180 kantari gazte espero dituzte larunbatean 21:00etan elizan Baigorriko Basaizea Kultur Batasunak antolatuta, Nafarroaren egunaren 40. edizioa ospatuko dute apirileko azken igandean. Egun handia apirileko azken igandea bada ere, aitzinetik ere zenbait ekitaldi egiten ari dira. Joan den igandean antzerkia izan zuten eta larunbat honetan ‘Mugaz gaindi’ kantaldia izanen dute, 180 kantari gazterekin.
Larunbatean 21:00etan hasita bertze gaiak ere landuko dituzte Hurrengo asteetan ez dute aspertzeko aukerarik izanen Biltoki Elkarteko arduradunek. Heldu den larunbaterako, urrutirago joan gabe, ezohiko batzarrean biltzeko deituak dituzte bazkideak. Elkartearen kokapenaren etorkizuna izanen da gai nagusia. Ondotik funtzionamenduari buruz sortu diren bertze zenbait proposamen ere eztabaidatuko dituzte: berogailuaren erabilera, sarrerako giltzarena, eta abar. Bilera apirilaren 21ean eginen dute, 21:00etan.
Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da.
Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari Arizkunenean eginen diren saioetan Berdinen arteko harremanak goiburupean, nerabezaroari buruzko Guraso Eskola antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak datozen hiru asteazkenetarako. Apirilaren 11, 18 eta 25ean, asteazkenetan 16:30etik 18:00etara izanen dira saioak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari. Izen ematea 948 580006 telefonoan egin daiteke.
Ortziralean Rukula vs M-ak taldearen kontzertua eta igandean Pettirena Berako Kataku herri ostatuak bi kontzertu antolatu ditu astebururako. Apirilaren 20an, ortziralean 23:00etan Barkatu Ama, ez dut berriro egingo!!! Birako emanaldia eskainiko du Rukula vs M-ak taldeak. Apirilaren 22an, igandean 19:00etan Pettik eskainiko du emanaldia.
Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Sarrerak salgai jarriko dituzte Doneztebeko Titi ostatuan, Elizondoko Intzan eta Larraintzako ostatuan Urtero bezala errugbiaren gaupasa antolatzen ari da aurten ere BRT Menditarrak errugbi taldea. Arras besta garrantzitsua da taldearen biziraupenerako, aurrekontuaren zatirik handiena bertatik lortzen baita. Taldekideen erditsuak ultzamarrak izanik eta inguru haietan hau bezain ekitaldi handirik izaten ez denez, Larraintzarko frontoian antolatzen dute urtero. Giro aparta, jende jatorra, besta haundia eta egitasmo on baten aldeko keinua da eta Menditarrak BRT taldetik gonbidapena luzatu diete inguruko bailaretako jendeari, apirilaren 21eko gaupasan parte hartzeko.
Apirilaren 21erako sarrera guztiak akitu direla ikusirik, apirilaren 22an berriz eskainiko dute. Sarrerak Arkupe eta Malkorra Gozotegietan jarriko dituzte salgai Elizondoko Abesbatzak, 2017an, 75. urteurrenaren harira, Josu Elberdin konpositore pasaitarrarekin bi tailer antolatu zituen: bata haurren abesbatzarekin; eta bertzea helduekin. Tailer horien ondotik, lan handi bat taularatzeko ideia sortu zen. Hari horri tiraka prestaturiko musikala da Jolasean. Apirilaren 21ean, larunbatean, Elizondoko Baztan Pilotalekuan 20:30ean aurkeztea aurreikusi bazuten ere, sarreren salmentak izaniko arrakasta ikusirik, biharamunean, hilaren 22an, ordu eta toki berean, berriz eskaintzea erabaki dute.