Parte-hartzaile guztien artean bi lagunendako otordua zozketatuko da Legasako Arotxa jatetxean ERRAN.eus atariak antolaturiko inauterietako argazki lehiaketaren bozkaketa fasea zabalik da dagoeneko. Martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitarte eman daiteke bozka https://erran.eus/lehiaketa/1516371414732/vote/ atarian. Apirilaren 6an jakinaraziko dira irabazleak, eta hilabete horretan bertan eginen da sari banaketa, irabazleekin aurrez zehazturiko egun eta orduan.
0-3 urteko haurrei eskainia Leitzako Haur Eskolan eta Goizuetako Xalto eskolan eskainiko dituzte • Otsailaren 19ra bitarte eman daiteke izena Haurren garapenean musika tresna baliotsua izan litekeela uste dutelako, Musikari txikiak tailerra eskainiko du aurten ere Aralar Musika Eskolak. Martxoko ostirale arratsaldetan izanen dira saioak, denera lau. Ikastaro guztia 30 euro kostako da.
Lanak martxoaren 23ra bitarte aurkez daitezke eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2018ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea martxoaren 23ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Igandean Emakumeen IX. Mendi Itzulia eginen dute Etxalarren Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egitarau zabala prestatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak.