Irakasle eta langile batzuk mahai-ingurua eskainiko dute Beralandetan ortziralean 18:00etan Toki Ona institutuaren 50 urteurrenaren harirat, garai bateko ikasle eta irakasleekin egindako solasaldien ondotik, ‘Toki Onako historia eta anekdotak’ izenburupean mahai-ingurua eginen dute apirilaren 20an, ortziralean 18:00etan, Beralandetan.
Ortziralean 18:00etan Ameli izanen da herri liburutegian eta larunbatean 16:00etatik 19:00etara Kulkiren baserriko kirol parke tematikoa Ttikienei zuzendutako ekitaldiak izanen dira asteburu honetan. Apirilaren 20an, ortziralean 18:00etan herri liburutegian Ameli ipuin-kontalariak Txanpon baten truke emanaldia eskainiko du haurrentzat.
Euskaraldiaren baitan, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz aritzeko erronka egin dute Han eta hemen ari dira Euskaraldia ekimena antolatzen, eta tartean, gure eskualdeko bailara eta herrietan ere, urratsak egiten ari dira. Arantzan, Euskara Batzordea gaia lantzeko bildu zen apirilaren 9an. Euskaraldirako lantaldea sortzeko eta jarduerak antolatzeko, ortzirale honetan, apirilak 20, bilera irekia eginen dute Herriko Etxean, 19:30ean. Herriko euskaltzale guztiak parte hartzera gonbidatuak dira.
Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da.
Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari Arizkunenean eginen diren saioetan Berdinen arteko harremanak goiburupean, nerabezaroari buruzko Guraso Eskola antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak datozen hiru asteazkenetarako. Apirilaren 11, 18 eta 25ean, asteazkenetan 16:30etik 18:00etara izanen dira saioak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari. Izen ematea 948 580006 telefonoan egin daiteke.
Ortziralean Rukula vs M-ak taldearen kontzertua eta igandean Pettirena Berako Kataku herri ostatuak bi kontzertu antolatu ditu astebururako. Apirilaren 20an, ortziralean 23:00etan Barkatu Ama, ez dut berriro egingo!!! Birako emanaldia eskainiko du Rukula vs M-ak taldeak. Apirilaren 22an, igandean 19:00etan Pettik eskainiko du emanaldia.