Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da.
Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari Arizkunenean eginen diren saioetan Berdinen arteko harremanak goiburupean, nerabezaroari buruzko Guraso Eskola antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak datozen hiru asteazkenetarako. Apirilaren 11, 18 eta 25ean, asteazkenetan 16:30etik 18:00etara izanen dira saioak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari. Izen ematea 948 580006 telefonoan egin daiteke.