Asteazkena, apirilak 18



17:00

‘Ekologiko, bertako, fresko eta sasoiko jatea: eskola jantoki eredu berri baten norabidean’ hitzaldi-debatea

Beralandeta, Bera | Hitzaldia

Asteazken arratsaldeko 5etan hasita, Arrea elkarteko Ester Montero izanen da hizlari Beralandetan  Berako Udaleko Garapen Batzordeak proposatuta hitzaldi-eztabaida eginen eginen dute apirilaren 18an, asteazken arratsaldeko 5etan, Beralandetan. Hitzaldi hau Udalak eta Nafarroako Nekazal Produktu Ekologikoaren Kontseiluak antolatu dute eta hezkuntza, osasuna,  tokiko garapena eta ingurugiroa uztartzeko bideak planteatuko dira.

‘Ekologiko, bertako, fresko eta sasoiko jatea: eskola jantoki eredu berri baten norabidean’ hitzaldi-debatea Beralandeta

Asteazken arratsaldeko 5etan hasita, Arrea elkarteko Ester Montero izanen da hizlari Beralandetan 

Berako Udaleko Garapen Batzordeak proposatuta hitzaldi-eztabaida eginen eginen dute apirilaren 18an, asteazken arratsaldeko 5etan, Beralandetan. Hitzaldi hau Udalak eta Nafarroako Nekazal Produktu Ekologikoaren Kontseiluak antolatu dute eta hezkuntza, osasuna,  tokiko garapena eta ingurugiroa uztartzeko bideak planteatuko dira.



11:06
13:00

Berako bestetako programaren azal lehiaketa

Berako Udaletxea, Bortziriak Bera | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da  Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 

Berako bestetako programaren azal lehiaketa Berako Udaletxea

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da 

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 



07:42
22:00

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa

Berako Kultur Etxea, Bera | Lehiaketak

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean  Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa Berako Kultur Etxea

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean 

Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 



16:30
18:00

Nezabezaroari buruzko Guraso Eskola

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari Arizkunenean eginen diren saioetan  Berdinen arteko harremanak goiburupean, nerabezaroari buruzko Guraso Eskola antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak datozen hiru asteazkenetarako. Apirilaren 11, 18 eta 25ean, asteazkenetan 16:30etik 18:00etara izanen dira saioak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari. Izen ematea 948 580006 telefonoan egin daiteke.

Nezabezaroari buruzko Guraso Eskola Arizkunenea

Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari Arizkunenean eginen diren saioetan 

Berdinen arteko harremanak goiburupean, nerabezaroari buruzko Guraso Eskola antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak datozen hiru asteazkenetarako. Apirilaren 11, 18 eta 25ean, asteazkenetan 16:30etik 18:00etara izanen dira saioak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari. Izen ematea 948 580006 telefonoan egin daiteke.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»