Larunbata, apirilak 7



09:30

Boluntarioekin ibaiak garbitzeko jardunaldiak

Berako Villanuevako bihurgunea, Bortziriak Bera | Jardunaldiak

Larunbat goizeko 09:30ean geldituko dira Bidasoa ibaiertzean, Villanuevako bihurgunean Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) elkarteak, arrantza elkarteekin eta boluntario taldeekin antolatuta, ibaiak eta errekak garbitzeko jardunaldiak larunbat honetan abiatuko dira Bidasoan. Lehen hitzordua Bidasoko Nazas arrantzaleen kirol taldeak antolatu du, larunbatean 09:30etik 12:30era. Villanuevako bihurgunean bilera eginen dute lehenik.

Boluntarioekin ibaiak garbitzeko jardunaldiak Berako Villanuevako bihurgunea

Larunbat goizeko 09:30ean geldituko dira Bidasoa ibaiertzean, Villanuevako bihurgunean

Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) elkarteak, arrantza elkarteekin eta boluntario taldeekin antolatuta, ibaiak eta errekak garbitzeko jardunaldiak larunbat honetan abiatuko dira Bidasoan. Lehen hitzordua Bidasoko Nazas arrantzaleen kirol taldeak antolatu du, larunbatean 09:30etik 12:30era. Villanuevako bihurgunean bilera eginen dute lehenik.


11:00

Herri batzarra Goizuetan

Eskolako jangela, Leitzaldea Goizueta | Bilerak

Apirilaren 13an, berriz, etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko saio informatiboa izanen dute Apirilaren 7an, larunbatean, Herri Batzarra eginen dute Goizuetan. 11:00etan elkartuko dira, eskolako jantokian eta 2018ko aurrekontuak eta aurrera begirako erronkak mahairatuko dituzte. 

Herri batzarra Goizuetan Eskolako jangela

Apirilaren 13an, berriz, etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko saio informatiboa izanen dute

Apirilaren 7an, larunbatean, Herri Batzarra eginen dute Goizuetan. 11:00etan elkartuko dira, eskolako jantokian eta 2018ko aurrekontuak eta aurrera begirako erronkak mahairatuko dituzte. 


12:00

Malerreka kantuz Donamarian

Donamariako plaza, Malerreka Donamaria | Kantak

Apirilaren 7an, Malerrekako Euskara Zerbitzuak hilero antolatzen duen Malerreka kantuz ekimena Donamariara ailegatuko da. Aitzineko urtetan bezala, kantuan aritzeko hitzordua larunbat eguerdiko hamabietan izanen da herriko plazan.

Malerreka kantuz Donamarian Donamariako plaza

Apirilaren 7an, Malerrekako Euskara Zerbitzuak hilero antolatzen duen Malerreka kantuz ekimena Donamariara ailegatuko da. Aitzineko urtetan bezala, kantuan aritzeko hitzordua larunbat eguerdiko hamabietan izanen da herriko plazan.


20:00

Korrontzi Dantzan Olhain ikastolaren 40. urteurrenaren harira

Sarako kiroldegia, Xareta Sara | Ikuskizunak

Haurren ikuskizuna ortziralean, Korrontzi dantzan larunbatean eta Sarako Zaldunak elkartearen zaldien pusken hustea igandean Idazleen Biltzarraren 35. edizioak ireki dizkio Saran apirilari ateak, baina astea hasi bezala, asteburua ere ekitaldiz betea izanen da. Olhain ikastolako ikasleek emanaldia eskainiko dute ortziralean, Korrontzi Dantzan ikusgarria larunbatean eta Sarako Zaldunak elkartearen zaldien pusken hustea igandean. 

Korrontzi Dantzan Olhain ikastolaren 40. urteurrenaren harira Sarako kiroldegia

Haurren ikuskizuna ortziralean, Korrontzi dantzan larunbatean eta Sarako Zaldunak elkartearen zaldien pusken hustea igandean

Idazleen Biltzarraren 35. edizioak ireki dizkio Saran apirilari ateak, baina astea hasi bezala, asteburua ere ekitaldiz betea izanen da. Olhain ikastolako ikasleek emanaldia eskainiko dute ortziralean, Korrontzi Dantzan ikusgarria larunbatean eta Sarako Zaldunak elkartearen zaldien pusken hustea igandean. 



