Martxoaren 23an, ortzirale arratsaldeko 4etatik 7:30era eginen dute Balleko Etxean Baztango etxebizitzen biziberritzea: arazoak eta irtenbideak izeneko gogoetaldia antolatu du Baztango Udalak, Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin, martxoaren 23an, ortziralean 16:00etatik 19:30era Baztango Balleko Etxeko pleno aretoan.
Ortziralean, 17:00etan izanen da Berako Toki Ona institutuan Martxoaren 23an, ortziralarekin, 17:00etatik aitzinera, Euskaraldia egitasmoa Bortzirietan antolatuko duen lan taldea bilduko da Berako Toki Ona institutuan. Deialdi zabala da eta interesa duen edonor ongi etorria da. Bilera dinamizatua izanen da eta bi ordu eta erdi inguru iraunen du; gurean izanen dugu Euskaraldiko Nafarroako dinamizatzailea.
Ortziralean 18:00etan, 5 eta 8 urteko haurrei zuzendutako emanaldia eskainiko du 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta, Estitxu Mentaberri ipuin kontalaria izanen da martxoaren 23an, ortziralean 18:00etan herri liburutegian.
Martxoaren 23an, ortziralean, 20:00etan izanen da saioa, San Pedro Elizan Martxoaren 8ko kontzertu ikusgarriaren ondotik, martxoaren 23an bertze emanaldi bat eskainiko du Mendi Abesbatzak. Sakro kontzertua izanen da oraingoan, martxoaren 23an, ortziralean, 20:00etan Doneztebeko San Pedro Elizan eskainiko dutena.
0-3 urteko haurrei eskainia Leitzako Haur Eskolan eta Goizuetako Xalto eskolan eskainiko dituzte • Otsailaren 19ra bitarte eman daiteke izena Haurren garapenean musika tresna baliotsua izan litekeela uste dutelako, Musikari txikiak tailerra eskainiko du aurten ere Aralar Musika Eskolak. Martxoko ostirale arratsaldetan izanen dira saioak, denera lau. Ikastaro guztia 30 euro kostako da.
Lanak martxoaren 23ra bitarte aurkez daitezke eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2018ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea martxoaren 23ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da.
Martxoaren 16tik apirilaren 8ra ikusgai izanen da Arizkunenean Martxoaren 16tik apirilaren 8ra irekiko dute Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean bortz emakumeren margolanak biltzen dituen ‘Emociones en color’ (Emozioak koloretan) margo erakusketa. Zehazki, Isabel Olondriz, Mila Esteban, Mary Puy Luquin, Ananda G.D. eta Blanca Jimenezen artelanak ikusteko aukera izanen da, astegunez 17:00etatik 20:00etara eta besta egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Inaugurazio ekitaldia martxoaren 16an, ortziralean 19:00etan eginen dute.
Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Artisau Feriaren eta gazta lehiaketaren hamaikagarren edizioa eginen dituzte igandean Martxoko azken asteburuan eginen da berriz ere Sunbillako Asteburu Kulturala. Ekitaldiz gainezka dator eta igandean, artisau feriaren eta gazta lehiaketaren hamaikagarren edizioak beteko dituzte.