Astelehena, apirilak 9



16:00

Sare-On tailerra

Beralandeta, Bera | Tailerrak

Apirilaren 9an eta 17an izanen dira Beralandetan, Bakeolako Miren Ibarzabalen eskutik Berako Toki Ona Institutuak eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, ‘Sare-on aukerak, arriskuak eta prebentzioa’ hitzaldia eskainiko du Bakeolako Miren Ibarzabalek apirilaren 9an, astelehenean, 16:00etatik 17:30era Berako Beralandetan.

Sare-On tailerra Beralandeta

Apirilaren 9an eta 17an izanen dira Beralandetan, Bakeolako Miren Ibarzabalen eskutik

Berako Toki Ona Institutuak eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, ‘Sare-on aukerak, arriskuak eta prebentzioa’ hitzaldia eskainiko du Bakeolako Miren Ibarzabalek apirilaren 9an, astelehenean, 16:00etatik 17:30era Berako Beralandetan.



11:06
13:00

Berako bestetako programaren azal lehiaketa

Berako Udaletxea, Bortziriak Bera | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da  Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 

Berako bestetako programaren azal lehiaketa Berako Udaletxea

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da 

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 



07:42
22:00

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa

Berako Kultur Etxea, Bera | Lehiaketak

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean  Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa Berako Kultur Etxea

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean 

Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 



12:00
13:00

Teknika metamorfikoari buruzko ikastaroa

Zigako Etxezuria landetxea, Baztan Ziga | Ikastaroak

Apirilaren 9an eta 12an Etxezuria landetxean Teknika Metamorfikoaren inguruan hirugarren mailako ikastaroa eskainiko dute Zigako Etxezuria landetxean apirilaren 9an (astelehenean 12:00etan) eta apirilaren 12an (ortzegunean 13:00etan). Osasunazaintzeko terapia natural gisa onartua dago teknika metamorfikoa.

Teknika metamorfikoari buruzko ikastaroa Zigako Etxezuria landetxea

Apirilaren 9an eta 12an Etxezuria landetxean

Teknika Metamorfikoaren inguruan hirugarren mailako ikastaroa eskainiko dute Zigako Etxezuria landetxean apirilaren 9an (astelehenean 12:00etan) eta apirilaren 12an (ortzegunean 13:00etan). Osasunazaintzeko terapia natural gisa onartua dago teknika metamorfikoa.