Leitzako udaletxeko Batzar Aretoan izanen dute hitzordua, 19:00etan Gaur, otsailaren 26an, Leitzaldeko aurkezpena eginen dute udaletxeko Batzar Aretoan, 19:00etan. Euskaraldia euskaraz jakin edo ulertzen dugun pertsonak aktibatuta, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa da, eguneroko bizitzan gaztelaniara jotzeko ditugun inertziak hautsi nahi dituena. Saiakera pertsonala eta kolektiboa izanen da, herritarrek eta instituzioek batera landuko dutena.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Parte-hartzaile guztien artean bi lagunendako otordua zozketatuko da Legasako Arotxa jatetxean ERRAN.eus atariak antolaturiko inauterietako argazki lehiaketaren bozkaketa fasea zabalik da dagoeneko. Martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitarte eman daiteke bozka https://erran.eus/lehiaketa/1516371414732/vote/ atarian. Apirilaren 6an jakinaraziko dira irabazleak, eta hilabete horretan bertan eginen da sari banaketa, irabazleekin aurrez zehazturiko egun eta orduan.
Otsailaren 20an, otsailaren 27an eta martxoaren 6an izanen dira eta izena osasun zentroan eman behar da Lesakako Osasun Zentroak estresa kudeatzeko hiru tailer antolatu ditu, otsailaren 20an, otsailaren 27an eta martxoaren 6an, 11:00etatik 12:30era bitarte. Saioak osasun zentroaren parean Udalak duen erabilera anitzetarako aretoan izanen dira.