11:06
13:00

Berako bestetako programaren azal lehiaketa

Berako Udaletxea, Bortziriak Bera | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da  Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 

Berako bestetako programaren azal lehiaketa Berako Udaletxea

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da 

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 



19:00
20:00

'Emociones en color' erakusketa Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Martxoaren 16tik apirilaren 8ra ikusgai izanen da Arizkunenean Martxoaren 16tik apirilaren 8ra irekiko dute Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean bortz emakumeren margolanak biltzen dituen ‘Emociones en color’ (Emozioak koloretan) margo erakusketa. Zehazki, Isabel Olondriz, Mila Esteban, Mary Puy Luquin, Ananda G.D. eta  Blanca Jimenezen artelanak ikusteko aukera izanen da, astegunez 17:00etatik 20:00etara eta besta egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Inaugurazio ekitaldia martxoaren 16an, ortziralean 19:00etan eginen dute.

'Emociones en color' erakusketa Arizkunenean Arizkunenea

Martxoaren 16tik apirilaren 8ra ikusgai izanen da Arizkunenean

Martxoaren 16tik apirilaren 8ra irekiko dute Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean bortz emakumeren margolanak biltzen dituen ‘Emociones en color’ (Emozioak koloretan) margo erakusketa. Zehazki, Isabel Olondriz, Mila Esteban, Mary Puy Luquin, Ananda G.D. eta  Blanca Jimenezen artelanak ikusteko aukera izanen da, astegunez 17:00etatik 20:00etara eta besta egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Inaugurazio ekitaldia martxoaren 16an, ortziralean 19:00etan eginen dute.



07:42
22:00

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa

Berako Kultur Etxea, Bera | Lehiaketak

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean  Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Baztan-Bidasoadeko XXXI. Bertsopaper lehiaketa Berako Kultur Etxea

Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean 

Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 



10:00
14:00

Lesakako Sanferminetako kartel eta azal lehiaketara aurkeztutako lanak

Lesakako Turismo Bulegoa, Bortziriak Lesaka | Erakusketak

Herritarrek lanik gustukoena aukera dezakete martxoarern 29tik apirilaren 8ra Aurtengo sanferminetarako kartel, portada eta gibeleko azal lehiaketara lanak aurkezteko epea bukatu ondotik, aurkeztutako lanen erakusketa eginen dute martxoaren 29tik apirilaren 8ra Turismo Bulegoan (Beheko Plaza, 5). Bozkatzeko aukera ere izanen da bertan. 

Lesakako Sanferminetako kartel eta azal lehiaketara aurkeztutako lanak Lesakako Turismo Bulegoa

Herritarrek lanik gustukoena aukera dezakete martxoarern 29tik apirilaren 8ra

Aurtengo sanferminetarako kartel, portada eta gibeleko azal lehiaketara lanak aurkezteko epea bukatu ondotik, aurkeztutako lanen erakusketa eginen dute martxoaren 29tik apirilaren 8ra Turismo Bulegoan (Beheko Plaza, 5). Bozkatzeko aukera ere izanen da bertan. 



09:00
03:00

Lesakako Gazte Eguna

Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

Larunbat goizeko gosariarekin hasi eta gauerdiko musika bitarte, egun osoan ekitaldiak izanen dira Buruztanka Gaztetxeak Gazte Eguna antolatu du apirilaren 7rako eta horretarako egitarau zabala prestatu dute. Mozorrotuak agertzeko eta bazkarirako apirilaren 4ra bitarte Arranon izen emateko deia egin dute.

Lesakako Gazte Eguna

Larunbat goizeko gosariarekin hasi eta gauerdiko musika bitarte, egun osoan ekitaldiak izanen dira

Buruztanka Gaztetxeak Gazte Eguna antolatu du apirilaren 7rako eta horretarako egitarau zabala prestatu dute. Mozorrotuak agertzeko eta bazkarirako apirilaren 4ra bitarte Arranon izen emateko deia egin dute.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»