Izen ematea otsailaren 28a baino lehen egin behar da Berako Agerra Mendi Taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia martxoaren 4an eginen da. Otsailaren 28a baino lehen eman behar da izena elkartean edo 948 630362 telefonora deituz (gauez).
Igande arratsaldeko 6:30ean eskainiko den emanaldiaren aitzinetik, 4:30ean ‘Locos por el Surf 2, Olamanía’ izanen da ikusgai Erreka Guraso Elkarteak eta Doneztebeko Udalak antolatuta, Handia filma ikusteko aukera izanen da martxoaren 4an, igande arratsaldeko 6:30ean, Doneztebeko zineman. Sarrera doan izanen da.
Martxoaren 4an, Bakean dagoenari bakean utzi ikuskizuna eskaini dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik Arizkunenean Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekitaldi prestatu ditu Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak.
Igandean 19:30ean ‘Sex o no sex’ helduentzako emanaldia eskainiko du Virginia Imazek Kultur Etxean Martxoaren 4an, igandean, Oihulari Klownek aurkezturiko Sex o no sex helduentzako Klown ikuskizuna eskainiko du Virginia Imazek Urdazubiko Kultur Etxean. 19:30ean dute hitzordua, eta gazteleraz izanen da emanaldia. Ugarana Emakume Elkarteak Urdazubiko Udalaren laguntzaz antolatu du saioa eta sarrera 3 euro ordaindu beharko da.
Kataku ostatuan, igandean 20:00etan Martxoaren 4an, igandean, 20:00etan Willis Drummond taldeak Berako Kataku ostatuan kontzertua eskainiko du.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Parte-hartzaile guztien artean bi lagunendako otordua zozketatuko da Legasako Arotxa jatetxean ERRAN.eus atariak antolaturiko inauterietako argazki lehiaketaren bozkaketa fasea zabalik da dagoeneko. Martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitarte eman daiteke bozka https://erran.eus/lehiaketa/1516371414732/vote/ atarian. Apirilaren 6an jakinaraziko dira irabazleak, eta hilabete horretan bertan eginen da sari banaketa, irabazleekin aurrez zehazturiko egun eta orduan.
Otsailaren 20an, otsailaren 27an eta martxoaren 6an izanen dira eta izena osasun zentroan eman behar da Lesakako Osasun Zentroak estresa kudeatzeko hiru tailer antolatu ditu, otsailaren 20an, otsailaren 27an eta martxoaren 6an, 11:00etatik 12:30era bitarte. Saioak osasun zentroaren parean Udalak duen erabilera anitzetarako aretoan izanen dira.
0-3 urteko haurrei eskainia Leitzako Haur Eskolan eta Goizuetako Xalto eskolan eskainiko dituzte • Otsailaren 19ra bitarte eman daiteke izena Haurren garapenean musika tresna baliotsua izan litekeela uste dutelako, Musikari txikiak tailerra eskainiko du aurten ere Aralar Musika Eskolak. Martxoko ostirale arratsaldetan izanen dira saioak, denera lau. Ikastaro guztia 30 euro kostako da.
Larunbatean 10:00etatik 19:30era eta igandean 10:00etatik 14:00etara Kaxkabeltza Elkarteak VIII. Stock Azoka antolatu du. Martxoaren 3an eta 4an elkartuko dira Leitzako Amazabal pilotalekuan. Larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitarte eta igandean 10:00etatik 14:00etara elkarteko merkatariek neguko salgaiak plazaratuko dituzte.