Igande arratsaldeko 7etan zineman Amico on the beach antzerki emanaldia otsailaren 18an, igande arratsaldeko 7etan eskainiko dute Doneztebeko zineman.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Otsailaren 3, 17 eta 24an, 11:30etik 13:00etara eginen dituzte eskoletako gimnasioan Kultur Agendaren barrenean Doneztebeko Udalak otsailaren 3, 17 eta 24rako eskoletako gimnasioan Zirko Familia tailerrak antolatu ditu, goizeko 11:30etik 13:00etara bitarte.
Parte-hartzaile guztien artean bi lagunendako otordua zozketatuko da Legasako Arotxa jatetxean ERRAN.eus atariak antolaturiko inauterietako argazki lehiaketaren bozkaketa fasea zabalik da dagoeneko. Martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitarte eman daiteke bozka https://erran.eus/lehiaketa/1516371414732/vote/ atarian. Apirilaren 6an jakinaraziko dira irabazleak, eta hilabete horretan bertan eginen da sari banaketa, irabazleekin aurrez zehazturiko egun eta orduan.
Biharamunean haur eta gazteek desfilea eginen dute Otsaileko hirugarren asteburuan izanen dira inauteriak Saran. Larunbatean gazteak baserriz baserri ibiliko dira eta igandean plaza inguruan izanen da animazioa, desfilearekin, dantzekin eta zanpantzarren epaiketarekin.
Otsailaren 17rako sarrerak agortu direnez, otsailaren 18an ere eginen dute Kultur Etxean Bortziritarrak Ternuan izenburupean, arratsalde-pasa polita antolatua zuen Berako Kultur Batzordeak otsailaren 17an. Datorren larunbaterako sarrerak guztiak agortu dira, ordea, eta horregatik, otsailaren 18an, igandean ere gure itsas-arrantzaleen berri izateko aukera eskainiko dute.