Asteartea, apirilak 17



19:00

Patziku Perurenaren 'Leitzalarreko unaiak, 1683-1771' liburu-aurkezpena

Leitzak udaletxea, Leitzaldea Leitza | Aurkezpenak

Leitzalarreko unaiak, 1683-1771 ikerketa lanaren berri emanen du astearte arratsaldeko zazpietan Udaletxeko batzar aretoan Leitzalarreko unaiak, 1683-1771 izenburua du Patziku Perurena idazle goizuetarrak buruturiko azken ikerlana, azpi-izenbururik ere baduena: Zezenak plazan Goizuetan eta Leitzan, 1578-2017. Lanaren funtsa, nolanahi ere, zera da: argi adieraztea ardia Leitzalarreko sarobeetan nagusitu aurretik, XVII eta XVIII. mendeetan Leitzalarreko sarobeetako bazka behiek egiten zutela.

Patziku Perurenaren 'Leitzalarreko unaiak, 1683-1771' liburu-aurkezpena Leitzak udaletxea

Leitzalarreko unaiak, 1683-1771 ikerketa lanaren berri emanen du astearte arratsaldeko zazpietan Udaletxeko batzar aretoan

Leitzalarreko unaiak, 1683-1771 izenburua du Patziku Perurena idazle goizuetarrak buruturiko azken ikerlana, azpi-izenbururik ere baduena: Zezenak plazan Goizuetan eta Leitzan, 1578-2017. Lanaren funtsa, nolanahi ere, zera da: argi adieraztea ardia Leitzalarreko sarobeetan nagusitu aurretik, XVII eta XVIII. mendeetan Leitzalarreko sarobeetako bazka behiek egiten zutela.


19:30

Euskaraldia antolatzeko bilera

Beralandeta, Bera | Bilerak

Asteartean 19:30ean eginen da lanerako bilera, Beralandetan  Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua. Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan kokatzen da eta bi mugarri izanen ditu. Batetik, euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea izanen da 2018ko azaroa eta abendua bitartean eginen den “Euskaraldia 11 egun euskaraz” ekimenaren helburua.

Euskaraldia antolatzeko bilera Beralandeta

Asteartean 19:30ean eginen da lanerako bilera, Beralandetan 

Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua. Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan kokatzen da eta bi mugarri izanen ditu. Batetik, euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea izanen da 2018ko azaroa eta abendua bitartean eginen den “Euskaraldia 11 egun euskaraz” ekimenaren helburua.



11:06
13:00

Berako bestetako programaren azal lehiaketa

Berako Udaletxea, Bortziriak Bera | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da  Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 

Berako bestetako programaren azal lehiaketa Berako Udaletxea

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da 

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 



07:42
22:00

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa

Berako Kultur Etxea, Bera | Lehiaketak

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean  Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa Berako Kultur Etxea

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean 

Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 



16:30
18:00

Nezabezaroari buruzko Guraso Eskola

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari Arizkunenean eginen diren saioetan  Berdinen arteko harremanak goiburupean, nerabezaroari buruzko Guraso Eskola antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak datozen hiru asteazkenetarako. Apirilaren 11, 18 eta 25ean, asteazkenetan 16:30etik 18:00etara izanen dira saioak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari. Izen ematea 948 580006 telefonoan egin daiteke.

Nezabezaroari buruzko Guraso Eskola Arizkunenea

Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari Arizkunenean eginen diren saioetan 

Berdinen arteko harremanak goiburupean, nerabezaroari buruzko Guraso Eskola antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak datozen hiru asteazkenetarako. Apirilaren 11, 18 eta 25ean, asteazkenetan 16:30etik 18:00etara izanen dira saioak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari. Izen ematea 948 580006 telefonoan egin daiteke.