Asteazken arratsaldeko 7etatik aitzinera Herrigunean Nafarroako Gobernuak, udalarekin batera prestatutako uholdeen aurkako plana behin homologatua eta Udal Batzak onartuta, herritarrei aurkeztea falta da. Doneztebarrek aukera izanen dute plan honen nondik norakoak ezagutzeko. Hitzordua otsailaren 21ean, asteazkenean 19:00etan Herrigunean izanen da.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Otsailaren 3, 17 eta 24an, 11:30etik 13:00etara eginen dituzte eskoletako gimnasioan Kultur Agendaren barrenean Doneztebeko Udalak otsailaren 3, 17 eta 24rako eskoletako gimnasioan Zirko Familia tailerrak antolatu ditu, goizeko 11:30etik 13:00etara bitarte.
Parte-hartzaile guztien artean bi lagunendako otordua zozketatuko da Legasako Arotxa jatetxean ERRAN.eus atariak antolaturiko inauterietako argazki lehiaketaren bozkaketa fasea zabalik da dagoeneko. Martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitarte eman daiteke bozka https://erran.eus/lehiaketa/1516371414732/vote/ atarian. Apirilaren 6an jakinaraziko dira irabazleak, eta hilabete horretan bertan eginen da sari banaketa, irabazleekin aurrez zehazturiko egun eta orduan.
Otsailaren 20an, otsailaren 27an eta martxoaren 6an izanen dira eta izena osasun zentroan eman behar da Lesakako Osasun Zentroak estresa kudeatzeko hiru tailer antolatu ditu, otsailaren 20an, otsailaren 27an eta martxoaren 6an, 11:00etatik 12:30era bitarte. Saioak osasun zentroaren parean Udalak duen erabilera anitzetarako aretoan izanen dira.