Malerrekako Gazte Asanbladak deitu du larunbat goizeko 11etan Herriko Ostatuan Aurten ere heldu da martxoaren 8a, eta honen harira eskualdeko talde feministek hainbertze ekitaldi prestatu dituzte. Malerrekako Gazte Asanbladak ere Malerreka aldean zerbait sortzeko gogo eta ezinegona dutenei deialdia egin die larunbat honetan, martxoak 3, Doneztebeko herriko ostatuan, goizeko hamekatan antolatuko den bilerara joateko.
Larunbat eguerdian izanen dute hitzordua plazan Malerrekako Euskara Zerbitzuak hilabetero antolatzen duen Malerreka Kantuz ekimenak herrian izanen du martxoko geldialdia. Martxoaren 3an, eguerdian izanen dute hitzordua herriko plazan.
Larunbatean 12:00etan Sorginen Museoaren entzunaretoan Jose María García García idazlearen El cristal y la bruja liburua aurkeztuko dute martxoaren 3an, larunbat eguerdiko 12etan Zugarramurdiko Sorginen Museoan eginen den ekitaldian.
Bera, Baztan, Sunbilla, Lesaka, Arano eta Malerrekako taldeak espero dituzte, bertzeak bertze larunbatean 18:00etan Kultur Etxean Ate joka dugu Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdia. Martxoaren 3an hasiko da Beran (Kultur Etxean, 18:00etan), eta martxoan lau saio egin ondotik, jaialdi nagusia Barañainen eginen dute apirilaren 21ean.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Parte-hartzaile guztien artean bi lagunendako otordua zozketatuko da Legasako Arotxa jatetxean ERRAN.eus atariak antolaturiko inauterietako argazki lehiaketaren bozkaketa fasea zabalik da dagoeneko. Martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitarte eman daiteke bozka https://erran.eus/lehiaketa/1516371414732/vote/ atarian. Apirilaren 6an jakinaraziko dira irabazleak, eta hilabete horretan bertan eginen da sari banaketa, irabazleekin aurrez zehazturiko egun eta orduan.
Otsailaren 20an, otsailaren 27an eta martxoaren 6an izanen dira eta izena osasun zentroan eman behar da Lesakako Osasun Zentroak estresa kudeatzeko hiru tailer antolatu ditu, otsailaren 20an, otsailaren 27an eta martxoaren 6an, 11:00etatik 12:30era bitarte. Saioak osasun zentroaren parean Udalak duen erabilera anitzetarako aretoan izanen dira.
Hiru egunez, mintzaldiak, mahai-inguruak, oihanera bisitak eta gehiago antolatu dituzte Hamar herrialde baino gehiagotako jendea bilduko da martxoaren 1etik 3ra Sarako Lur Berri gelan, zuhaitz lepatuen inguruko Europa mailako II. jardunaldia egiteko Sara aukeratu baitute.
0-3 urteko haurrei eskainia Leitzako Haur Eskolan eta Goizuetako Xalto eskolan eskainiko dituzte • Otsailaren 19ra bitarte eman daiteke izena Haurren garapenean musika tresna baliotsua izan litekeela uste dutelako, Musikari txikiak tailerra eskainiko du aurten ere Aralar Musika Eskolak. Martxoko ostirale arratsaldetan izanen dira saioak, denera lau. Ikastaro guztia 30 euro kostako da.
Larunbatean 10:00etatik 19:30era eta igandean 10:00etatik 14:00etara Kaxkabeltza Elkarteak VIII. Stock Azoka antolatu du. Martxoaren 3an eta 4an elkartuko dira Leitzako Amazabal pilotalekuan. Larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitarte eta igandean 10:00etatik 14:00etara elkarteko merkatariek neguko salgaiak plazaratuko dituzte.